Esta experiencia recoge las distintas iniciativas de educación para la paz que, cada año, desde el curso 2012-2013 han llevado a cabo el grupo de la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía global de Oxfam Intermon en Tarragona. En ellas se plantean varias actividades dirigidas a los centros educativos y pensadas para que participen las distintas franjas de edad Durante el primer trimestre, los centros participantes trabajan en el aula temáticas de no-violencia, paz y resolución pacífica de conflictos, y culminan el proyecto con la preparación de un acto conjunto de celebración del Día Escolar de la No Violencia y la Paz (DENIP) y de otras actividades participativas...
Quiero saber más
Munduan barrena mugitzeko eskubidea gizaki guztioi zor zaigu, giza fenomeno hori denboraren hastapenetatik dator. Egunero, betidanik, milaka pertsonak bidaiatzea erabakitzen dute mundua ezagutzeko, lana bilatzeko, aukera berriak topatzeko… beste gizaki asko aldatzen dira lekuz, beren burua eta izaki maiteena arriskuan ipintzen dituzten gatazka edo bestelako arrazoietatik ihes egiteko. Proposamen honekin derrigorrezko migrazioaren kausak eta migratzen ari diren pertsonengan eragina duten faktoreak aztertzeko lanabesak eskaini nahi ditugu; horri esker, konpromiso handiagoa exijitu ahal izango da giza eskubideekin, herritarren segurtasunarekin, garapen jasangarriarekin eta gatazka armatuen prebentzioarekin, gizaki guztiei zor zaien bakezko bizitza duina izateko eskubidea bermatzeko.
Quiero saber más
Ginkana honen bitartez, ikasleari munduko merkataritza eta ekonomiaren funtzionamendua ez ezik, bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua diren alternatibak hurreratu nahi zaizkio. Era askotako ikerlanak egiten dituen detektibe agentzia bateko kideak dira haurrak. Halako batean jaso duten eskutitzean gobernuz kanpoko erakunde batek ikerketa berezi samar bat egin dezaten eskatuko die: eguneroko artikuluez egin beharko dituzte era desberdinetako ikerlanak lau ikasleko lantaldeetan eta, lana arrakastaz burutuko badute, hainbat lekukotza ezagutu beharko dituzte. Jarduera honek ordubetea irautea aurreikusten da; horri, prestakizunek hartuko duten beste ordu erdia ere erantsi behar zaio
Quiero saber más
Material honen helburua da egungo nazioarteko merkataritzak sortarazten dituen bidegabeko egoerak ezagutaraztea, berak sortarazten dituen bidegabekeriak erakusteko. Gaiari hurreratzeko, lehen-lehenik, norberaren kontsumoaz gogoeta egitea proposatzen da, kontsumo hori, premiak eta nahikundeak asetzearekin lotzeko eta horretan publizitateak betetzen duen rolaz jabetzeko. Hortik abiatuta, merkataritzaren egungo adiera aberastasunak metatzeko bitartekotzat hartzen da, premiak asetzeko mekanismoa izan gabe. Ondoren, bi eta batzuen bitartez, merkataritzak hasieratik izan duen historia jorratuko da. Hurrengo jarduerek azukrearen eta botiken inguruko kasu errealak planteatzen dituzte; horietan euskarri harturik merkataritza sistemaren eta bere botere-mekanismoen funtzionamendua nolakoa den erakutsiko da. Atzeneko jarduerek, mundu bidezkoago baterako urratsak emateko balio izan duten gizarte zibilaren egintza zenbait ezagutaraziko dizkigute. Horren guztiaren helburua...
Quiero saber más
Ikaslearen testuinguruan euskarri harturik, egungo nazioarteko merkataritza sistemari heltzen dio material honek. Ildo horretatik, eguneroko esperientzian oinarrituta, merkataritza eta merkatua kontzeptuak landuko dira, adinean adinari egokituriko teknikez baliatuz. Komiki bat irakurtzetik abiatuta, hemen proposatuko diren jarduerak merkataritza oro har eta ehunezko produktuak, zehazki, aztertzera zuzenduko dira. Era berean, lan eskubideen gaiari helduko zaio, Salvadorreko makilen adibidean euskarri harturik. Gai horiek guztiak lantzeko era asko-askotako jarduerak eskaintzen dira, hala nola, mapak jorratzea, azoka baten inguruko joko sinbolikoa, irudien eta lekukotzen azterketak, letra zopak, etc. Horien guztien helburua da nazioarteko merkataritzak sortarazten dituen bidegabeko egoerak ezagutarazi, horietaz gogoeta egin eta horien aurrean jarrera hartzea; bestetik, sistema ekonomikoaren, oinarrizko premien eta gizakiari zor...
Quiero saber más
Espainia, Estatu Batuak, Burkina Faso eta Mexikoko lau haurren gertaeren barrenako ibilbidea erakusten da material honetan. Estatu bakoitzari dagozkion gaiak hauteman eta ikertu beharko ditu ikasleak. Barne produktu gordin, eskolatze, osasunera gerturatze, ura eskuratze, bizi-itxaropen eta antzeko indizeetatik abiatuta, material honen xedea da estatuen arteko aldeak aztertzea. Hortik aurrera, koadernoaren ardatz nagusia taldeka jokatzen den mahai-joko bat da, lau pertsonaiak protagonista izaki. Helburu nagusia, pobreziaren zergatiez eta horrelako egoerek gizakiarengan dituzten ondorioez hausnarketak eginaraztea da. Era berean, pobrezia kontzeptua eta giza eskubideak elkarrekin lotzea nahi dira. Gizaki guztiok aukera berdinak ez ditugula frogatzen duen joko horren bukaeran eztabaidan aritzeko aukera emango da. Nomina Tusu Etiopiako emakumearen egiazko gertaera oinarri hartuta,...
Quiero saber más
Ikaslearengandik gertuko diren eta elkarren kontra diharduten dauden bi kolektiboen azterketan abiaturik, material honek bortizkeriaren kultura determinatzen duten elementuak aztertu eta bestelako aukerak eskaintzen ditu. Era berean, hainbat motatako armak erakusten ditu, hala nola pertsonaren kontrako minak. Lehiaketa baten bitartez, ikasleak arma-merkataritzaz ikasleak informazioa jaso eta horren ondorio0ez jabetzea da bertako xedea. Azkenik, bake-eraikuntzazko esperientziak aurkeztu eta gerraren alternatiba gisa indarkeriarik eza berresten du.
Quiero saber más
Proposamen honen helburua genero-parekidetasuna jorratzea da, norberaren izaera sano osatzetik abiatuta, estereotipoak hautsita eta aniztasuna onartuta. Hainbat jarduera eta metodologiaz baliatuz, bai gertuko ingurunean, bai testuinguru globalagoetan, generoa dela bide, jazotzen diren desberdinketak atzeman eta aintzat jotzea nahi dugu; era berean, berdintasunetik abiatuta, bizimodua egin eta partekatzeko desberdintasuna eta aberastasunaren garrantzia azpimarratzeko balio duten jarrera eta jarduerak sustatzea. Etapa honetako haria Malala neska eta bere aitaren kontakizuna da. Proposatzen diren jardueren xedea gerturatze bibentziala gorpuztea da, nork bere burua ezagutzea errazteko eta genero-desberdinketak atzemateko. Adiera horretan, “silueta jokoa”, “nortasun kutxa”, “biribil jokoa” eta antzeko dinamikak proposatuko dira. Film eta serie batzuk aztertzeari esker, bertan gizasemeei eta emakumeei ematen zaizkien tratamendu desberdinak atzemango...
Quiero saber más
Heziketa telematikoko proposamena da Munduak elkarlotuz eta, halakotzat, 6 eta 17 urte bitartean dauden hainbat gune geografikotako, hainbat errealitate kultural eta sozialetako ikasleen (DBH eta Batxilergoa) gelako jarduera eta sareko lana uztartzen ditu. Izan ere, mundu osoko ikastegiek parte hartzen dute bertan eta testuak zortzi hizkuntzatan zabaltzen dira. Ekimen honek aurtengoan 13. urtea bete du Oxfam Intermón erakundeko Hezitzaile-Sarearen batzorde baten eskutik. Herritargo globalari dagokion gai edo kontu bat aukeraturik, bost proposamen didaktiko eskaintzen ditu ikasturte bakoitzean, adin-tarteei egokituta.
Quiero saber más
Jarduera honekin, ikasleek kooperatibismo eta ekimenezko proiektuak martxan jartzeko estrategiak gara ditzaten lortu nahi da; horretara begira, kontua da ikaslea gaitzea, gerora gizartean ahalik eta era eraginkor eta gogo-betegarrienean txerta dadin, curriculuma osatzen duten oinarrizko gaitasunak baliatuz, alor desberdinetako gaiei helduta. Jokaera autonomoko azturak hartzean, negoziatzeko gaitasuna garatzean, konpromisoak bereganatzean, hainbat gunetan parte-hartzeko engaiatzean eta —herrialde askotako gizon, emakume eta familien ekonomia hobetzeko tresna den heinean— kooperatiba-sistema zertan den ezagutzean oinarriturik, elkarlan, koordinazio, gatazkak konpontzeko eta arazo eta erantzukizunak bereganatzeko joera eta jokabideak sustatuko dira hemen.
Quiero saber más
