Eskola herritargo-sortzailea. Migrazio errealitaterako hurrerapena Madril udalerriko bigarren hezkuntzako ikastetxeetan

Baliabideen bilatzailea

Eskola herritargo-sortzailea. Migrazio errealitaterako hurrerapena Madril udalerriko bigarren hezkuntzako ikastetxeetan

Autorea: Gema Redondo Mazarracón
Data: 2012
Gaiak: ,
Baliabide-mota: Liburuak, artikuluak eta txostenak
Hartzaileak: Hezitzaileak eta hezitzaileak
Hizkuntza: Gaztelako
Azalpena:

Integrazio soziala hainbat alorretatik gorpuzten da, eragile askoren parte hartzeari esker. “Integratua" dagoen gizakiak, gure ikuspuntutik, gizarte bateko bizitza sozial, ekonomiko, kultural eta politikoan aktiboki hartzen du parte, eskubideak egikaritzen ditu eta oinarrizko ondasun eta zerbitzuetarako irispidea du.

Comillas Unibertsitate Pontifikaleko Nazioarteko Migrazioen Masterrean, Gema Redondo Mazarrón andreak ikasle etorkinak Madrilgo ikastetxeetan sartze eta integratze prozesuez ikerkuntza egin du. Ikerlanaren muina da fenomeno ezagun baten kausak aztertzea, alegia, zergatik agertzen dituzten berariazko problematikak integrazio prozesuek, "interkultural" abizena dutenean eta migrazio ekonomikoen fenomenoarekin loturik daudenean. Era berean, harreman interkulturalak normalizatzeko premia azpimarratu nahi du, ikastetxea aztergai jarrita: bera da gizartean integratzeko prozesuetan toki behienetako bat, nornahiren iritziz.

Ikerlan horren xedea da ikastetxe publiko eta hitzartuetako hainbat ikasgelatara hurreratuz, errealitatea "ukitu" eta atzean dautzan planteamenduetara gerturatzea, ghettoko ikastetxeak versus eliteko ikastetxeak estereotipoak suntsitu nahian. Lanean ikertzen da, era berean, ikastetxe publiko eta hitzartuetarako sarrera prozesuak nola gartzen diren, eta prozesu horiek zein gradutan diren erabakigarriak Madrilgo ikasgeletan barrena ikasle etorkinen banaketa zuzentasunez edo bestela egiteko.

Helburuak:

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía gloabal, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.