Berebiziko lasterketa

Baliabideen bilatzailea

Berebiziko lasterketa

Autorea: Sibila Vigna
Data: 2006
Gaiak: ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 10 eta 12 urte
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
Espainia, Estatu Batuak, Burkina Faso eta Mexikoko lau haurren gertaeren barrenako ibilbidea erakusten da material honetan. Estatu bakoitzari dagozkion gaiak hauteman eta ikertu beharko ditu ikasleak. Barne produktu gordin, eskolatze, osasunera gerturatze, ura eskuratze, bizi-itxaropen eta antzeko indizeetatik abiatuta, material honen xedea da estatuen arteko aldeak aztertzea. Hortik aurrera, koadernoaren ardatz nagusia taldeka jokatzen den mahai-joko bat da, lau pertsonaiak protagonista izaki. Helburu nagusia, pobreziaren zergatiez eta horrelako egoerek gizakiarengan dituzten ondorioez hausnarketak eginaraztea da. Era berean, pobrezia kontzeptua eta giza eskubideak elkarrekin lotzea nahi dira. Gizaki guztiok aukera berdinak ez ditugula frogatzen duen joko horren bukaeran eztabaidan aritzeko aukera emango da. Nomina Tusu Etiopiako emakumearen egiazko gertaera oinarri hartuta, pobrezia gainditzeko baliabide den aldetik, hezkuntzak duen garrantzia aztertuko da. Azkenean, txirotasunaren kausa estrukturaletako batzuk aztertzea eta balizko aukerez hausnarketa egitea proposatuko zaio ikasleari: horrela aitortuko du oinarrizko premiak betetzean eta pobrezia zeharo suntsitzean gobernuek duten ardura eta eginkizuna. Era berean, nazioarteko sistema ekonomikoaren eta kanpo-zorraren papera eta pobreziaren kausa estrukturalak bata bestearekin lotzen ditu. Azkenik, parte hartzeko ekimen batzuk ezagutarazi eta pobrezia suntsitzeko egintzetan parte hartzera dei egiten zaio ikasleari.
Helburuak:
Karpeta hau, lehen hezkuntzako beste ziklo guztietarako materialak eta bigarren hezkuntzarako baliabide-karpeta bat eskaintzen dituen Zero Pobrezia monografikoaren osagaietako bat da.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: