Bartzelona, 2025eko uztailaren 9a
Uztailaren 8an eta 9an, Bartzelonan, Herritartasun Kritikoaren Esperientzia Artistikoen Jardunaldiak egin ziren, hezkuntzaren esparruan gazteriaren eta demokraziaren arteko harremana berriz irudikatzeko. Jardunaldi horiek funtsezkoak izan ziren demokraziarako hezkuntzan esperientzia eta baliabide berritzaileak aurkezteko.
Xarxako Lorens Wittyk, parte hartzeari eta demokraziari buruzko ikas-egoerak lantaldearen ordezkari gisa, “Eskola parte-hartzailetik gizarte demokratikora” ikas-egoera aurkeztu zuen. Tresna honek parte-hartzea eta balio demokratikoen ulermena sustatu nahi ditu lehen hezkuntza-etapetatik.

Jardunaldi berean, Eva Gaudes Xarxako kideak “Arte y la expresión social de su tiempo” izeneko komunikazioa eskaini zuen. Terrassako Montserrat Roig BHIn garatutako ekimen honek artea adierazpen sozialerako eta pentsamendu kritikorako tresna indartsua izan daitekeela peoposatzen du.