Neska berria dugu gelan

Baliabideen bilatzailea

Neska berria dugu gelan

Autorea: Barabara Educació SCCL
Data: 2016
Gaiak: , ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 12 eta 14 urte
Hizkuntza: English, Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
Proposamen honen helburua genero-parekidetasuna jorratzea da, norberaren izaera sano osatzetik abiatuta, estereotipoak hautsita eta aniztasuna onartuta. Hainbat jarduera eta metodologiaz baliatuz, bai gertuko ingurunean, bai testuinguru globalagoetan, generoa dela bide, jazotzen diren desberdinketak atzeman eta aintzat jotzea nahi dugu; era berean, berdintasunetik abiatuta, bizimodua egin eta partekatzeko desberdintasuna eta aberastasunaren garrantzia azpimarratzeko balio duten jarrera eta jarduerak sustatzea. Etapa honetako proposamenak berdintasunezko gizarterako bideari begiratzen dio. Estereotipoak ezagutarazteko, bideoak ikusi eta, ondoren, eztabaida egingo da, rol-jokoetan esku hartu eta publizitatea aztertuko dugu. Garen bezala geure burua eta ingurukoak baloratzeari berebiziko garrantzia emango zaio, aniztasunaren balioa aitortuta eta, genero-kontuak direla medio, eraso edo bortizkeriazko egoerak eragin ditzaketen jokaerak arbuiatuz. Amaieran, genero-arazoen ondoriozko desberdintasunaren aurkako borrokan aurrera egiteko, nork bere konpromisoa har dezan animatuko zaie denei.
Helburuak:
Proposamen didaktiko hau, Munduak Elkarlotuz (http://www.conectandomundos.org) nazioarteko proiektuak sortarazitako Kaleidoskopio bildumaren osagarrietako bat da. Material horiei esker, irakasleak eskuragarri izango ditu “Berdintasun bideak” izeneko on-line edizioko jarduerak. Material hori, Oxfam Intermón erakundeko herritargo globalerako Hezitzaileen Sarearen sostenguari esker gorpuztu da. Proposamen hau gauzatzeko, on-line jardueraren egutegia eta beste ikastetxerekiko elkarlanezko prozesua zeinahi direla ere, aurreko animazioei, argumentu-ildoei, eduki-mailari eta gainerakoei eutsi zaie eta, bestetik, jarduerak testuinguru berriari egokitu zaizkio, harrera ona izan dezaten. Irailean, euskaraz, katalanez eta gailegoz eskuratu ahal izango da.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: