Etxeko hozkailuak ezkutatzen duena

Baliabideen bilatzailea

Etxeko hozkailuak ezkutatzen duena

Autorea: Israel García, Marga Florensa, Quique Porcar, Jordi Sant, M. Ángels Alié, Lucas Pérez, Anna Duch
Data: 2013
Gaiak: ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:

Global express honek azaltzen du nola funtzionatzen duen gure elikatze-sistemak: mila milioi pertsonak gosea nozitzen dute eta, bitartean, herrialde industrializatuetako biztanleen erdiak baino gehiagok gehiegizko pisua du. Ikasgelan lantzeko proposamenak eskaintzen ditu bidegabekeria horri aurre egiteko, kontsumo-praktika eta azturak aldatuz.

Planteatzen dugun metodologia ikerkuntza-egintzan oinarritzen da, taldekako lanetik eta ondorioen baterako azterketatik abiatuta. Gure erosketa-saskia hasieran ikerturik eta elikatze-sisteman sartzen diren elementu guztiei (asko eta era askotakoak baitira) heltzeko, bost ikerlan egitea planteatzen du proposamen honek, horietako bat taldeka egin dezagun. Ikertalde bakoitzak elikagai bana aztertu beharko du: anana, perka, haragia, artoa eta ogia.

Bost ikerlan horietako bakoitza bere ildotik doanez, barreiatze antolatu horrek bidea ematen digu ikasleei beren interes, trebezia eta gaitasunekin hobekien egokitzen diren gaiak eskaintzeko.

Ikerlan bakoitzetik informazio jakin bat jasoko dugu; bildutako guztia, gerora, gelan partekatuko dugu, elikatze-sistemaz ikuspegi globalagoa izan dezagun. Ondoren, atzeman ditugun arazoei heltzeko balizko alternatibak ikusiko ditugu eta, amaiera emateko, kontsumitzaile garen aldetik, aldaketa gorpuzten laguntzeko zer egin dezakegun planteatuko diogu geure buruari.

Helburuak:
Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena. Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: