Bizipen-dinamika jakin baten bitartez, nazioarteko merkataritzaren errealitate konplexura hurbiltzea lortu nahi da material honekin. Horretarako antolatu den askarian zerbait jango badute, ikasleek lan egin beharko dute. Baina talde guztiei ez zaie lan berbera aginduko, lan batzuk besteak baino askoz ere nekosoagoak izango baitira. Desoreka horretatik abiatuta, ikasle batzuk aise arituko dira eta beste batzuek, nekez. Ondoren, eztabaida hasiko da: zer eta zergatik gertatu den, eta prezio eta balio kontzeptuak bereizi beharko dira, bataren eta bestearen arteko lotura zehaztuz. Hurrengo jardueren bitartez bidegabeko bizipen hori nazioarteko merkataritzara (kafeari dagokionez, bereziki) "eramateko" aukera emango diete. Kafearen komertzializazioan esku hartzen duten agenteen funtzioez jabetuko dira ikasleak: bertan, ekoizle txikia da etenik eskaseneko agentea....
Quiero saber más
"Kafearen trena" jardueran abiagune harturik, bildu denetik gure etxera iritsi arte kafeak egin duen ibilbidea erakutsiz, komertzializazio prozesuan artekari bakoitzak hartu duen portzentajeaz jabe gaitezen aukera emango digu monografiko honek: kafea ekoizten duena da atarramendu eskasenekoa. Tanzaniako Tatu haur kafe-ekoizlearen testimonioa entzunik, mundu zabaleko kafe-ekoizle txikiek bizi duten egoeraz eta duin bizitzeko oinarrizko premiez gogoeta egingo da. Beste aldetik, bidezko merkataritzak mundu osoan milioika pertsonari duintasunez bizitzeko aukera eman diezaiokeela erakutsiko du materialak. Azkenean, Tatuk eta antzeko pertsonek bizi duten errealitatea aldatzen lagunduko duten konpromiso sozialeko ekintza kolektiboetan parte hartzea bultzatu nahi da bertatik.
Quiero saber más
Jarduera honetan, ahalik eta esaldi zuzen gehien lortzeko enkantean arituko gara. Helburu nagusia, merkataritzaz, armak edukitzeaz eta horren ondorioez harrigarriak gerta daitezkeen datu batzuk ezagutaraztea da. Enkantea bukaturik eta El Jueves aldizkariko Tráico de armas komikia irakurri ondoren, esaldien gezur edo egiazkotasuna argitzen joango da. Dinamika gisa, hiruzpalau kideko lantaldeetan aritzea proposatzen da: taldekide guztiek, batera, zein esaldiren alde jo behar den erabakiko dute. Azkenean, komikia irakurri ondoren, esaldiez eta parte hartzaileek izan dituzten akatsen eta asmakuntzen zergatiez hausnarketa egitea komeniko litzateke. Jarduera honek ordubetea iraungo du, gutxi gorabehera.
Quiero saber más
Jarduera honetako helburua,indarkeriaren eta beldurraren kulturaren transmisioan hedabideek duten rola aztertzea da. Black Eyed Peas taldearen Elephunk CDan datzan Where is the love? abestitik abiatuz, hedabideetan indarkeria kulturalaren normalizazioan, kontsumitzaile garen aldetik, betetzen dugun rolaz eta daukagun erantzukizunaz gogoeta egitea proposatzen da. Dinamika gisa, kanta eta letra entzutea eta, ondotik, taldeari eztabaidan aritzeko atea zabalduko dion galdetegi bat erantzutea planteatzen da. Kanta ingelesezko jatorrizko bertsioan edo, bestela, itzulirik jorratu daiteke. Jarduera honen iraupena ordubetea izango da, letra itzulirik arituz gero edo ordubeteko bi saio egin daitezke, letra jatorrizko bertsioan nahiago izatekotan.
Quiero saber más
Kontsumo arduratsua jorratuko duen lantegi honen helburu nagusia, ikasleek, kontsumitzaile diren aldetik, kontzientzia hartzea eta bestelako kontsumoa hobesteko proposamenak eta jarrerak garatzea da. Kontsumo arduratsura bideratutako hezkuntzak gizakia herritar global bihurtzen lagundu nahi du, pertsona hori kontzienteago, parte-hartzaileago, kritikoago, arduratsuago eta solidarioago izan dadin, justizia sozial handiagoa eta ingurune alorreko oreka egokiagoa izango dituen gizarte baten subjektu politikoa izango baita. Lantegia lau etapatan egituratu da: lehena motibatze eta arakatze jarduera da eta, ikasleek gai horren inguruko sentimendu eta ezagutza adierazteaz gainera, jardueraren xedeak ezagutzea izango du helburu. Bigarren etapak, kontsumo fenomenoarekin kontaktuan jartzeko eta fenomeno horrekin loturiko edukiak ezagutzeko aukera emango die ikasleei era atsegin eta dinamiko batez. Ondoren, berregituratze...
Quiero saber más
Jarduera honetan, Michael Moore amerikar zuzendariaren Bowling for Columbine pelikula ikusi eta eztabaidan aritzea proposatuko da. Filmaren bidez armen erabileraren eta indarkeriaren kulturaren zergatiak aztertuko dira. Dokumentalak, zuzeneko indarkeriaren erabilera sustatzen duten jarrerak azalerarazten duten balizko faktore batzuk adierazten ditu, hala nola jabetza-sentimendua, segurtasuna bilatzea, nagusitasun sentimendua... Filma ikusi aurretik, taldekide bakoitzari orri zuri bana partitzea proposatzen da, bertan norberak "Jendea zergatik hornitzen da armaz?" galderari hiru arrazoi eman diezazkion. Pelikula amaitzean, norberak emaniko arrazoiak taldean aurkeztuko dira eta taldekide guztiek ateratako ondorioekin txantiloi bat beteko da.
Quiero saber más
Zeinahi liskar armatuk populazio zibilarengan dituen ondorioak atzemateko balio duen jinkana da hau; honek, zehazki, gerra bat hastean milioika gizakik etxea utzi eta bizi beharreko exodoari helduko dio. Hainbat kontzeptu aztertuko ditu, hala nola pertsona errefuxiatua eta lekuz aldaturiko pertsona. Jokoaren dinamikak agindurik, lantaldea hobetsiko da, metodo horren arabera jardutez gero kide bakoitzak dituen trebezia eta gaitasunak taldeari eskainiko dizkiolako eta zailtasunak kolektibo gisa gainditzeak ematen duen asebetetzeaz gozatzeko aukera emango duelako. Jarduera bi saiotan garatzea planteatuko da: lehenean jinkana egingo da eta bigarrenean taldeko hausnarketa. Dinamika hau, hiru laguneko zortzi talde osatzeko aukera emango duen gela batean pentsatuz eratu da.
Quiero saber más
Eduardo Galeano-ren El miedo global poema irakurrita, beldurraren kulturaz gogoeta egiteko aukera ematen da. Horretarako, eztabaida eta gogoetarako ateak zabaldu behar dituzten hainbat galdera egingo dira: zergatik bizi gara beldurrez, nolako eraginak dituen jarrera horrek, bestela bizitzea posible ote den, etab. Pentsaera bakarraren gaia ere planteatzen da hemen eta ordubeteko saioan garatzea aurreikusi da.
Quiero saber más
Komiki bat irakurri ondoren, jarduera honetan gure erabakietan beldurrak duen eragina aztertzen da eta, ondotik, egungo gizartean segurtasun kontzeptuak zer adierazten duen hausnartzeko aukera izango dugu. Era berean, armak edukitzea zuzeneko indarkeriaren astungarri dela aitortzen du. Jarduera hau taldean, ordubetez gutxi gorabehera, garatuko da.
Quiero saber más
Istorio bat irakurtzetik abiatuta, eguneroko bizitzako egoera zenbaitekiko paralelotasunak bilatu eta istorioko hainbat elementu gure errealitateko pertsonaia edo erakundeekin identifikatzea da kontua. Igelaren narrazioa irakurri eta, ondoren, iruzkinez hainbat termino jorratu ahalko dira: objektibotasuna, inguruaren eragina, etc. Testuak helarazi digunaz denon artean ateratako ondorioak emango dio amaiera saioari. Jarduera honek ordubetea iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más