Berdea kanpotik, beltza barrutik

Baliabideen bilatzailea

Berdea kanpotik, beltza barrutik

Autorea: Israel García, Mª Àngels Alié, Marga Florensa, Lucas Pérez, Raquel León
Data: 2008
Gaiak: , ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
Global express honen helburua, laborantzetako materietatik ateratako erregaiekin energi krisiari aurre egiteak dituen inplikazioez hausnarketa eginaraztea da. Argazkien azterketan oi9n harturik, ikasleek gure garraio-ereduaz eta horrek ingurugiroan dituen inplikazio sozialez dakitena arakatzen hasten da materiala. Ondoren, talde-dinamikaren bitartez, nekazal erregaiekin loturiko oinarrizko kontzeptuak ezagutarazi eta gure garapen-eredua aztertuko da, hori zein giza talderen mesedetakoa eta zein talde kaltetuko duen ondorioztatzeko.  Hainbat lekukoren hitzak irakurriz gizakiaren bizitzan nekazal erregaien ekoizpenak dituen ondorioen inguruko sentsibilitatea piztu nahi da . Azkenean, komiki baten azterketak aukera emango digu jorraturiko gaia eta gure bizimodua elkarrekin erkatzeko, gure energi kontsumoaren patroia berrikusteko eta, kontsumitzaile garen aldetik, daukagun erantzukizunarekiko egintzak sustatzeko.
Helburuak:
Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena. Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: