Katalanez

Lanaren kontzeptuaren hausnarketa egiten da monografiko honetan. Nazioartean aintzat harturiko lan-eskubideetako batzuk ezagutarazteaz gainera, estatuan lan-eskubide horien zein gradutan betetzen diren aztertzen da, gertuenekotik abiatuta. Horretarako, ikasleari proposatzen dio senitartekoei inkesta egin diezaien. Era berean, gizaki guztiok, duintasunez biziko bagara, bete beharreko oinarrizko premiak ditugula agertzen du material honek, argi eta garbi eta, jolas baten bitartez, nazioarteko egungo merkataritzak bideratzen dituen lan-harremanetan dauden botere-harremanak biziarazten ditu. Jarduera horien xedeak bi dira: bidegabekeria nozitzen duten Hegoaldeko langileenganako sentsibilizazioa sorraraztea da eta, eta emakumea galtzaile nagusitzat hartzea, bere lana Hegoaldeko herrialde gehienetako famili sarreren euskarria den arren. Azkenean, kontsumitzaile garen aldetik, geure kontsumo kritiko eta arduratsuari esker, bete dezakegun papera eta eragin...
Quiero saber más
Lanaren kontzeptuaren hausnarketa egiten da monografiko honetan. Gertukoenetik abiaturik, hots, norberaren eta senideen lanetik, lanari esker egin daitekeenaz eta lanak gizakiaren duintasunarekiko adierazten duenaz jabetuko dira neskato-mutikoak. Momema Bangladeshko neskak emaniko testigantzan oin harturik, ordainduriko lana galdutakoan oinarrizko premiak bete ezinik dabiltzan gizaki eta familien errealitatera hurbilduko gara. Era berean, emakume horren hitzak erakutsiko du Hegoaldeko gizaki askok bere lana duintasunez bizitzeko nahikoa ez dutela, makina bat ordu eman eta ahalegin guztiak eginik ere. Mobilizazio kontzeptua ere jorratzen da material honetan, heziketan parte hartzeko eskubidea aldarrikatuz, giza katea osatu zuten Dhakako neska-mutilak euskarri harturik Monografiko hau lau eskola-saiotan lantzeko xedez planteatzen da.
Quiero saber más
Lanaren kontzeptuaren hausnarketa egiten da monografiko honetan. Gertukoenetik abiaturik, hots, norberaren eta senideen lanetik, lanari esker egin daitekeenaz eta lanak gizakiaren duintasunarekiko adierazten duenaz jabetuko dira neskato-mutikoak. Baina Asha eta Tessa Bangladeshko ama-alaben historiak argi asko erakutsiko du Hegoaldeko gizaki askok bere lana duintasunez bizitzeko nahikoa ez dutela, makina bat ordu eman eta ahalegin guztiak eginik ere. Materialak, bidezko merkataritza ere aztergai harturik, gizakiaren oinarrizko premiak zertan diren jorratuko du Proposamen hau lau eskola-saiotan lantzeko eratu da.
Quiero saber más
"Plazetako matxinada" titulupean, Global express honek informazioa bildu eta, era berean, mundu zabaleko bazterretan, han-hemenka, justizia, eskubide zibilak eta egiazko demokrazia errebindikatzen dituzten herritarren mobilizazioen zertzeladak aztertzen ditu. Gelan lantzeko jardueren proposamenaren hasieran, irudi batzuek ikasleari hausnarketa egin dezan eskatzen diote: gizakiak mobilizatzea zerk eragiten duen, horixe da aztergaia. Jarduera hori abiagune hartuko dugu gainerako zereginak egituratzen dituzten lau blokeak lantzeko. Lehen blokean "sumindura" kontzeptuari heldu zaio: zer esan nahi duen eta zerk sumintzen gaituen jorratu behar da. Bigarrenean, bai arabiar herrialdeetako matxinaden, bai (besteak beste) 15M mugimenduaren abiapuntu izan den herritarren sumindura sortarazi duten kausak aztertuko dira. Hori hirugarren blokearekin lotuko dugu: historian zehar izan diren mobilizazio sozialen fenomenoan murgilduko da...
Quiero saber más
Artikulu honetan, herritargora begirako heziketa-proposamen baten ebaluazio esperientzia aurkeztuko dugu: Interm?n Oxfam gobernuz kanpoko erakundeak bigarren hezkuntzako ikasleei zuzentzen dien Global express izeneko baliabide pedagogikoa, hain zuzen. Sei ataletan egituratu dugu diskurtsoa: lehen bietan, sarrera era material didaktikoaren aurkezpena; ondoren, artikuluaren enborrean garatzen dira marko teorikoa, marko enpirikoa eta ebaluazio emaitzak; azken atalean, ondorioak eta hobetzeko proposamenak agertzen dira. Ondorioek frogatzen dutenez, herritartasun alorreko gaitasunak sortzen laguntzen du materialak: batetik, Global express-ek ikasleari errealitatearen ikuspegi enpatikoagoa izan dezan eta hainbat problematika global uler ditzan errazten dio; bestetik, ordea, eraldaketa sozialeko egintzak burutu ditzaten, ikasleen gaitasunean? eragiteko unean, ez du emaitza onik lortzen. Artikulua, Bartzelonako Unibertsitateko (UB) Herritargo eta Balioen Heziketako Masterraren amaierako lana da.
Quiero saber más
Zazpigarren ikasturteko ikasleei proposaturiko erronka batetik abiaturik (egungo gizarteak zer-nolako arazoak dituen, gogoeta egin zezaten gomit egin zitzaien) ikasleek ikasturtean Proiektu Alorrean diskriminazioari dagokion problematika landu nahi zutela erantzun zuten. Haien interes eta sentsibilitateen arabera, arrazakeria, xenofobia, etniaz ijito den gizakiaren diskriminazioa, genero bortizkeria eta gizaki ezinduaren bazterketa helburu zuten proiektuak garatu zituzten; horrela, proiektuari ezarri zitzaion izenaz (“Aniztasunean elkarrekin”) adierazpenaren esanahiaz jabetu ahal izan ziren ikasleak . Hezkuntza-praktika hori, Proiektu Alorra, Geografia, Portugesera, Ikuspen Heziketa, Hezkuntza teknologikoa, Dantza eta Zurgintza ikasgaietako ikasleek elkarrekin eginiko lanari esker burutu zen.
Quiero saber más
Praktika hau, zikloko (DBHko lehen ziklokoa, hain zuzen) proiektuko esperientzia da, herritargo globalera iristeko hezkuntza jorratzeko, bai 2. eta 2. kurtsoetako aukerazko ikasgaietan, bai 3.eko derrigorrezko batean ere, Herritargorako Hezkuntza ikasgaitik at. Esperientzia gauzatzean kontuan hartu ziren helburuak hauek izan ziren: Gizarte Zientziak ikasgaiarekin zerikusi zuzena edo zeharkakoa duten edukiak asimilatzea, alor sozialeko gaitasunak lantzea eta bidegabekeria sozialeko egoeren aurrean kontzientziatu eta postura hartzea.
Quiero saber más
Esperientzia hau DENIP-en (Bortizkeriarik ezaren eta bakearen eskola-eguna) inguruan gorpuztu zen. Ikastegiko proiektu horretan, ospakizunaren inguruan, elkarbizitzaren gaia jorratu zen, horretara begirako hezkuntza sustatzeko, eskolako bizitza aktiboan parte hartzea bizkortzeko, taldea sendotu eta trinkotzeko, gaitasun pertsonal batzuk (gogoeta egitea, arazoak aztertzeko gaitasuna, etab.) garatzeko eta bestelakotasuna elementu aberasgarritzat balioztatzen ikasteko. Hasiera batez, eskolako bileran, gaiak hautatu ziren. Geroago, mundu zabaleko liskarrak agertzen zituen hormako mapa egin zen eta ikasle bakoitza herrialde horietako bateko herritar batekin identifikatu zen. Ariketa beste hainbat jarduerarekin osatu zen, hala nola laburmetraiak, elkartasunezko jokoak, gogoetak, jendaurreko azalpenak, etab. Amaiera emateko, bestelakotasunak areagotzen dituzten hitz-adreiluekin harresia eraiki eta, denek batera eginiko gogoeta baten bitartez, eraitsi egin zen.
Quiero saber más
Praktika horrek proposatuko digu nola landu, Ikaskuntza eta Zerbitzu (IkZ) proiektuetatik abiatuta, udalerriko parte-hartzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 4. mailako ikasleekin. Lana lau esparrutan egin zen: gazteen casal baten sorrera eta jarduera, udal irrati baten sorrera, IkZ-n elkartasun eta garapenerako batzorde baten sorrera eta colla de diables (suarekin eta su-jaiekin loturiko Kataluniako folklore-tradizioetan esku hartzen duen talde kultural) baten eraketa. Helburu hauek jorratu ziren: ikasleekin hainbat kontzeptu lantzea (autonomia, erantzukizuna, elkartasuna, auto-ezagutza eta tolerantzia) parte-hartzea oinarri harturiko landa-lan batetik abiatuta, teoria (gogoeta eginez) eta praktika (ikastetxean, Sahara eta Haitiko herritarrekiko elkartasunezko proiektuak gauzatuz, adibidez) tartekaturik.
Quiero saber más
Esperientzia honen ardatza Castilleja de la Cuesta (Sevilla) eta Malagako Irakasleak Trebatzeko Zentroak gidaturiko irakasleen prestakuntza. izan da. Sei irakaslek osaturiko bi lantaldek, hilean behin elkarturik, Herritargo Globalerako Hezkuntza proiektua garatzen dute, urtebeteko iraupenez. Sevillako taldearen eginkizuna hezkuntza baliabideak (unitate didaktikoak) ekoiztea da batez ere, baina beste irakasleak trebatzeko eskakizunik ere heldu izan zaio. Malagako taldearen helburu behinena, berriz, bere burua eta beste irakasle batzuk prestatzea da. Talde honek, eskarmentuak jorratzeko helburuz, Irakasleak Trebatzeko Zentroen arteko topaketa eratu du eta bizipena mesedegarria izan da. Horren metodologia, hezkuntza-praktikatik, hausnarketan eta azterketan oinarritzenda.
Quiero saber más