Agiri honetan Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren (IHP) garrantzia azpimarratzen da, eskola-heziketa hezkuntza- eta komunitate-sare sozialean txertaturiko zerbait gisa ulertzeko eta berarekin elkarreraginean. Herritargo aktiboa, elkarbizitzarako prestatua, balio demokratikoekin konpromisoa bereganatutakoa, erantzukizunaren etikaren bitartez giza eskubideen unibertsaltasuna defendatzen duena garatzeko hezkuntza hori ezin muga daiteke ikasgai baten ordutegi hutsera. Bai eskola curriculuma, bai ikastetxeko antolakuntza komunikazio eta partaidetzazko komunitate bakarra bihur daitezen beharrezkoa da, bertan ikasle-irakasleak, familiak, komunitatea, tokiko administrazioa, hezkuntza administrazioa, gobernuz kanpoko erakundeak eta partekatzeko historiak dituzten elkarte eta erakunde guztiak bertan txertaturik.
Quiero saber más
Intermón Oxfam-ek garatu du txosten hau, erakunde eta elkarteek parte har zezaten Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak deituriko LOE garatze-prozesuari eginiko ekarpenekin. Txosten honen arabera, herritargo globalerako hezteak esan nahi du gure ikasleen balio, jarrera eta jokabideak pixkanaka alda daitezen heztea dela. Hori erdiesteko, ordea, ikasleak ikuspegi globaletik herritargoa egikaritzeko prestatu behar ditugu, elkarrenganako errespetua, aniztasuna lehenestea, giza eskubideen aurreko errespetua, ingurugiroarekiko errespetua eta kontsumo arduratsua sustatuz eta transbertsaltasunaren aldeko apustua eginez, argi eta garbi. Curriculumaren printzipio orientatzaile denetan herritargoak presente egon behar du etapa denetan, eta ezagutza-area denak blaitu behar ditu.
Quiero saber más
Bere hitzaldian Óscar Jarak gogoeta egin dezagun proposatuko digu, azken hogei urteotan parte hartu duen sareetan metaturiko eskarmentua abiagune izaki. Izan ere, 1981ean sortu zen eta Jara 1982tik gaur arte koordinatzaile izan duen Erdialdeko Amerika eta Mexikoko "Alforja" herri-hezkuntzarako sareari heldu dio bereziki. Artikulu honetan Óscar Jarak, bere iritziz, sarean landu beharko liratekeen hainbat aspektu eta gogoeta planteatuko ditu.
Quiero saber más
Artikuluari amaiera emateko, Paulo Freire-ren esaldi hau dakar Óscar Jara-k: "Hezkuntza askatzaileak, berez, ez du aldaketa sozialik eragiten. Baina hezkuntza askatzailerik gabe ez da izango inongo gizarte aldaketarik." Ondorio gisako aipamen horrek Óscar Jarak bere artikuluan adierazten dituen eduki eta hausnarketak islatzen ditu, herri-hezkuntza askatzaile baten alde egitea hezkuntza bera osagai duen gizartea aldatzearen alde egitea dela berretsiz; horren alde egiteak historian balio etikoak gauzatu egin daitezkeen itxaropen eta konfiantza badugula eta hori lortzeko lanean hezitzaileek erantzukizuna dutela esan nahi du.
Quiero saber más
Mundua eraldatzeko indarra izango duen heziketa egoki baten laguntzaz bultzaturik, bestelako gizarte bat eratzea posible dela etsi-etsian sinesten duten hainbat herrialdetako hezitzaileen erakundeek kolektiboki osatu dute agiri hau. Hori lortzeko, gure ustez premia larrikoa da eskolan herritargo globalerako hezkuntza sustatzea, bizitzarako hezkuntzaren markoan; halakotzat jotzen dugu arduratsuak izango diren, eta Planetako justizia eta iraunkortasunarekin konpromiso hartua izango duten herritarrak prestatzen lagunduko duen hezkuntza, gizakia aberasteko iturri den heinean, aniztasuna estimatu eta errespetatzea, ingurugiroa eta kontsumo arduratsua defendatzea, giza eskubide indibidual eta kolektiboak errespetatzea, generoen berdintasuna aintzat hartzea, liskar eta gatazkak konpontzeko tresnatzat elkarrizketa, gizarte zuzenago eta solidarioago baten sorreran parte hartzea, erantzukizuna eta konpromisoa lehenesten dituena, hitz batez.
Quiero saber más
"Herritargo globalerako hezkuntza" lehen Mintegia Las Matas-en (Madril) egin zen 2006ko uztailaren 6, 7 eta 8an eta mundu zuzenago eta solidarioago lortzeko amets partekatua xede zuen ibilbidearen abiapuntua izan zen. Erronkan laurogeita hamar lagunetik gora hartu zuten esku. Irakaskuntza praktikaz gogoeta egitera, geure errealitatea aztertzera eta geure buruari galdera berriak egitera deitu zitzaigun edizio hartan. Horren emaitza izan ziren ikaskuntza pertsonal eta kolektibo ugari. Horietako batzuk agertu dira memoria honetan, hara aurkibidea: Aurkezpena Herritargo globalerako hezkuntza Munduak elkarrekin lotuz: elkartrukatze eta parte hartzeko proposamen telematikoa Herritargo globalerako hezkuntza-proposamenak eta eguneroko praktika (talde-lana) Herritargoa sortzea Geure errealitatearen azterketa (talde-lana) Herritargo globalerako hezkuntzaren markoko esperientziak Intermón Oxfam-en proposamena, herritargo globalerako hezkuntzaren markoan...
Quiero saber más
Memed-en historian oin harturik, hemen lortu nahi da haurrek liskar-egoera batean zer dagoen uler dezaten eta arrotz egin dakizkiekeen bizipenak ezagutzeko interesa piztea beraiengan. Liskar armatuak medio, etxetik arrapaladan ihes egin behar izan duen Memed haurraren bizipenak eta sentimenduak kontatzen ditu koaderno honek. Narrazioaren amaieran, horrelako liskarrik sekula ere ez errepikatzeko itxaropen eta desira agertzen dira. Bi ataza proposatzen ditu koadernoak, paraleloki: batetik, protagonistaren historia erakusten zaigu eta, bestetik, kontakizun horretan agertzen diren kontzeptu eta gaietan sakontzeko aukera ematen diguten jarduerak eskaintzen zaizkigu. Jarduera horiek eskarmentuan oinarritu dira eta protagonistaren bizipen, ezagutza, pertzepzio eta gainerakoak behin eta berriz adierazten dituzte. Memed-en historia zehatz-mehatz kontatzen du gida didaktikoak eta, era berean, koadernoan agertzen diren ilustrazio...
Quiero saber más
Iparralde eta Hegoaldeko gizarteetan armek eta indarkeriaren kulturak duten inpaktua aztertu ondoren, Global express honek agerian utziko du diru-iturri oparo horretan zein den irabazle eta zein galtzaile. Ikasleengan indarkeriaren kulturaz jarrera kritikoa garatzeko tresnak eskaintzeaz gainera, material honek bake kulturaren alde jarduteko alternatibak ematen ditu.
Quiero saber más
Kyotoko Protokoloa indarrean sartzeak planetako populazio zigortuenetan izan dezakeen eraginaz gogoeta egiteko elementuak eskaintzen ditu Global express honek. Bost jardueratan zehar materialak kuestionatzen du Protokolo hori indarrean sartzea aski ote den klima aldaketaren eraginak arintzeko eta oinatz ekologikoa geldiarazteko. Bestetik, eragin gehien nozitu dituzten populazioak berotze globalaz ardura gutxien agertzen dutenak direla salatzen du Global express honek eta, bide horretatik, erantzukizun indibidual eta kolektiboari dei egiten die, klima aldaketari aurre egin eta ingurumen alorrean oreka lor dezagun. Material honekin lortu nahi da ikasleak jarrera autokritikoa har dezan eta, horri esker, milioika pertsonaren eguneroko bizimoduak duen eraginaz jabe dadin.
Quiero saber más
Global express honek demokraziaren egungo egoera aztertzeko elementuak eman eta gaur demokraziak duen erronka nagusiari —herritarrak parte-hartzaile eta askeak izatea— erantzuna emateko proposamen batzuk agertuko ditu. Gizartearen eraikuntza herritarren partaidetzaren bitartez bakarrik lor daitekeela eta parte hartzea ikasi, irakatsi eta bizitzen den prozesua dela azpimarratu nahi du materialak, jardueren bitartez. Parte hartze politikoari doakionez, Espainiako demokrazian hauteskundeen funtzionamendua jorratuta, gazteek egiaz politikatik paso egiten duten eztabaida dadin proposatuko da, bi jardueraren bidez. Sei jardueratan zehar adieraziko da edonork har dezakeela parte, nork bere ahalbideen arabera, aditze eta errespetu jarreraz beti ere, horretarako baldintzak aproposak badira. Material honekin lortu nahi da ikasleak parte hartze kontzeptuaz hausnarketa egin eta den-denok eguneroko bizimoduan...
Quiero saber más
