10 eta 12 urte

Esperientzia hau Munduak elkarlotuz proiektuaren VII. edizioko lanaren parte baten ondorioz sortu zen, hots, amaiera aldean eratu zen, ikasleek egin duten lana eta atera dituzten ondorioak ezagutarazi nahi izan zituztenean. Plastikako irakaslearen laguntzarekin, migrazioei buruzko plataforman ikasleek eginiko lana laburbilduko zuten kartelen lehiaketa antolatzea erabaki zuten. Irabazle gertatu zen kartelak etorkinengana adierazitako hainbat jarrera erakutsi nahi zituen (beldurra, trufa, sumina…). Helburua, herritarrek abegi hobea egin ziezaieten etorkinei eta, era berean, elkarrizketa egokia izan dadin, bai etorkinek bai bertako herritarrek gutxienezko ahaleginak egin beharraz gogoeta piztea. Herrian kartelak itsatsi eta, halaber, ekimen horren arrazoiaren inguruko azalpena eman zen. Burutzeko, ikasleek gainerako ikasle-irakasle eta beste pertsonentzat antolatu zituzten hitzaldiak, errealitateaz eta norberaren jarreraz hausnarketa...
Quiero saber más
Munduak elkarlotuz proposamenaren markoan, ikastetxe jakin batean irakasten diren hezkuntza-maila denetan garaturiko ikastegi proiektuaren proiektua aurkeztuko digu esperientzia honek. Proiektuan denak inplikatu dira: ikasle-irakasleak, gurasoak, kanpoko pertsona batzuk eta Guadalinfo-ko (gizartea suspertzeko eta udal berrikuntza bultzatzeko sare sozial andaluziarra) arduraduna. Esperientzia honen helburua, batetik, hainbat mailatan elkarrizketa interkulturala, elkarlana eta informazio eta komunikazioaren teknologiekiko lana jorratzea da; bestetik, migrakuntzekin loturiko gaietan sakontzea, horien zergati eta ondorioei helduz, migrazio-prozesuen eta horien testuinguruen arteko lotura aztertuz eta, era berean, gizabanakoaren eta gizataldearen egintza eta jokabide eraldatzaileak sustatzea.
Quiero saber más
Kontakizun bat bisionatzetik abiatuta, material honen helburua ikasleak pobreziarekin estreinaz kontaktua izan eta problematika horretan sakontzea da, gai horren tematiketako batzuk ezagutuz. Oinarrizko premiak, txirotasunaren arrazoiak eta izariak, eragozpenak gainditzeko enpatiaz jokatzeko gaitasuna, erantzukidetasuna, pentsaera kritikoa, aldakuntza lortzeko egintzak eta beste hainbat kontzeptu jorratzen dira hemen. Era berean, pobrezia mota desberdinak ezagutu eta horrelakoek gizakien bizitzan dituzten ondorioez hausnarketa egin ahal izango dugu. Bideoak hainbat aukera ematen ditu, bestetik: pobrezia eta osasun-zerbitzuez baliatzeko ezintasunaren arteko lotura ikustea, txirotasuna ezabatzeko hezkuntzak duen garrantziaz gogoeta egitea, etab. DVD ikusi ondoren, ikaslea nola sentitu den adieraz dezan eta, elkarrizketa moduan, hainbat galdera erantzun ditzan gomit egingo zaio. Era berean, ikaslea eztabaidaren protagonista behinena...
Quiero saber más
Kontua da, munduko pobrezia gai hartuta, jinkana bat egitea. Jarduerak ordu eta erditik bi ordu arte iraun beharko du eta ez da komeni taldekideak 30 neska-mutiko baino gehiago izatea. "Leo eta bere adiskideak" pertsonaiak tarteko, jarduera honekin, era ludiko eta bizidunean, pobrezia gorriko egoera definitzen duten gabeziak atzematea nahi dugu. Era berean, ikasleek munduan dauden horrelako errealitateez kontzientzia hartu eta horren aurrean jarrera kritikoa agertzea nahi da. Azkenean, gure ekonomi eta produkzio ereduaz ez ezik, gure bizimoduez ere gogoeta egin dezagun balio behar du, gure inguruan konpromisozko jarrerak biderka daitezen bultzatzeko. Dinamika hori burutzeko bospasei laguneko bost talde osatu behar dira; Leoren aitaren mezu elektroniko bat eta labirintoaren mapa jaso...
Quiero saber más
"Kafearen trena" jardueran abiagune harturik, bildu denetik gure etxera iritsi arte kafeak egin duen ibilbidea erakutsiz, komertzializazio prozesuan artekari bakoitzak hartu duen portzentajeaz jabe gaitezen aukera emango digu monografiko honek: kafea ekoizten duena da atarramendu eskasenekoa. Tanzaniako Tatu haur kafe-ekoizlearen testimonioa entzunik, mundu zabaleko kafe-ekoizle txikiek bizi duten egoeraz eta duin bizitzeko oinarrizko premiez gogoeta egingo da. Beste aldetik, bidezko merkataritzak mundu osoan milioika pertsonari duintasunez bizitzeko aukera eman diezaiokeela erakutsiko du materialak. Azkenean, Tatuk eta antzeko pertsonek bizi duten errealitatea aldatzen lagunduko duten konpromiso sozialeko ekintza kolektiboetan parte hartzea bultzatu nahi da bertatik.
Quiero saber más
Praktika honen funtsa Gines-ko (Sevilla) Angel Campano Lehen Hezkuntzako Ikastetxean ipuin asko irakurri eta iruzkindu ondoren egin zen baterako hezkuntza-lan bat da. Baterako hezkuntzadun edukia zuten edo elkarbizitzarako heziketarakoak ziren liburu haiek hiru sailetan (bat ziklo bakoitzeko) banatu eta haiekin lanean aritzeko jarduerak antolatu ziren. Beste aldetik, ikasturte osoan zehar eta Liburuaren Ferian bereziki ikastetxean irakurzaletasuna sustatzeko antolatzen diren jarduera denetan agertzen dira liburu horiek. Proiektu hori AMPA-k eta irakasleek eratu dute eta, ipuinen hezkuntza alorreko potentzial eskergaz baliatuz, haurrak sozializatzeko erabiltzen diren genero-rol estereotipatuak auzitan jartzea du xedea; horretarako, neskato edo mutiko gisa bizitzeko eredu alternatibo integralak erakusten dira, sexuaren arabera murrizketa edo bereizketarik egin gabe.
Quiero saber más
Kontsumo arduratsua jorratuko duen lantegi honen helburu nagusia, ikasleek, kontsumitzaile diren aldetik, kontzientzia hartzea eta bestelako kontsumoa hobesteko proposamenak eta jarrerak garatzea da. Kontsumo arduratsura bideratutako hezkuntzak gizakia herritar global bihurtzen lagundu nahi du, pertsona hori kontzienteago, parte-hartzaileago, kritikoago, arduratsuago eta solidarioago izan dadin, justizia sozial handiagoa eta ingurune alorreko oreka egokiagoa izango dituen gizarte baten subjektu politikoa izango baita. Lantegia lau etapatan egituratu da: lehena motibatze eta arakatze jarduera da eta, ikasleek gai horren inguruko sentimendu eta ezagutza adierazteaz gainera, jardueraren xedeak ezagutzea izango du helburu. Bigarren etapak, kontsumo fenomenoarekin kontaktuan jartzeko eta fenomeno horrekin loturiko edukiak ezagutzeko aukera emango die ikasleei era atsegin eta dinamiko batez. Ondoren, berregituratze...
Quiero saber más
Jarduera honekin erdietsi nahi da ura aurreztu eta egokiro erabiltzeko egunero egin behar duguna denon artean erabakitzea eta, azkenean, ondorioak jasoko dituen horma-kartela burutzea. Saio bakarrean egiteko asmoz eratu da. Jarduera honetan, partaidetzazko metodologia baten bitartez, kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatu nahi dira. Jarduera burutu denetik egun batzuetara, zein konpromiso hartu diren eta zein gradutan bete diren ebaluatzeko tartetxo bat hartzea komeniko litzateke.?
Quiero saber más
Material honekin mundu zabaleko uraren banaketa eta eskuragarritasuna landu behar da, uraren banaketaz kontzientzia hartzeko balioko duen esperimentu bat ikasgelan eginez. Ondoren, ur kontsumoa kontinenteka eta sektoreka jorratuko da eta, gainera, kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatzeko xedez, norberak zenbat ur kontsumitzen duen kalkulatuko da.
Quiero saber más
Jarduera honetan, Wangari Maathai Bakearen Nobel Saridunaren bizitzan eta ekintzan euskarri hartuta landuko da uraren gaia. Lehenik, ikasleari ikerlari izan dadin proposatuko zaio, teknologia berriez baliatuz, Bakearen Nobel Saridun hori nor izan zen eta saria zergatik eman zitzaion aurkitzeko. Azkenean, Wangari Maathai emakumeaz eta berak ingurugiroaren, demokraziaren, giza eskubideen eta, bereziki, emakumeen eskubideen alde eginiko borrokaz ikasitakoa bildu eta, talde txikiak osaturik, posterra egin eta, ikasle guztiek eskutitz bana idaztea proposatuko da.
Quiero saber más