Demokrazia, hautestontzietatik haratago

Baliabideen bilatzailea

Demokrazia, hautestontzietatik haratago

Autorea: Mireia Claverol, Marga Florensa
Data: 2015
Gaiak: 
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:

Global express honek demokraziaren egungo egoera aztertzeko elementuak eman eta gaur demokraziak duen erronka nagusiari —herritarrak parte-hartzaile eta askeak izatea— erantzuna emateko proposamen batzuk agertuko ditu. Gizartearen eraikuntza herritarren partaidetzaren bitartez bakarrik lor daitekeela eta parte hartzea ikasi, irakatsi eta bizitzen den prozesua dela azpimarratu nahi du materialak, jardueren bitartez. Parte hartze politikoari doakionez, Espainiako demokrazian hauteskundeen funtzionamendua jorratuta, gazteek egiaz politikatik paso egiten duten eztabaida dadin proposatuko da, bi jardueraren bidez.

Sei jardueratan zehar adieraziko da edonork har dezakeela parte, nork bere ahalbideen arabera, aditze eta errespetu jarreraz beti ere, horretarako baldintzak aproposak badira. Material honekin lortu nahi da ikasleak parte hartze kontzeptuaz hausnarketa egin eta den-denok eguneroko bizimoduan (etxean, eskolan, auzoan, lagunartean, etab.) gauzatzen ditugun esku hartze modu desberdinez kontzientzia har dezan.

Helburuak:
Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena. Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía gloabal, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.