10 eta 12 urte

Koaderno honetan Mozambikeko Sofía haurrak bere herrialdeak bizi duen egoera latza eta, bereziki, armen erabilerak —pertsonen aurkako minenak, zehazkiago— populazio zibilarentzat dituen ondorioak aurkeztuko dizkigu. Sofiaren biografiak eta argazkiek bere ametsetara eta bere errealitatera hurreratuko gaituzte eta, horri esker, herrialde hartako egoera ezagutu ahal izango dugu. Material honen bidez bakea eta justizia soziala munduko gizaki guztiei zor zaizkien funtsezko eskubide gisa balioestea lortu nahi da. Rol-joko baten eta itxurako adibide batzuen bitartez, liskarrei heltzeko era eta jarrera desberdinak ezagutuko ditu haurrak. Era berean, gatazka eta liskarrei buruz prentsan idazten duten kazetariak agertuko dira jokoan. Kontua da, gizaki zein nazioarte mailan, liskarrak eraldatzeko eta konpontzeko mekanismoak ezartzea. Atal hau, liskarrei irudimenez...
Quiero saber más
El Jueves aldizkariko komiki baten azterketa euskarri hartuta, merkataritzak nola funtzionatzen duen eta globalizazioak nolako ondorioak dakartzan ulertarazi nahi da jarduera honen bidez. Pertsonaiak aztertu eta sailkatu ondoren, kontzeptuak garbitzen eta elkarrekin lotzen lagunduko duen mapa kontzeptuala denek elkarrekin osatzea proposatuko da. Jarduera hau egiteari gutxienez ordubetea eskaintzea aholkatzen da.
Quiero saber más
Unitate didaktiko hau, ikasleek elkarrekin irakurriko duten Leon Tolstoi nobelagilearen testu bat irakurtzetik abiatuko da. Horren bitartez, maiz alferrikako liskar-egoera absurdu baterantz garamatzaten alferrikako defentsa absurduen eraikuntzaren aurreko erreakzioa probokatu nahi zaio ikasleari, irakurketatik abiatuta, pertsonaien jardueraz eta bakea helmuga izango duen konponbidea denok elkarrekin bilatzeaz gogoeta egin dezan. Material honen xedea, ikasleari bakearen oinarrian pertsonen arteko konfiantza datzala jabearaztea da.
Quiero saber más
Unitate honen xedea liskarren kudeaketa eta azterketa jorratzea da, ikasleak gertuko dituen egoeretan oin hartuta. Lehen jarduerak dilema morala planteatuko du, ikasgelan gerta litekeen balizko gatazka bat dela medio. Kasuak sortaraziko dituen elkarrizketa eta eztabaidan abiaturik liskarren kudeaketa eta transformazio estrategia zenbait aztertuko dira. Azkenean, ateratako ondorioak agertuko dituen hormako kartel bat egitea proposatuko da. Unitatearen oinarrizko helburua, enpatia, elkarrizketa eta entzute aktiboa sustatzea da, liskarren biolentzia bereizten ikasteaz gainera.
Quiero saber más
Gutariko bakoitzak sexuen bereizketaz egin ohi dugun hausnarketa indibidual eta kolektiboarekin hasten da monografikoa. Ondoren, etxeko zereginak gizonezkoen eta emakumeen artean banatzeko moduaz eta lan berbera egitearren soldata desberdina jasotzeaz gogoeta egitea da proposamena. Hurrengo jarduerek ikaslea testuinguru berezi batean sartuko dute: Afrikan, adibidez, ekonomiaren karga gehienetan emakumeak daraman arren, marjinaturik dago. Monografikoak lana taldeka egitea proposatuko du: gobernuetatik, enpresetatik, familietatik eta eskoletatik bultza litezkeen konponbideak bilatu behar dira, aukera-berdintasuna sustatzeko. Azkenean, ikasitako guztia bilduko duen telebistarako albistea idaztea izango da proposamena. Eginkizun hau lau eskola-saiotan lantzeko planteatuko da.
Quiero saber más
Monografiko honen xedea, funtsezko Giza Eskubideak (elikadura, osasuna eta hezkuntza) ez betetzeak mundu zabalean nolako dimentsioa hartzen duen ikasleei helaraztea da. Hemen proposatuko diren jardueren bitartez, eskubide horiek bete ezinik, milioika gizakiri duintasunez bizitzea galarazten dieten kausen berri eskaini nahi zaie ikasleei; horrekin batera, pobrezia eta bazterketa soziala sortarazten dituzten egungo egitura ekonomikoak aldatzeko premiaz gogoeta egiteko elementuak ez ezik, gizakiak eta gizataldeak parte har dezaten tresnak ere eskainiko ditu. Eginkizun hau lau eskola-saiotan lantzeko planteatuko da.
Quiero saber más