Pozik dago Marta

Baliabideen bilatzailea

Pozik dago Marta

Autorea: Ester Casals
Data: 2006
Gaiak: ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 3 eta 6 urte
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
Material honekin pobreziaren gaian sakondu nahi da, ikaslearengandik gertuko egokiera batetik abiatuta: gure herrialdean eta gure errealitatean kokatuta dagoelarik, Marta neskaren aitak lana galdu du. Langabezi fenomenoak jendetza eskergaren baitan du eragina. Martaren familiak oinarrizko premiak beteak dituen arren, ustekabean aita lanik gabe geratze horrek desoreka eta kezka harrotu du etxean, bat-batean lan alorrean aukerarik ez baita ikusten. Era horretan, duintasunez hazi eta hezteko oinarrizko premiak badirela ulertu eta balioztatzen ikasi ahal izango da eta, bide batez, horrelako egokiera batek ahaideengan sortarazten dituen sentimendu, jarrera eta jokaeretan sakontzeko aukera emango da. Marta ezagutu eta nola sentitzen den jakin dugularik, berari gustatzen zaion txokolatezko pastela egitea proposatuko zaio ikasleari. Gauza jakin batzuk erosteko dirurik ez dagoenean etxean bertan guk prestatzea da aukeretako bat. Era berean, Martaren gaixotasuna bitarte, osasuntsu izateko eskubidearen gaineko gogoeta egingo da; haur asko, izan ere, sendagileagana joate edo botikak eskuratze hutsetik baztertuak daude. Ahizparen urtebetetzean, Martak eta amonak eginiko panpina oparituko diote, etxean dirurik ez dagoelako: dirurik ezak familiartekoak bestelako dinamiken bila abiarazi ditu. Oinarrizko premiak (elikadura, osasuna, hezkuntza, etab.) betetakoan garrantzizkoena, gauzak eta gauzak erosi ordez, haurrekin izatea eta egiten den horrekin gustura egotea dela azpimarratu nahi da material honekin. Azkenean, Martaren aitak beste lan bat bilatuko du eta horrek lasaitasuna ekarriko du berriro.
Helburuak:
Karpeta hau, lehen hezkuntzako beste ziklo guztietarako materialak eta bigarren hezkuntzarako baliabide-karpeta bat eskaintzen dituen Zero Pobrezia monografikoaren osagaietako bat da.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: