Bizitzeko ipuinak, pentsatzeko ipuinak

Baliabideen bilatzailea

Bizitzeko ipuinak, pentsatzeko ipuinak

Autorea: Barabara Educació SCCL
Data: 2016
Gaiak: , ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 8 eta 10 urte
Hizkuntza: English, Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
Proposamen honen helburua genero-parekidetasuna jorratzea da, norberaren izaera sano osatzetik abiatuta, estereotipoak hautsita eta aniztasuna onartuta. Hainbat jarduera eta metodologiaz baliatuz, bai gertuko ingurunean, bai testuinguru globalagoetan, generoa dela bide, jazotzen diren desberdinketak atzeman eta aintzat jotzea nahi dugu; era berean, berdintasunetik abiatuta, bizimodua egin eta partekatzeko desberdintasuna eta aberastasunaren garrantzia azpimarratzeko balio duten jarrera eta jarduerak sustatzea. Etapa honetan, ikastetxeko jolastokia protagonista bilakatuko da. Toki hori aproposa da guneak partekatzeko, aniztasunari ateak zabaltzeko. Eskolako jolastokian ohikoak diren gertaldietan oin harturik, jarduera batzuk proposatuko dira, hainbat gairen inguruko gogoeta bideratzeko: etxeko lanak, zaintze lanak, estereotipoak, diskriminazioa, etab. Amaiera emateko, proposamena jorratzean topatu den guztia laburbildurik azalduko duen elkarlaneko ipuina idaztea proposatuko dugu.
Helburuak:
Proposamen didaktiko hau, Munduak Elkarlotuz (http://www.conectandomundos.org) nazioarteko proiektuak sortarazitako Kaleidoskopio bildumaren osagarrietako bat da. Material horiei esker, irakasleak eskuragarri izango ditu “Berdintasun bideak” izeneko on-line edizioko jarduerak. Material hori, Oxfam Intermón erakundeko herritargo globalerako Hezitzaileen Sarearen sostenguari esker gorpuztu da. Proposamen hau gauzatzeko, on-line jardueraren egutegia eta beste ikastetxerekiko elkarlanezko prozesua zeinahi direla ere, aurreko animazioei, argumentu-ildoei, eduki-mailari eta gainerakoei eutsi zaie eta, bestetik, jarduerak testuinguru berriari egokitu zaizkio, harrera ona izan dezaten.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: