Matematikakoez bestelako arazoak

Baliabideen bilatzailea

Matematikakoez bestelako arazoak

Autorea: Yanira Delgado Calero, Fernando Pérez Rodríguez
Data: 2007
Gaiak: 
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 6 eta 8 urte, 8 eta 10 urte
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
Unitate didaktiko honetan, lau eskola-jardueraren bitartez, bakearen eta liskarren kudeaketa kontzeptuetara hurbilduko da ikaslea. Gertu-gertuko adibideetan —esate baterako, lagunen arteko borroka eskolako patioan— oinarrituz, liskarrak bake-bidetik konpontzea da material honen helburua, komunikazio-arauak eta liskarren transformazioa bereziki azpimarratuz. Bestetik, marrazkien bitartez, bakeak eta gerrak haur txikienengan sortarazten dituzten sentimenduak jorratzea du helburu.
Helburuak:
Jarduera hau, Indarkeriarik ezaren eta Bakearen Eskola-Egunean (IEBEN) egitea proposatzen bada ere, badago beste zeinahi egunetan ere jorratzea. Intermón Oxfam-en, denontzako mundu zuzenago eta baketsua eraikitzeko ahalegina egun bakar batera mugatzerik ez dagoela uste dugunez, Kaidararen bitartez, ildo horretako lanean jarraitzeko bestelako proposamen didaktikoen berri kontsulta dezazuen proposatzen dizuegu.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: