Silvio Rodríguez-en Canción de Navidad (Gabon kanta) irakurri eta entzun ondoren, kontsumismoaz, pentsaera bakarraz eta elkartasunaz gogoeta eginarazi nahi zaie taldekoei. Hasiera emateko, abestia entzutea proposatzen da; ondotik, kantaren letra eta galdetegi bat banatuko zaizkie parte hartzaileei eta, azkenean, sortu diren interpretazio desberdinen artean eztabaida egingo da, azkenean abestiaren mezua adosteko. Jarduera honek ordubetea iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más
Komiki baten irakurketa bitartez bi kontzeptu (partaidetza soziala eta sentsibilizazio kanpaina) eta aldaketak eragiteko horien baliagarritasuna jorratuko dira. Etiopiak bizi duen lehorte gorriaz telebistak eman duen albistearen inguruan, tabernan, lagunarte giroan izaniko solasaldia jaso du komikiak. Albista horretan oin harturik, Nestlé firmak Etiopiako Gobernuari sei milioi dolar erreklamatzen dizkiola jakinarazi da. Egoera hori aurkeztean tabernan sortu den eztabaidak ikasleen taldean jorratu beharreko gogoetarako sarbide gisakoa izango da. Bakoitzak bere kasa komikia irakurri ondoren, eginiko galderez eta sentsibilizatze kanpainen baliagarritasunaz gogoetari ekingo zaio. Jarduera honek ordubetea iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más
Argentinako gizarte-eztandari dagozkion irudi eta testuak irakurri eta aztertzearen bidez, herrialde horretako krisi ekonomikoaren zergatien konplexutasuna aurkeztuko da. Trukea milioika argentinarrentzat bizirauteko moduetako bat bihurtu du: bertako herritarrei formula honetaz baliarazi dien egoera sozioekonomiko baten adibide gisa aukeratu dugu kasu hau. Testua irakurri eta eginiko galderei erantzun ondoren, gaia bere tokian finkatzen lagunduko duen gogoeta bat denen artean egin beharko da. Jarduera honek ordubetea iraun dezan planteatu da.
Quiero saber más
Egiazko kasu bat agertuz, bidegabekeriazko merkataritzaren adibide bat aztertuko da: Haitin Estatu Batuek eragiten duten arroz dumping-a, hain zuzen. Horrela, merkataritza arautzen duten legeak eta Hego aldeko herrialde baten elikagaien askitasunaren arteko proportzioa agerian jarriko da. Horretarako, kasu horri buruzko informazio-fitxa bat irakurri eta aztertzea proposatuko da. Jarduera ordubeteko bi saiotan aurkeztuko da.
Quiero saber más
Ekonomia gaietako testuak irakurri eta iruzkintzetik abiatuta, nazioarteko merkataritza eta bera arautzen duten legeen kontua jarriko da aztergai. Helburu nagusia, merkataritzaren liberalizazioaren, horren balizko onuren eta balizko aukera onen inguruko egungo diskurtsoa aztertzea da. Era berean, Ipar eta Hego herrialdeetako gizakiek merkatuetara iristeko aukera berberak ez dituztela azpimarratu nahi da. Jarduera hau ordubetean egitea aurreikusita dago.
Quiero saber más
Material honen helburua beste herrialde batzuetan dauden lan baldintzez hausnarketa egin eta nazioarteko merkataritzak sorrarazten dituen bidegabekeriez jendea sentsibilizatzea. Obra bat antzeztu, jendeak bertan parte hartu eta garapena erabakitzea lortu nahi da. Antzezlanaren gai nagusia lan eskubideak izango dira baina honek ez du bazterturiko beste hainbat, hala nola genero berdintasuna, immigrazioa eta bere ondorioak, etab. Jarduera hau prestatzeari ordubetea, taularatze lanetan hiru ordu laurden eta, azkenean, eztabaidan aritzeko, ordu erdia eskaintzea aholkatzen da.
Quiero saber más
Kasu erreal batzuk irakurtzeari esker merkataritza konbentzionalaren ordezko aukera bidezko merkataritza sartu eta bultzatu, kontsumo arduratsua sustatu eta, merkataritza-sistema barnean, parte hartzea indartu nahi da. Kasu horiek irakurritakoan, horrelako merkataritzak dituen abantaila eta eragozpenez gogoeta egingo da eta, ondoren, presio-ekintza bat egiteko proposamena jaurtiko da: bidezko merkataritzako produktuak sal daitezen proposatuz edo eskatuz, eskutitzak idatzi eta inguruko denda eta supermerkatuetara igorriko dira. Jarduera honek ordubetea iraun dezan planteatu da.
Quiero saber más
Kontsumo ohiturak aztertzea eta oinarrizko premiak finkatzea dira jarduera honen bidez lortu nahi diren helburuak. Horretarako, hilean ditugun etxeko gastuak taula batean agertu eta horrekin asetzen ditugun premiez gogoeta egitea proposatzen dugu. Horri esker hainbat kontzeptu landuko dira, hala nola kontsumo arduratsua, kontsumismoa, etab. Jarduera hau egiteari gutxienez ordubetea eskaintzea aurrikusten da.
Quiero saber más
Jarduera hau, galdetegi bati erantzun eta, ondoren, prentsa ebakinak irakurri ostean burutzea planteatzen da. Dirua baliatzen ez diren elkar trukatze sistemez gogoeta egiteko aukera emango digute horiek. Galdetegiak, orokorki, hainbat kontzeptu sartzen ditu: diruaren balioa, erabilgaritasuna, premia... Ondoren, jorraturiko gai horiek aztertzeko, debatea egitea proposatzen da. Jarduera hau egiteari gutxienez ordubetea eskaintzea aurrikusten da.
Quiero saber más
Jarduera honetan prentsako albisteak aztertuko dira, Garapenean doazen Herrialdeen (GDH) kanpo-zorra kitatzeko proposamenen atzean ezkutatzen den errealitatea agerian uzteko. Helburua, zorra kitatzea borondate politikoari dagokion gaia dela ikustaraztea. Jarduera honen iraupena ordubetea izatea aurreikusi da eta, bertan, ekonomian funtsezkoak diren kontzeptuak jorratuko dira, hala nola zor kitapena, zor multilaterala, Egokipen Estrukturaleko Planak, etab.
Quiero saber más