Prentsako bi eta batzuen iruzkinean oinarriturik, indartsuenaren legeaz eta, berdinen artean, indarkeriaz baliatzeaz gogoeta egitea izango da kontua. Jardueraren helburua, maila bereko pertsona berdinen arteko harremanetan indarkeriaren erabilera aztertzea eta, era berean, "indartsuenaren legea" kontzeptuari kritika egitea. Jarduera hau hautatu da Kaidaran ere aurkituko duzun "Prebentziozko gerra" izenekoaren amaieratzat. Jarduerak ordubeteko iraupena izatea aurreikusi da.
Quiero saber más
Material honekin pobreziaren gaian sakondu nahi da, ikaslearengandik gertuko egokiera batetik abiatuta: gure herrialdean eta gure errealitatean kokatuta dagoelarik, Marta neskaren aitak lana galdu du. Langabezi fenomenoak jendetza eskergaren baitan du eragina. Martaren familiak oinarrizko premiak beteak dituen arren, ustekabean aita lanik gabe geratze horrek desoreka eta kezka harrotu du etxean, bat-batean lan alorrean aukerarik ez baita ikusten. Era horretan, duintasunez hazi eta hezteko oinarrizko premiak badirela ulertu eta balioztatzen ikasi ahal izango da eta, bide batez, horrelako egokiera batek ahaideengan sortarazten dituen sentimendu, jarrera eta jokaeretan sakontzeko aukera emango da. Marta ezagutu eta nola sentitzen den jakin dugularik, berari gustatzen zaion txokolatezko pastela egitea proposatuko zaio ikasleari. Gauza jakin...
Quiero saber más
Irakeko inbasioa abiagune hartuta, jarduera honen helburua AEBen segurtasun dotrinaz hausnarketa egitea eta, areago, "prebentziozko gerra" kontzeptuaz gogoeta kritikoa egitea. Horra iristeko, prentsako bi etak ikusi eta testuak irakurtzea proposatzen da. Aldez aurretik beste jarduera bat burutzea aholkatzen da: material honetan dagoen Hauta ezazu inbadituko zenukeen herrialdea, eta Prebentziozko gerraren dotrina testua irakurtzea. Azkenik, Enrique Ventura eta Toni Coromina-k eginiko bi etak ikusi eta iruzkinduta, Irakeko gerra sortarazi zuten aitortu gabeko arrazoiez gogoeta egin beharko da. Jarduerari amaiera emateko, Kaidara-n ere aurkituko duzun "Indartsuenaren legea" jarduera ere burutzea proposatzen dugu.
Quiero saber más
Heziketa-proposamen honek 2010eko urtarrilean Haiti hondatu duen lurrikararen kausa eta ondorioak jorratzeko balio behar du. Web orri, artikulu eta marrazkietan euskailu harturik, lurrikara sortarazten duten zergatiak eta hauek beste hainbat natur fenomenorekin duten lotura ikusiko ditugu, Haitiz dugun ikuspegia zabaldu egingo dugu, hondamendi latz baten ondorioen eta pobreziaren arteko loturaz hausnarketa egingo dugu eta hedabideen papera aztertuko dugu, azkenik. Material horrekin simulazio-joko bat egingo dugu, hondamendi bati aurka egiteko abiarazten diren laguntza motez gogoeta egin ahal izan dezagun eta, bukaera emateko, geure buruari hainbat galdera egingo dizkiogu: kalteturiko populazioa zuzenki laguntzeko, gizaki zein kolektibo mailan, nolako ekintza edo jarduerak egin ditzakegun, zer egin dezakegun gure ingurukoen sentsibilitatea astintzeko eta erantzukizun...
Quiero saber más
Arma-merkataritza eta liskar armatuen artean dagoen lotura agerian uzten du jarduera honek. Bi mundu mapa aztertzearen bitartez, liskar armatuez eta armen salerosketaz era askotako informazioa ematen da. Zerrendetan adierazitako herrialdeak mapan bilatu behar dira. Taldearen erdiak, arma-merkataritzan onuradun nagusiez eta merkantziaren erosleez informazioa dauka; beste erdiak, aldiz, egun gerra egoeran bizi diren herrialde batzuen zerrenda du. Lan hori amaitutakoan, kontua izango da jasotako informazioa osatzea, talde desberdinetako pertsonak konbinatuz. Bi talde erdiek duten informazioa erkatzean, arma-merkataritza eta egun diren liskar armatuen artean dagoen lotura agerian utziko da. Jarduera hau egiteko gutxienez ordubeteko saioa egitea aholkatzen da.
Quiero saber más
Jarduera honen helburua, Hego aldeko herrialdeen garapenean liskar armatuek dituzten ondorioak ezagutaraztea da. Horretarako, Giza Garapenaren Indizeko hainbat datu aztertuko dira, hala nola, bizi itxaropena, alfabetatze eta eskolaratze tasak, BPG per capita, etab. Datu horiek aztertu eta beste hainbat testu irakurritakoan, Hego aldeko herrialdeen garapenean liskar armatuek dituzten ondorioez hamabost bat lerroko idatzizko iruzkina egitea proposatuko da, Afrikako herrialdeetan gertaturiko hiru kasuri helduta. Jarduera hau ordubeteko saio bakarrean emango da.
Quiero saber más
Argazkiak ikusi eta testuak iruzkintzearen bidez, gizakiengan —haurrengan, batik bat— gerrak dituen ondorioak aztertuko dira. Jarduera ordubeteko bi saiotan egiteko aurreikusi da. Lehenean, Gervasio Sánchez-en Vidas minadas, cinco años después liburutik hautaturiko hainbat argazki izango dira aztergai; bigarrenean, gerrak haurrengan dituen ondoreak —haur soldaduak erreklutatzea, liskarraren eraginengatik geratzen diren umezurtzak, mutiko eta neskatoak kartzelaratzea, etab— erakusten dituzten bi prentsa-artikulu irakurriko dira. Jarduerari amaiera emateko, jorraturiko informazio guztia taldean aurkeztu eta horrek sortarazi dituen sentsazioez eztabaida egitea proposatzen da.
Quiero saber más
Kontua da, munduko pobrezia gai hartuta, jinkana bat egitea. Jarduerak ordu eta erditik bi ordu arte iraun beharko du eta ez da komeni taldekideak 30 neska-mutiko baino gehiago izatea. "Leo eta bere adiskideak" pertsonaiak tarteko, jarduera honekin, era ludiko eta bizidunean, pobrezia gorriko egoera definitzen duten gabeziak atzematea nahi dugu. Era berean, ikasleek munduan dauden horrelako errealitateez kontzientzia hartu eta horren aurrean jarrera kritikoa agertzea nahi da. Azkenean, gure ekonomi eta produkzio ereduaz ez ezik, gure bizimoduez ere gogoeta egin dezagun balio behar du, gure inguruan konpromisozko jarrerak biderka daitezen bultzatzeko. Dinamika hori burutzeko bospasei laguneko bost talde osatu behar dira; Leoren aitaren mezu elektroniko bat eta labirintoaren mapa jaso...
Quiero saber más
Jarduera honen helburua, liskar armatuek biztanleria zibilean dituzten ondorioez kontzientzia harrraraztea da. Horretarako, liskar batzuetako lekukotzak irakurriko dira eta, elkarrizketak eginez, Espainiako Gerrate Zibilean zaharrek nozituriko bizipenak jasoko zaizkie elkarrizketatuei. Helburu nagusiak, biktima zibila egungo liskar armatuetako jo-puntu nagusiak direla frogatu eta aitortzeaz gainera, zeinahi gerrak biztanleria zibilean dituen ondorioak aztertzea da. Jarduera, elkarrizketaz gainera, ordubeteko bi saiotan egiteko aurreikusi da.
Quiero saber más
Testu bat irakurri eta iruzkindu ostean, gerra egoeran emakumeak betetzen duen rolerako hurrenkera proposatzen zaigu. Testua nork bere kasa irakurritakoan, modu berean erantzun beharko diote galdetegi bati; ondoren, taldean eztabaidatuko dira ideia nagusiak. Azken helburua, gerrak biztanleria zibilean —emakumeen artean, bereziki— dituen ondorioak ezagutaraztea eta, gatazka askotan emakumeak gerra-arma gisa duen rola aztertzea da. Jarduera hau egiteko gutxienez ordubetea hartu beharko da.
Quiero saber más