Katalanez

Irakurri mundua ezagutzeko, hainbat adinetara egokitutako irakurketa-multzo bat proposatzen dizue, ikasleek aspalditik berdintasunaren eta giza eskubideen alde egiten duten lana ezagutu eta hausnar dezaten.
Quiero saber más
Azken urteotan, gero eta nabarmenagoa da pertsonak eta ingurumena zaintzeko beharra, gero eta desoreka, desberdintasun sozioekonomiko eta errealitate kritiko gehiago daudelako, hala nola larrialdi klimatikoa edo migrazio-krisiak. Gero eta kontzientzia handiagoa dago zaintzarako denbora eta espazio faltak gure bizi-kalitateari eragiten diola. Proposamen didaktiko honen helburua da irakasleei laguntzea zaintzaren funtsezko zeregin horretan, edozein ikasgaitatik, esparrutatik edo proiektutatik irakatsi eta ikasteko prozesua errazteko. Eta hori gelan giro atsegina edukitzetik hasita egiten dugu, pertsonen arteko harreman osasungarri eta positiboak sustatuz, garapen pertsonala, gizarteratzea, ongizate emozional eta fisikoa bultzatuz, ingurune atsegin eta seguruak sortuz. Azken batean, gure ikasgeletako zainketen etika aplikatuz.  
Quiero saber más
Unitate didaktiko hau garapen jasangarrian eta kontsumo arduratsuan oinarritzen da, maila globalean ezarritako kontsumo-ereduaren ondorioek gizartean eta ingurumenean duten garrantziagatik eta elikagaiengatik, bereziki. Beharrezkoa da ikasleekin eredu horri buruz hausnartzeko mekanismoak ezartzea: zer jaten dugu? Nondik datoz elikagaiak? Produktuok kontsumitzean zenbaterainoko kostu energetikoa eta aztarna ekologikoa sortzen dira? Nola kudeatzen da elikagaiak alferrik galtzea dakarren ekoizpen-soberakina? Nola jardun dezakegu ingurumen- eta gizarte-arriskuak ahalik eta gutxienera ekartzeko?. Pentsamendu kritikoaren garapenaren bidez, ikasleek kontsumo arduratsuaren kausak eta ondorioak azter ditzaten lortu nahi da, eta gogoeta horren ondorioz, etxeko eta etxetik kanpoko eguneroko kontsumo-praktikak eta -ohiturak aldatzea, bai eta justizia soziala bultzatzen ari delako kontzientzia ere.
Quiero saber más
Esta experiencia recoge las distintas iniciativas de educación para la paz que, cada año, desde el curso 2012-2013 han llevado a cabo el grupo de la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía global de Oxfam Intermon en Tarragona. En ellas se plantean varias actividades dirigidas a los centros educativos y pensadas para que participen las distintas franjas de edad Durante el primer trimestre, los centros participantes trabajan en el aula temáticas de no-violencia, paz y resolución pacífica de conflictos, y culminan el proyecto con la preparación de un acto conjunto de celebración del Día Escolar de la No Violencia y la Paz (DENIP) y de otras actividades participativas...
Quiero saber más
Gure eguneroko bizitzan hamaika ondasunez gozatzen gara baina, jakina, ez dira doakoak. Bizitzak ezinbestekoak dituen baliabide ugari horiek nork pagatzen ditu? Herritarrak, guk, zergen bitartez. Denok gara onuradun, baina ordainketak ez dira beti banatzen zuzen eta bidez. Global Express honetan zergasistemak nola funtzionatzen duen eta herritarren bizitzan nolako eragina duen azaldu nahi dugu.Proposamen didaktiko honetan agertzen diren jardueren ardatz teorikoa fiskalitatea da. Bestetik, lagungarriak izango dira funtsezko gaitasunak, osoko gaitasuna eta zeharkako elementuak ikasgelan lantzeko unean.
Quiero saber más
Jarduera honekin lortu nahi da denon artean ura aurreztu eta egokiro erabiltzeko egunero praktikatu behar duguna erabakitzea eta, azkenean, ondorioak jasoko dituen horma-kartela egitea. "Ur pozoituaren historiak" eta "Ura eskas dagoenean: lehortea" jarduerei amaiera emango dien saioan egiteko eratu da. Jarduera honetan, partaidetzazko metodologia baten bitartez, kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatu nahi dira.
Quiero saber más
Munduan barrena mugitzeko eskubidea gizaki guztioi zor zaigu, giza fenomeno hori denboraren hastapenetatik dator. Egunero, betidanik, milaka pertsonak bidaiatzea erabakitzen dute mundua ezagutzeko,  lana bilatzeko, aukera berriak topatzeko… beste gizaki asko aldatzen dira lekuz, beren burua eta izaki maiteena arriskuan ipintzen dituzten gatazka edo bestelako arrazoietatik ihes egiteko.  Proposamen honekin derrigorrezko migrazioaren kausak eta migratzen ari diren pertsonengan eragina duten faktoreak aztertzeko lanabesak eskaini nahi ditugu; horri esker,  konpromiso handiagoa exijitu ahal izango da giza eskubideekin, herritarren segurtasunarekin, garapen jasangarriarekin eta gatazka armatuen prebentzioarekin, gizaki guztiei zor zaien bakezko bizitza duina izateko eskubidea bermatzeko. 

Erosten dugunaren jatorria ezagutu ahal izateko, jarduera honetan, eguneroko gauza baten (galtza bakero arrunten) ekoizpenean esku hartzen duten herrialde ugariak agertuko dituen mapa bat egin beharko da, kontsumitzen ditugun gauza batzuk ekoizten diren baldintzez gogoeta egiteko eta, bide batez, kontsumitzaile garen aldetik, ekoizpen prozesuan betetzen dugun rola atzeman dezagun. Jarduera hau "Lurraren itzulia" testua irakurri eta funtsezko hainbat hitz (deslokalizazioa, transnazionala...) definitu ondoren, ordubetean burutzea planteatzen da.
Quiero saber más