Katalanez

Material honen xedea da elikadura gizaki ororen oinarrizko premia eta osasunaren funtsezko osagaietako bat dela agertzea. Iparraldeko herrialdeok, oro har, elikabide anitza jasotzeko erraztasuna azpimarratu nahi da bertan. Azaleko marrazkia abiagune harturik, osasuna orekatzea laguntzen duten eta osasungarritzat jotzen diren elikagaiak zein diren aztertzen da. Ondoren, hainbat herrialdetako elikabideak aztertuko dira, kulturen aniztasunaren agerpen gisa, mundu zabaleko elikagaien aniztasuna balioztatzeko. Material honetan osasuna denoi zor zaigun eskubidetzat berrestea nahi da. Testigantza zenbaiten bitartez ikusiko da Hegoaldeko herrialdeetan zein den egoera, azkenean munduko gizaki guztiek elikadura, ur eta osasun alderditik eskubide eta betebehar berberak dituztela agertarazteko eta, bide batez, Hegoaldeko osasun-gabeziak txirotasunaren zergati eta ondore direla aitortzeko. Material hau lau eskola-saiotan...
Quiero saber más
Indarkeriarik Gabeko eta Bake Eskola Egunean (IGBE) abiagune harturik, bake-kulturaren inguruko gogoeta egiten da monografiko honetan. Era berean, kultura hori egunero lantzea beharrezkoa dela berresten da. Ondoren eta hainbat euskarri (bideoklip, film, etab.) aztertuz, indarkeriaren kultura determinatzen duten elementuak jorratzen dira. Era berean, etsaiaren irudia indartzen duten mekanismoak ulertarazten dira eta armak erabiltzearen zergati eta ondorioez gogoeta egiten da, horien merkataritza kontroletik at dagoela agertuz. Azkeneko jardueran ikasleari dei egiten zaio Bethek eta Kiko Venenok abesten zuten eta DVD formatuan salgai dagoen "Fuera de control" erdarazko kantutik paragraforik idatz dezan.
Quiero saber más
Ikaslearengandik gertuko diren eta elkarren kontra diharduten dauden bi kolektiboen azterketan abiaturik, material honek bortizkeriaren kultura determinatzen duten elementuak aztertu eta bestelako aukerak eskaintzen ditu. Era berean, hainbat motatako armak erakusten ditu, hala nola pertsonaren kontrako minak. Lehiaketa baten bitartez, ikasleak arma-merkataritzaz ikasleak informazioa jaso eta horren ondorio0ez jabetzea da bertako xedea. Azkenik, bake-eraikuntzazko esperientziak aurkeztu eta gerraren alternatiba gisa indarkeriarik eza berresten du.
Quiero saber más
Hainbat herri ipuinetan (hala nola Txano Gorritxo) oin harturik, monografiko honetan bake, bortizkeria eta liskarra konfliktoen inguruko gogoetaz ez ezik, liskarren aurrean hartzen ditugun jarrerez ere hausnarketa egiten da eta elkar laguntza eta elkarrizketa errazteko lanabesak eskaintzen dira. Adibide praktiko baten bitartez, sormena eta irudimena piztu nahi dira, konponbide bila. Bukaera emateko, Roberto Mozambikekoaren hitzak, gerra bizi izan zuen herrialde baten errealitatera ez ezik, hainbat estrategia eta programatara (lanabesak eta armak elkartrukatzea, adibidez) ikaslea gerturatzeko balioko du.
Quiero saber más
Monografiko honetan bake, indarkeria eta liskarra konfliktoen inguruko gogoetaz ez ezik,  liskarren aurrean hartzen ditugun jarrerez ere hausnarketa egiten da eta elkar laguntza eta elkarrizketa errazteko lanabesak eskaintzen dira. Adibide praktiko baten bitartez, konponbide bila sormena eta irudimena piztu nahi dira. Bukaera emateko, Roberto Mozambikekoaren hitzak, gerra bizi izan zuen herrialde baten errealitatera ez ezik, hainbat estrategia eta programatara (lanabesak eta armak elkartrukatzea, adibidez) ikaslea gerturatzeko balioko du.
Quiero saber más
Mundu osoan migratzaile asko jasaten ari diren krisi humanitario larria ikusirik, Amnesty Internationalek eta Oxfam Intermonek Espainia osoko ikastetxeetan haur eta gazteekin lantzeko proposamen bat dakarkizuegu, heziketarako eta salaketarako jarduera bat, hain zuzen: YoAcojo eta BuscandoRefugio. Estereotipoak desegiten: migratzaileak eta errefuxiatuak izeneko gida didaktiko honen bidez, Amnesty International eta Oxfam Intermon erakundeok mundu osoko migrazio-fenomenoen ezagutzan eta azterketa kritikoan sakontzeko proposamen bat eskaini nahi dizuegu. Ikasleentzat prestatutako proposamen bat da, eta hiru lan-saiotan egituratuta dago.
Quiero saber más
Proposamen honen helburua genero-parekidetasuna jorratzea da, norberaren izaera sano osatzetik abiatuta, estereotipoak hautsita eta aniztasuna onartuta. Hainbat jarduera eta metodologiaz baliatuz, bai gertuko ingurunean, bai testuinguru globalagoetan, generoa dela bide, jazotzen diren desberdinketak atzeman eta aintzat jotzea nahi dugu; era berean, berdintasunetik abiatuta, bizimodua egin eta partekatzeko desberdintasuna eta aberastasunaren garrantzia azpimarratzeko balio duten jarrera eta jarduerak sustatzea. Etapa honetan, maila pertsonalean eta sozialean, genero-desberdintasunak aintzat hartu eta analizatzeko lanari helduko dio proposamenak. Bideoak ikusi, rol-jokoetan eta jarrera hartzeko dinamiketan parte hartuz, besteak beste, hainbat gai jorratuko dira, hala nola bikotearen harremanak, genero-estereotipoak, etab. Beste aldetik, publizitatezko irudi eta mezuak kritikoki irakurtzeari garrantzi berezia emango zaio, izan ere, horren bidez gizartean gertatzen...
Quiero saber más
Proposamen honen helburua genero-parekidetasuna jorratzea da, norberaren izaera sano osatzetik abiatuta, estereotipoak hautsita eta aniztasuna onartuta. Hainbat jarduera eta metodologiaz baliatuz, bai gertuko ingurunean, bai testuinguru globalagoetan, generoa dela bide, jazotzen diren desberdinketak atzeman eta aintzat jotzea nahi dugu; era berean, berdintasunetik abiatuta, bizimodua egin eta partekatzeko desberdintasuna eta aberastasunaren garrantzia azpimarratzeko balio duten jarrera eta jarduerak sustatzea. Etapa honetako proposamenak berdintasunezko gizarterako bideari begiratzen dio. Estereotipoak ezagutarazteko, bideoak ikusi eta, ondoren, eztabaida egingo da, rol-jokoetan esku hartu eta publizitatea aztertuko dugu. Garen bezala geure burua eta ingurukoak baloratzeari berebiziko garrantzia emango zaio, aniztasunaren balioa aitortuta eta, genero-kontuak direla medio, eraso edo bortizkeriazko egoerak eragin ditzaketen jokaerak arbuiatuz. Amaieran, genero-arazoen ondoriozko desberdintasunaren...
Quiero saber más
Proposamen honen helburua genero-parekidetasuna jorratzea da, norberaren izaera sano osatzetik abiatuta, estereotipoak hautsita eta aniztasuna onartuta. Hainbat jarduera eta metodologiaz baliatuz, bai gertuko ingurunean, bai testuinguru globalagoetan, generoa dela bide, jazotzen diren desberdinketak atzeman eta aintzat jotzea nahi dugu; era berean, berdintasunetik abiatuta, bizimodua egin eta partekatzeko desberdintasuna eta aberastasunaren garrantzia azpimarratzeko balio duten jarrera eta jarduerak sustatzea. Etapa honetako haria Malala neska eta bere aitaren kontakizuna da. Proposatzen diren jardueren xedea gerturatze bibentziala gorpuztea da, nork bere burua ezagutzea errazteko eta genero-desberdinketak atzemateko. Adiera horretan, “silueta jokoa”, “nortasun kutxa”, “biribil jokoa” eta antzeko dinamikak proposatuko dira. Film eta serie batzuk aztertzeari esker, bertan gizasemeei eta emakumeei ematen zaizkien tratamendu desberdinak atzemango...
Quiero saber más
Proposamen honen helburua genero-parekidetasuna jorratzea da, norberaren izaera sano osatzetik abiatuta, estereotipoak hautsita eta aniztasuna onartuta. Hainbat jarduera eta metodologiaz baliatuz, bai gertuko ingurunean, bai testuinguru globalagoetan, generoa dela bide, jazotzen diren desberdinketak atzeman eta aintzat jotzea nahi dugu; era berean, berdintasunetik abiatuta, bizimodua egin eta partekatzeko desberdintasuna eta aberastasunaren garrantzia azpimarratzeko balio duten jarrera eta jarduerak sustatzea. Etapa honetan, ikastetxeko jolastokia protagonista bilakatuko da. Toki hori aproposa da guneak partekatzeko, aniztasunari ateak zabaltzeko. Eskolako jolastokian ohikoak diren gertaldietan oin harturik, jarduera batzuk proposatuko dira, hainbat gairen inguruko gogoeta bideratzeko: etxeko lanak, zaintze lanak, estereotipoak, diskriminazioa, etab. Amaiera emateko, proposamena jorratzean topatu den guztia laburbildurik azalduko duen elkarlaneko ipuina idaztea proposatuko dugu.
Quiero saber más