Gaztelako

Global express honek azaltzen du nola funtzionatzen duen gure elikatze-sistemak: mila milioi pertsonak gosea nozitzen dute eta, bitartean, herrialde industrializatuetako biztanleen erdiak baino gehiagok gehiegizko pisua du. Ikasgelan lantzeko proposamenak eskaintzen ditu bidegabekeria horri aurre egiteko, kontsumo-praktika eta azturak aldatuz. Planteatzen dugun metodologia ikerkuntza-egintzan oinarritzen da, taldekako lanetik eta ondorioen baterako azterketatik abiatuta. Gure erosketa-saskia hasieran ikerturik eta elikatze-sisteman sartzen diren elementu guztiei (asko eta era askotakoak baitira) heltzeko, bost ikerlan egitea planteatzen du proposamen honek, horietako bat taldeka egin dezagun. Ikertalde bakoitzak elikagai bana aztertu beharko du: anana, perka, haragia, artoa eta ogia. Bost ikerlan horietako bakoitza bere ildotik doanez, barreiatze antolatu horrek bidea ematen digu ikasleei beren interes, trebezia...
Quiero saber más
2012ko uztailaren 6tik 8ra Los Negrales-en (Madril), Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sareak antolaturik, “Herritargo globalerako heztea" V. Mintegia egin zen, bertara Espainiako hainbat lekutatik ehunka pertsona bildu zelarik. Hiru egunetan barna, parte hartzaileek ikusmoldeak jorratu eta hezkuntza-esperientziak partekatu zituzten, Sarea topagune eta elkarlanerako gune gisa finkatzeko. Mintegia, lurralde-sareetako hezitzaileen batzordea aitzindari, partaidetzazko prozesuaren bitartez antolatu zen (hirurogei lagun baino gehiagok hartu zuten esku). Bi multzo nagusitan egituratu zen mintegia. Ikastetxe eraldatzaileak izenekoak galdera hau izan zuen ardatz: nolako praktikak izan behar du ikastetxe batek, herritargo globalaren ikusmoldetik, gizartearen eraldatzaile izateko? Lehen multzoko aztergaia galde horren erantzun teoriko eta praktikoa izan zen. Sareko “Centros educativos transformadores: herritargo global y transformación social” (CET dokumentua) dokumentuaren aurkezpenak...
Quiero saber más
Publikazio honen abiaburua, Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sarearen baitan eta erakunde horren batzorde estrategikoan partaidetzaz garatutako ikerkuntza prozesua da. Prozesuaren ipar-orratza galdera hau izan da: Nolako praktikak izan behar du ikastetxeak, herritargo globalaren ikusmoldetik, gizartearen eraldatzaile izateko? Publikazio honen abiaburua, Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sarearen baitan eta erakunde horren batzorde estrategikoan partaidetzaz garatutako ikerkuntza prozesua da. Prozesuaren ipar-orratza galdera hau izan da: Nolako praktikak izan behar du ikastetxeak, herritargo globalaren ikusmoldetik, gizartearen eraldatzaile izateko? Sareko eta Intermón Oxfam-en herritargo globalerako hezkuntza-ereduan oinarriturik, aldakuntza-ideal horrekin partzialki edo erabat lotzen diren beste hezkuntza-eredu batzuk bildu eta horiekin dihardu kritikoki txosten honek; horiez gainera, bideragarriak diren ibilbide aldakorrak zehazten ditu, hiru mailatako praktiketatik abiatuta: irakaskuntza...
Quiero saber más
Integrazio soziala hainbat alorretatik gorpuzten da, eragile askoren parte hartzeari esker. “Integratua" dagoen gizakiak, gure ikuspuntutik, gizarte bateko bizitza sozial, ekonomiko, kultural eta politikoan aktiboki hartzen du parte, eskubideak egikaritzen ditu eta oinarrizko ondasun eta zerbitzuetarako irispidea du. Comillas Unibertsitate Pontifikaleko Nazioarteko Migrazioen Masterrean, Gema Redondo Mazarrón andreak ikasle etorkinak Madrilgo ikastetxeetan sartze eta integratze prozesuez ikerkuntza egin du. Ikerlanaren muina da fenomeno ezagun baten kausak aztertzea, alegia, zergatik agertzen dituzten berariazko problematikak integrazio prozesuek, "interkultural" abizena dutenean eta migrazio ekonomikoen fenomenoarekin loturik daudenean. Era berean, harreman interkulturalak normalizatzeko premia azpimarratu nahi du, ikastetxea aztergai jarrita: bera da gizartean integratzeko prozesuetan toki behienetako bat, nornahiren iritziz. Ikerlan horren xedea da...
Quiero saber más
Haur etorkin askorentzat eskola da errealitate berriarekiko lehen kontaktu-gunea. Ikasle berriak ikastegian sartzeak aurre egin beharreko erronka asko dakarzkie denei: haurrei, ahalik eta lasterren integratu behar dutelako; ikastegiari, eskakizun berriei erantzun egokia eman behar dielako. Eskola da estereotipoak txikitzeko eta desberdintasuna aberaste-iturri bihurtzeko gunea. Esperientzia honetan aurkeztu den Gamo Diana ikastegiko Kulturartekotasunezko egitarauaren helburuak dira: ikasle etorkinak integratu eta egokipena laguntzea, jasotze-prozesuan taldearen inplikazioa erdiestea eta ikastegian bizi diren kultura guztiak hezkuntza-komunitate osoari ezagutaraztea. Bi jarduera-bidetatik garatuko da egitaraua: ikasleekiko zuzeneko esku-hartzea eta tutoretzentzako jardueren planifikazioa.
Quiero saber más
Esperientzia honen helburua ikasleak eskolatik kanporatzeen murriztea eta eskola bertan behera ez uztea izan denez, ikasleei beren jokaera hobetzen lagunduko zien aukera eskaini zaie. Horretarako, Alhaurín de la Torre (Malaga, Espainia) herriko Huerta Alta institutuko baratzean hainbat ikaskuntza antolatu dira. Esperientzia garatu den bigarren hezkuntzako institutuan eskolako baratze proiektua gauzatu da hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioarekin. Metodologiaren ikuspegitik, ikerkuntza-egintzako proiektu honetako atazak planifikazio, esku-hartze eta hausnartze prozesuen bitartez gauzatzen dira. Metodologia aktibo, partaidetzazko, kooperatibo, ludiko, motibo-emaile eta integratzailea da.
Quiero saber más
Ospitaleko Ikasgelen eta Etxez Etxeko Hezkuntza-Arreta programak, jakina, ospitalean ingresaturik dauden edo eriondoa etxean egin behar duten ikasleen berariazko premiei erantzuna emateko konpentsatze-neurriak dira. Programa horien helburu behinena da ikasleen erabateko garapena sustatzea eta, senda-agiria jasorik, ikastetxean txertatzea da, gaixotasunak eskolatze-prozesua eten gabe. Praktika hau berritzailea da eskola-esparrutik kanpo gorpuzten delako, dela ospitalean, dela ikaslearen etxean bertan.
Quiero saber más
Geure irakasgaiarekin aurrera jarraitu ahal izateko, irakasleok maiz uste dugu ikasgelako gatazka eta liskar guztiak geuk konpondu behar ditugula. Egunez egun bizi ditugun arazoak aintzat hartzea (hortaz, edozein modutan ez konpontzea) biziki garrantzitsua da. Esperientzia honek aurkezten duen metodologiari esker ikasleek gatazka jakin baten gogoeta egiten, besteren ikuspegiak ulertzen eta bidezko konponbide adostua bilatzen ikasiko dute. Liskar edo gatazkarik sortzen denean jartzen da praktikan ikasleen, ikasle eta irakasleen, ikasle eta gurasoen edo irakasleen artean.
Quiero saber más
Esperientzia honek, Cristo de la Yedra J-M (Granada, Espainia) ikastetxean eginiko tutore-lana jaso du. Lan horren helburua, ikasturte osoan garaturik, berdintasunaren eta desberdintasunen balioak eta aberastasunak sustatzea da. Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasgelan egin da jarduera, ikastegiko lan orokorraren eta ospakizunaren baitan, aurten betetzen direlako laneko 25 urteak eskola inklusibo eta dibertsoaren ikuspegitik. Cristo de la Yedra J-M ikastegiko ikasleetako askok hezkuntza-premia bereziak (HPB) eta gizarteratze-premia berariazkoak dituztenez, egunerokotasunean desberdintasunak normaltasun osoz bizitzen dituzte denek.
Quiero saber más