Jacquieren oparia

Baliabideen bilatzailea

Jacquieren oparia

Autorea: Sibila Vigna
Data: 2003
Gaiak: ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 10 eta 12 urte
Hizkuntza: Euskara, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
Ikaslearen testuinguruan euskarri harturik, egungo nazioarteko merkataritza sistemari heltzen dio material honek. Ildo horretatik, eguneroko esperientzian oinarrituta, merkataritza eta merkatua kontzeptuak landuko dira, adinean adinari egokituriko teknikez baliatuz. Komiki bat irakurtzetik abiatuta, hemen proposatuko diren jarduerak merkataritza oro har eta ehunezko produktuak, zehazki, aztertzera zuzenduko dira. Era berean, lan eskubideen gaiari helduko zaio, Salvadorreko makilen adibidean euskarri harturik. Gai horiek guztiak lantzeko era asko-askotako jarduerak eskaintzen dira, hala nola, mapak jorratzea, azoka baten inguruko joko sinbolikoa, irudien eta lekukotzen azterketak, letra zopak, etc. Horien guztien helburua da nazioarteko merkataritzak sortarazten dituen bidegabeko egoerak ezagutarazi, horietaz gogoeta egin eta horien aurrean jarrera hartzea; bestetik, sistema ekonomikoaren, oinarrizko premien eta gizakiari zor zaizkion eskubideen artean loturak ezartzea. Koaderno honekin, gainera, Iparreko populazioaren kontsumoaren eta Hego aldeko langile eta nekazarien ahulezia ekonomikoaren arteko loturak agerian utzi nahi ditugu, nazioarteko merkataritzak sortarazten dituen bidegabeko egoerak bizi dituzten pertsonekiko elkartasuna lortzea eta egoera aldatzen lagunduko duten egintza indibidual eta kolektiboak proposatzea azken helburuak izaki.
Helburuak:
Material hau, lehen eta bigarren hezkuntzako beste ziklo guztietarako materialak eskaintzen dituen Merkataritza bidezkotasunez maleta pedagogikoaren osagaietako bat da.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: