Alda ditzagun arauak
Alda ditzagun arauak
Data: 2002
Gaiak: Bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua, Desoreka ekonomikoa eta justizia fiskala
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez

Bizipen-dinamika jakin baten bitartez, nazioarteko merkataritzaren errealitate konplexura hurbiltzea lortu nahi da material honekin. Horretarako antolatu den askarian zerbait jango badute, ikasleek lan egin beharko dute. Baina talde guztiei ez zaie lan berbera aginduko, lan batzuk besteak baino askoz ere nekosoagoak izango baitira. Desoreka horretatik abiatuta, ikasle batzuk aise arituko dira eta beste batzuek, nekez. Ondoren, eztabaida hasiko da: zer eta zergatik gertatu den, eta prezio eta balio kontzeptuak bereizi beharko dira, bataren eta bestearen arteko lotura zehaztuz. Hurrengo jardueren bitartez bidegabeko bizipen hori nazioarteko merkataritzara (kafeari dagokionez, bereziki) "eramateko" aukera emango diete. Kafearen komertzializazioan esku hartzen duten agenteen funtzioez jabetuko dira ikasleak: bertan, ekoizle txikia da etenik eskaseneko agentea. Material honek, kontsumo arduratsuaren eta bidezko merkataritzaren kontzeptuak jorratzeaz gainera, konpromiso sozialeko ekintza kolektiboetan parte hartzea bultzatzeko balio du.
Material hau "Kafe, kafe" lan monografikoaren osagaia da. Monografikoak lehen hezkuntzako ziklo denetarako jarduerak ere eskaintzen ditu.







