Karim-en oparia

Baliabideen bilatzailea

Karim-en oparia

Autorea: Fundació Catalana de l'Esplai, Intermón Oxfam
Data: 2007
Gaiak: 
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 10 eta 12 urte, 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:

Kontsumo arduratsua jorratuko duen lantegi honen helburu nagusia, ikasleek, kontsumitzaile diren aldetik, kontzientzia hartzea eta bestelako kontsumoa hobesteko proposamenak eta jarrerak garatzea da. Kontsumo arduratsura bideratutako hezkuntzak gizakia herritar global bihurtzen lagundu nahi du, pertsona hori kontzienteago, parte-hartzaileago, kritikoago, arduratsuago eta solidarioago izan dadin, justizia sozial handiagoa eta ingurune alorreko oreka egokiagoa izango dituen gizarte baten subjektu politikoa izango baita.

Lantegia lau etapatan egituratu da: lehena motibatze eta arakatze jarduera da eta, ikasleek gai horren inguruko sentimendu eta ezagutza adierazteaz gainera, jardueraren xedeak ezagutzea izango du helburu. Bigarren etapak, kontsumo fenomenoarekin kontaktuan jartzeko eta fenomeno horrekin loturiko edukiak ezagutzeko aukera emango die ikasleei era atsegin eta dinamiko batez. Ondoren, berregituratze etapan murgilduko da jarduera, ikasleei jorraturiko eduki berriez gogoeta egiteko parada emanez. Sintesi modura, azken etapan kontsumo-aukeren konkrezioa eta aplikazioa egingo da, kontsumo arduratsuaren aldeko proposamenen bitartez.

Lantegiak jarduera modu lineal batean garatzeko aukera ematen du baina, era berean, hautabidezko zenbait proposamen didaktikoren bitartez, lantegiko etapa bakoitzeko helburuetan sakontzea ere ahalbidetzen du.

Helburuak:

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía gloabal, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.