4.7 helburua aurrera eginez

4.7 helburua aurrera eginez
Urtarrilaren 24an, Hezkuntzaren Nazioarteko Egunean, 4.7 Mugimenduak Herritartasunerako Hezkuntzako eragileen arteko dibulgazio- eta eztabaida-jardunaldi publikoa antolatu zuen, baita mugimenduaren bigarren osoko bilkura ere.
Jardunaldiaren izenburua “4.7 helburuan aurrera eginez: Herritartasun Globalaren erronka politika publiko komun eta partekatu gisa” izan zen, eta Garapen Jasangarrirako Hezkuntzak eta Herritartasun Globalak jorratzen dituzten politika, gai eta eskumen desberdinei buruzko sektore arteko elkarrizketa ezartzea izan zuen helburu. Gure asmoa gizarte zibileko, hezkuntza-komunitateko eta administrazio publikoetako eragileen arteko topaguneak eta proposamenak egitea izan da, Garapen Iraunkorreko Helburuetan ezarritako 4.7 helburua lortzeko bidean aurrera egiteko.
Jardunaldia Madrilen izan da, La Corrala Kultur Etxean (Carlos Arniches kalea, 3 eta 5), 10:30etik 14:30era, eta bertan izan dira Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentzia eta lan-ildo hori jorratzen duten erkidegoetako ordezkariak.
Egun berean, arratsaldeko 16:00etatik 18:30era, 4.7 Mugimenduaren bigarren osoko bilkura ere antolatu zen. Bertan, egituraketari, antolaketari eta koordinazioari dagokienez aurrera egiten jarraitu nahi izan dugu, solaskide garrantzitsu izan gaitezen Herritartasunerako Hezkuntzaren eremuan, bai maila nazionalean, bai presente gauden lurralde guztietan.