“Herritargo globalerako hezkuntza” Nazioarteko Agiria

Baliabideen bilatzailea

“Herritargo globalerako hezkuntza” Nazioarteko Agiria

Autorea: Red Internacional de educadores y educadoras para una ciudadanía global
Data: 2008
Gaiak: 
Baliabide-mota: Liburuak, artikuluak eta txostenak
Hartzaileak: Hezitzaileak eta hezitzaileak
Hizkuntza: Gaztelako
Azalpena:
Mundua eraldatzeko indarra izango duen heziketa egoki baten laguntzaz bultzaturik, bestelako gizarte bat eratzea posible dela etsi-etsian sinesten duten hainbat herrialdetako hezitzaileen erakundeek kolektiboki osatu dute agiri hau. Hori lortzeko, gure ustez premia larrikoa da eskolan herritargo globalerako hezkuntza sustatzea, bizitzarako hezkuntzaren markoan; halakotzat jotzen dugu arduratsuak izango diren, eta Planetako justizia eta iraunkortasunarekin konpromiso hartua izango duten herritarrak prestatzen lagunduko duen hezkuntza, gizakia aberasteko iturri den heinean, aniztasuna estimatu eta errespetatzea, ingurugiroa eta kontsumo arduratsua defendatzea, giza eskubide indibidual eta kolektiboak errespetatzea, generoen berdintasuna aintzat hartzea, liskar eta gatazkak konpontzeko tresnatzat elkarrizketa, gizarte zuzenago eta solidarioago baten sorreran parte hartzea, erantzukizuna eta konpromisoa lehenesten dituena, hitz batez.
Helburuak:
Cidac-ek (Portugal), Inizjamed-ek (Malta), Intermón Oxfam-ek (Espainia) eta Ucodep-ek (Italia) osaturiko Nazioarteko Kontsortzioak sustaturik, Cortonan (Italia) 2008ko uztailean eginiko "Herritargo globalerako hezkuntza" I. Nazioarteko Mintegian aurkeztu zen agiri hau.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: