Sarea Vínculo Ecosocial-en

Sarea Vínculo Ecosocial-en

Joan den ekainaren 30ean, Vinculo Ekosozialaren azken bilerak ECG Sarea eta haren erakunde kideak bildu zituen. Saioak Fuhemek eta IDPk antolatutako maiatzaren 17ko Bartzelonako jardunaldiak baloratzeko eta Sevilla eta Bartzelonako “Escenarios de futuro” tailerren argitalpen kolektiboa iragartzeko balio izan zuen.

Horrez gain, erakunde berriak onartzeko mekanismoak, Vínculo-ko logotipoaren erabilera eta datorren ikasturterako bileren maiztasuna eztabaidatu eta ezarri ziren. Urte-itxiera bizia eta etorkizuneko erabakiz betea.