Viaje con nosotros… si quiere gozar

Baliabideen bilatzailea

Viaje con nosotros… si quiere gozar

Autorea: Carme Pi, Marga Florensa, Mireia Claverol, Laura Martí, María Rico, Ferran Polo, Gemma Bello
Data: 2007
Gaiak: , ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
Global express honen oinarrizko helburuak bi dira: txirotutako herrialdeetan, batez ere, nagusi dabilen turismo ereduaren inpaktua aztertzea eta, turista garen aldetik, dugun arduraz gogoeta egitea. Lehen jardueraren bidez ikasleari erakutsi nahi zaio emaniko informazioak herrialde beraren bi aldeak agertzen dituela eta leku turistiko batzuez eskaintzen zaigun panorama idilikoak, maiz, pobrezia eta bidegabekeria ezkutatzen dituela. Komiki batzuk aztertu ondoren, toki turistiko ugariren azpialdeko estereotipoak azaleratuko dira eta, azkenik, bereizketa bat egitea proposatuko zaigu: bidaiari gisa ibili ala turista gisa ibili. Albiste batzuk irakurriz lortu nahi da hainbat motatako jarduera turistiko eta beren ondorioak ezagutu eta horretaz gogoeta egitea; beste testu batzuk irakurri eta Estatu espainiarreko turismo ereduaren ezaugarri batzuk eta ondoreak hautemango dira. Azkenean, Turismoaren Mundu-Kode Etiko izenekoa ezagutarazi eta, ikasle guztien artean, arautegi horren baldintzak beteko dituen ikasturte amaierako bidaia antolatzea proposatuko zaie.
Helburuak:
Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena. Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: