Tsunamia: larrialditik elkartasunera

Baliabideen bilatzailea

Tsunamia: larrialditik elkartasunera

Autorea: Gemma Bello, Raquel León
Data: 2005
Gaiak: 
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
Global express-en edizio honetan, hondamendi latz baten ondorioen (tsunamia) eta pobreziaren arteko lotura aztertzea eskatzen zaio ikasleari, ezbeharrari aurre egiteko martxan jartzen diren hainbat laguntza-motaz gogoeta egiteari esker. Lehen jardueran, ezbeharraz duen informazioa ikaskideekin partekatzeko ideia-erauntsian parte har dezan gomit egiten zaio ikasleari, galdera batzuk egin ostean. Ondoren, balizko lau herrialderi buruzko irakurketak euskarri hartuta, hedabideek gure, aldamenekoaren eta Hegoaldeko herrialdeen imajinaren pertzepzioan duten eragiteko moduaz gogoeta eginaraziko da. Horretarako, gelako ikasleak taldeka banatzea proposatuko da: fitxan agertzen diren kontuak taldetxo horiek konpondu beharko dituzte. Argazki batzuk aztertzeak, ezbehar latz baten (tsunamiaren, adibidez) epe labur eta luzerako ondorioak atzemateko ez ezik, konponbideak irudikatu eta arduradunak atzemateko aukera emango dio ikasleari. Albisteak irakurtzeak, berriz, nazioarteko komunitatearen erreakzioa erakutsiko dio eta martxan jarri ziren laguntza-motez gogoeta egiteko balioko dio. Azkenik, laguntza edo sentsibilizatze kanpaina eratzeko xedez, ideia-erauntsia egin dadin proposatuko da.
Helburuak:
Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena. Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: