Gaztelako

Argazkiak ikusi eta testuak iruzkintzearen bidez, gizakiengan —haurrengan, batik bat— gerrak dituen ondorioak aztertuko dira. Jarduera ordubeteko bi saiotan egiteko aurreikusi da. Lehenean, Gervasio Sánchez-en Vidas minadas, cinco años después liburutik hautaturiko hainbat argazki izango dira aztergai; bigarrenean, gerrak haurrengan dituen ondoreak —haur soldaduak erreklutatzea, liskarraren eraginengatik geratzen diren umezurtzak, mutiko eta neskatoak kartzelaratzea, etab— erakusten dituzten bi prentsa-artikulu irakurriko dira. Jarduerari amaiera emateko, jorraturiko informazio guztia taldean aurkeztu eta horrek sortarazi dituen sentsazioez eztabaida egitea proposatzen da.
Quiero saber más
Kontua da, munduko pobrezia gai hartuta, jinkana bat egitea. Jarduerak ordu eta erditik bi ordu arte iraun beharko du eta ez da komeni taldekideak 30 neska-mutiko baino gehiago izatea. "Leo eta bere adiskideak" pertsonaiak tarteko, jarduera honekin, era ludiko eta bizidunean, pobrezia gorriko egoera definitzen duten gabeziak atzematea nahi dugu. Era berean, ikasleek munduan dauden horrelako errealitateez kontzientzia hartu eta horren aurrean jarrera kritikoa agertzea nahi da. Azkenean, gure ekonomi eta produkzio ereduaz ez ezik, gure bizimoduez ere gogoeta egin dezagun balio behar du, gure inguruan konpromisozko jarrerak biderka daitezen bultzatzeko. Dinamika hori burutzeko bospasei laguneko bost talde osatu behar dira; Leoren aitaren mezu elektroniko bat eta labirintoaren mapa jaso...
Quiero saber más
Jarduera honen helburua, liskar armatuek biztanleria zibilean dituzten ondorioez kontzientzia harrraraztea da. Horretarako, liskar batzuetako lekukotzak irakurriko dira eta, elkarrizketak eginez, Espainiako Gerrate Zibilean zaharrek nozituriko bizipenak jasoko zaizkie elkarrizketatuei. Helburu nagusiak, biktima zibila egungo liskar armatuetako jo-puntu nagusiak direla frogatu eta aitortzeaz gainera, zeinahi gerrak biztanleria zibilean dituen ondorioak aztertzea da. Jarduera, elkarrizketaz gainera, ordubeteko bi saiotan egiteko aurreikusi da.
Quiero saber más
Laudio Ikastolan gauzaturiko esperientzia honek DBH 4. mailako ikasle talde batek sorturiko kanpaina baten berri ematen du; bertan, bazter uzteko moduko makinarik gabe egun osoa pasatzeko proposatu zitzaien DBH 1. eta 2.eko ikasleei. Energi aurrezkiaz kontzientzia hartzeko sentsibilizazio kanpaina hartan 54 ikaslek hartu zuten parte, lau laguneko taldetan antolaturik. Kanpainaren diseinua laugarreneko ikasleek asmatu eta lehen eta bigarren mailako ikaskideen artean hedatu zuten. Eguna iritsita, kanpainan parte hartzen zuten ikasleek erabili ez zituzten makinen alternatibak bilatu behar izan zituzten, hala nola irakurtzea, telebista ikustearen partez. Idazlan, marrazki edo bestelako batean ikasle bakoitzak egun horretako bizipenak, "bazter uztekoaren" kontzeptua eta antzekoak jaso zituen eta denon artean egin zuten horma-irudia ikastetxean, webean...
Quiero saber más
Testu bat irakurri eta iruzkindu ostean, gerra egoeran emakumeak betetzen duen rolerako hurrenkera proposatzen zaigu. Testua nork bere kasa irakurritakoan, modu berean erantzun beharko diote galdetegi bati; ondoren, taldean eztabaidatuko dira ideia nagusiak. Azken helburua, gerrak biztanleria zibilean —emakumeen artean, bereziki— dituen ondorioak ezagutaraztea eta, gatazka askotan emakumeak gerra-arma gisa duen rola aztertzea da. Jarduera hau egiteko gutxienez ordubetea hartu beharko da.
Quiero saber más
Bizipen-dinamika jakin baten bitartez, nazioarteko merkataritzaren errealitate konplexura hurbiltzea lortu nahi da material honekin. Horretarako antolatu den askarian zerbait jango badute, ikasleek lan egin beharko dute. Baina talde guztiei ez zaie lan berbera aginduko, lan batzuk besteak baino askoz ere nekosoagoak izango baitira. Desoreka horretatik abiatuta, ikasle batzuk aise arituko dira eta beste batzuek, nekez. Ondoren, eztabaida hasiko da: zer eta zergatik gertatu den, eta prezio eta balio kontzeptuak bereizi beharko dira, bataren eta bestearen arteko lotura zehaztuz. Hurrengo jardueren bitartez bidegabeko bizipen hori nazioarteko merkataritzara (kafeari dagokionez, bereziki) "eramateko" aukera emango diete. Kafearen komertzializazioan esku hartzen duten agenteen funtzioez jabetuko dira ikasleak: bertan, ekoizle txikia da etenik eskaseneko agentea....
Quiero saber más
"Kafearen trena" jardueran abiagune harturik, bildu denetik gure etxera iritsi arte kafeak egin duen ibilbidea erakutsiz, komertzializazio prozesuan artekari bakoitzak hartu duen portzentajeaz jabe gaitezen aukera emango digu monografiko honek: kafea ekoizten duena da atarramendu eskasenekoa. Tanzaniako Tatu haur kafe-ekoizlearen testimonioa entzunik, mundu zabaleko kafe-ekoizle txikiek bizi duten egoeraz eta duin bizitzeko oinarrizko premiez gogoeta egingo da. Beste aldetik, bidezko merkataritzak mundu osoan milioika pertsonari duintasunez bizitzeko aukera eman diezaiokeela erakutsiko du materialak. Azkenean, Tatuk eta antzeko pertsonek bizi duten errealitatea aldatzen lagunduko duten konpromiso sozialeko ekintza kolektiboetan parte hartzea bultzatu nahi da bertatik.
Quiero saber más
Jarduera honetan, ahalik eta esaldi zuzen gehien lortzeko enkantean arituko gara. Helburu nagusia, merkataritzaz, armak edukitzeaz eta horren ondorioez harrigarriak gerta daitezkeen datu batzuk ezagutaraztea da. Enkantea bukaturik eta El Jueves aldizkariko Tráico de armas komikia irakurri ondoren, esaldien gezur edo egiazkotasuna argitzen joango da. Dinamika gisa, hiruzpalau kideko lantaldeetan aritzea proposatzen da: taldekide guztiek, batera, zein esaldiren alde jo behar den erabakiko dute. Azkenean, komikia irakurri ondoren, esaldiez eta parte hartzaileek izan dituzten akatsen eta asmakuntzen zergatiez hausnarketa egitea komeniko litzateke. Jarduera honek ordubetea iraungo du, gutxi gorabehera.
Quiero saber más
Esperientzia honen xedea "Herritargoa iristeko hezkuntza" ikasgaia errealitatea —Hegoaldeko populazioen bizi-baldintzak eta hauen zergatiak— egokiago ezagutaraztea da. Iparralde/Hegoalde bereizketaren aurkako borroka-tresna den heinean, Garapenerako Elkarlanaren rola ere aztertuko da eta, teoria osatzeko, ikasleak bere errealitatean abiagune harturik, mundua zuzenago izan dadin lortzeko praktikan jar ditzakeen egintzak zehaztuko dira. Praktika eskola-ordutegian garatu da, saio teorikoak eta praktikoak tartekatuz. Saio praktikoetan gobernuz kanpoko erakundeetako boluntarioekin elkarlanean aritu gara: pertsona horiek irakasle jardun diren lantegietan kooperatiba gisa aritu direlako ikasleak, lauzpabost laguneko taldetan. Castelló de la Plana-ko Bigarren Hezkuntzako Institutu Politeknikoan gauzaturiko jarduera horiek era askotakoak izan dira: prentsa-artikuluen azterketa, horma-irudiak osatu, bidezko merkataritzaren eta iparralde eta hegoaldearen arteko desorekaren inguruko joko kooperatiboak, bideoak ikusi...
Quiero saber más
Praktika honen funtsa Gines-ko (Sevilla) Angel Campano Lehen Hezkuntzako Ikastetxean ipuin asko irakurri eta iruzkindu ondoren egin zen baterako hezkuntza-lan bat da. Baterako hezkuntzadun edukia zuten edo elkarbizitzarako heziketarakoak ziren liburu haiek hiru sailetan (bat ziklo bakoitzeko) banatu eta haiekin lanean aritzeko jarduerak antolatu ziren. Beste aldetik, ikasturte osoan zehar eta Liburuaren Ferian bereziki ikastetxean irakurzaletasuna sustatzeko antolatzen diren jarduera denetan agertzen dira liburu horiek. Proiektu hori AMPA-k eta irakasleek eratu dute eta, ipuinen hezkuntza alorreko potentzial eskergaz baliatuz, haurrak sozializatzeko erabiltzen diren genero-rol estereotipatuak auzitan jartzea du xedea; horretarako, neskato edo mutiko gisa bizitzeko eredu alternatibo integralak erakusten dira, sexuaren arabera murrizketa edo bereizketarik egin gabe.
Quiero saber más