Lana duintasunez

Baliabideen bilatzailea

Lana duintasunez

Autorea: Jennifer Williams Ramos
Data: 2003
Gaiak: , ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 10 eta 12 urte
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:

Lanaren kontzeptuaren hausnarketa egiten da monografiko honetan. Nazioartean aintzat harturiko lan-eskubideetako batzuk ezagutarazteaz gainera, estatuan lan-eskubide horien zein gradutan betetzen diren aztertzen da, gertuenekotik abiatuta. Horretarako, ikasleari proposatzen dio senitartekoei inkesta egin diezaien. Era berean, gizaki guztiok, duintasunez biziko bagara, bete beharreko oinarrizko premiak ditugula agertzen du material honek, argi eta garbi eta, jolas baten bitartez, nazioarteko egungo merkataritzak bideratzen dituen lan-harremanetan dauden botere-harremanak biziarazten ditu.

Jarduera horien xedeak bi dira: bidegabekeria nozitzen duten Hegoaldeko langileenganako sentsibilizazioa sorraraztea da eta, eta emakumea galtzaile nagusitzat hartzea, bere lana Hegoaldeko herrialde gehienetako famili sarreren euskarria den arren. Azkenean, kontsumitzaile garen aldetik, geure kontsumo kritiko eta arduratsuari esker, bete dezakegun papera eta eragin dezakegun boterea erakusten dio ikasleari. Era berean, parte hartze sozial eta kolektiboa bultzatu behar ditugula diosku, estrategia horri esker nazioarteko merkataritzan lan-eskubideak errespetatu eta arauak alda daitezen lortzeko. Bidezko merkataritza ere ezagutarazten da bertan.

Monografiko hau lau eskola-saiotan lantzeko xedez planteatzen da.

Helburuak:
Material hau lehen eta bigarren hezkuntzako ziklo guztietarako jarduerak eskaintzen dituen "Lan eskubideak" monografikoaren osagaietako bat da.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: