Abenduaren 30eko bideoa

Baliabideen bilatzailea

Abenduaren 30eko bideoa

Autorea: Germán García
Data: 2006
Gaiak: , ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 10 eta 12 urte, 12 eta 14 urte, 8 eta 10 urte
Hizkuntza: 
Azalpena:
Kontakizun bat bisionatzetik abiatuta, material honen helburua ikasleak pobreziarekin estreinaz kontaktua izan eta problematika horretan sakontzea da, gai horren tematiketako batzuk ezagutuz. Oinarrizko premiak, txirotasunaren arrazoiak eta izariak, eragozpenak gainditzeko enpatiaz jokatzeko gaitasuna, erantzukidetasuna, pentsaera kritikoa, aldakuntza lortzeko egintzak eta beste hainbat kontzeptu jorratzen dira hemen. Era berean, pobrezia mota desberdinak ezagutu eta horrelakoek gizakien bizitzan dituzten ondorioez hausnarketa egin ahal izango dugu. Bideoak hainbat aukera ematen ditu, bestetik: pobrezia eta osasun-zerbitzuez baliatzeko ezintasunaren arteko lotura ikustea, txirotasuna ezabatzeko hezkuntzak duen garrantziaz gogoeta egitea, etab. DVD ikusi ondoren, ikaslea nola sentitu den adieraz dezan eta, elkarrizketa moduan, hainbat galdera erantzun ditzan gomit egingo zaio. Era berean, ikaslea eztabaidaren protagonista behinena bihurtuko duen metodologia aktiboa baliatzea gomendatzen da.
Helburuak:
Material hau, lehen hezkuntzako beste ziklo guztietarako materialak eta bigarren hezkuntzarako baliabide-karpeta bat eskaintzen dituen Zero Pobrezia monografikoaren osagaietako bat da.
Deskargatu baliabideak

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: