Garapenean Laguntzeko Hezkuntza

Baliabideen bilatzailea

Garapenean Laguntzeko Hezkuntza

Autorea: Isabel Tamarit López (IES Politècnic, Castelló de la Plana)
Data: 2009
Gaiak: ,
Baliabide-mota: Hezkuntza esperientzia
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, Hezitzaileak eta hezitzaileak
Hizkuntza: Gaztelako
Azalpena:

Esperientzia honen xedea "Herritargoa iristeko hezkuntza" ikasgaia errealitatea —Hegoaldeko populazioen bizi-baldintzak eta hauen zergatiak— egokiago ezagutaraztea da. Iparralde/Hegoalde bereizketaren aurkako borroka-tresna den heinean, Garapenerako Elkarlanaren rola ere aztertuko da eta, teoria osatzeko, ikasleak bere errealitatean abiagune harturik, mundua zuzenago izan dadin lortzeko praktikan jar ditzakeen egintzak zehaztuko dira.

Praktika eskola-ordutegian garatu da, saio teorikoak eta praktikoak tartekatuz. Saio praktikoetan gobernuz kanpoko erakundeetako boluntarioekin elkarlanean aritu gara: pertsona horiek irakasle jardun diren lantegietan kooperatiba gisa aritu direlako ikasleak, lauzpabost laguneko taldetan. Castelló de la Plana-ko Bigarren Hezkuntzako Institutu Politeknikoan gauzaturiko jarduera horiek era askotakoak izan dira: prentsa-artikuluen azterketa, horma-irudiak osatu, bidezko merkataritzaren eta iparralde eta hegoaldearen arteko desorekaren inguruko joko kooperatiboak, bideoak ikusi eta iruzkintzea, rol-jokoak, giza eskubideak gai hartutako ipuin edota narrazioak sortzea …

Helburuak:
Esperientzia hau, Los Negrales-en (Madril) 2009ko uztailean eginiko Herritargo globalerako Hezkuntzako III. Mintegian aurkeztu zen eta bertako memoria Kaidaran dago eskuragarri.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: