Plazetako matxinada

Baliabideen bilatzailea

Plazetako matxinada

Autorea: Israel García, Marga Florensa, Quique Porcar, Jordi Sant, M. Ángels Alié, Lucas Pérez, Anna Duch
Data: 2012
Gaiak: 
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
"Plazetako matxinada" titulupean, Global express honek informazioa bildu eta, era berean, mundu zabaleko bazterretan, han-hemenka, justizia, eskubide zibilak eta egiazko demokrazia errebindikatzen dituzten herritarren mobilizazioen zertzeladak aztertzen ditu. Gelan lantzeko jardueren proposamenaren hasieran, irudi batzuek ikasleari hausnarketa egin dezan eskatzen diote: gizakiak mobilizatzea zerk eragiten duen, horixe da aztergaia. Jarduera hori abiagune hartuko dugu gainerako zereginak egituratzen dituzten lau blokeak lantzeko. Lehen blokean "sumindura" kontzeptuari heldu zaio: zer esan nahi duen eta zerk sumintzen gaituen jorratu behar da. Bigarrenean, bai arabiar herrialdeetako matxinaden, bai (besteak beste) 15M mugimenduaren abiapuntu izan den herritarren sumindura sortarazi duten kausak aztertuko dira. Hori hirugarren blokearekin lotuko dugu: historian zehar izan diren mobilizazio sozialen fenomenoan murgilduko da ikaslea, herritarrek horiei esker lortu dituzten aldaketa esanguratsuak ikusteko. Azken blokean, Islandiaren kasuaren azterketan oin harturik, aldatzeko posibilitateen gaiari heldu, herrialde horretan erdietsitako lorpenak abiapuntu izaki, bertako prozesuari hedabideek eman dioten tratamenduaz gogoeta egin eta, azkenean, eskaera bat egin diogu ikasleari: nolako rola bete dezake garai honetan adierazteaz gainera, gauzatzeko moduko egitasmo batean ager dezan, alegia.
Helburuak:
Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena. Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: