Desberdinak, baina ez bestelakoak

Baliabideen bilatzailea

Desberdinak, baina ez bestelakoak

Autorea: Barabara Educació SCCL
Data: 2016
Gaiak: , ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 10 eta 12 urte
Hizkuntza: English, Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
Proposamen honen helburua genero-parekidetasuna jorratzea da, norberaren izaera sano osatzetik abiatuta, estereotipoak hautsita eta aniztasuna onartuta. Hainbat jarduera eta metodologiaz baliatuz, bai gertuko ingurunean, bai testuinguru globalagoetan, generoa dela bide, jazotzen diren desberdinketak atzeman eta aintzat jotzea nahi dugu; era berean, berdintasunetik abiatuta, bizimodua egin eta partekatzeko desberdintasuna eta aberastasunaren garrantzia azpimarratzeko balio duten jarrera eta jarduerak sustatzea. Etapa honetako haria Malala neska eta bere aitaren kontakizuna da. Proposatzen diren jardueren xedea gerturatze bibentziala gorpuztea da, nork bere burua ezagutzea errazteko eta genero-desberdinketak atzemateko. Adiera horretan, “silueta jokoa”, “nortasun kutxa”, “biribil jokoa” eta antzeko dinamikak proposatuko dira. Film eta serie batzuk aztertzeari esker, bertan gizasemeei eta emakumeei ematen zaizkien tratamendu desberdinak atzemango ditugu. Azkenik, emakume hainbaten testigantzek eta Nazio Batuen Erakundearen “Women” abestiaren analisiak animoak emango dizkigute parekidetasunezko mezuak zabaltzeko lanean.
Helburuak:
Proposamen didaktiko hau, Munduak Elkarlotuz (http://www.conectandomundos.org) nazioarteko proiektuak sortarazitako Kaleidoskopio bildumaren osagarrietako bat da. Material horiei esker, irakasleak eskuragarri izango ditu “Berdintasun bideak” izeneko on-line edizioko jarduerak. Material hori, Oxfam Intermón erakundeko herritargo globalerako Hezitzaileen Sarearen sostenguari esker gorpuztu da. Proposamen hau gauzatzeko, on-line jardueraren egutegia eta beste ikastetxerekiko elkarlanezko prozesua zeinahi direla ere, aurreko animazioei, argumentu-ildoei, eduki-mailari eta gainerakoei eutsi zaie eta, bestetik, jarduerak testuinguru berriari egokitu zaizkio, harrera ona izan dezaten.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: