Hezkuntza-zentro eraldatzaileak: herritargo globala eta eraldakuntza soziala

Baliabideen bilatzailea

Hezkuntza-zentro eraldatzaileak: herritargo globala eta eraldakuntza soziala

Autorea: Rodrigo Barahona, Joan Gratacós, Gotzon Quintana
Data: 2012
Gaiak: 
Baliabide-mota: Liburuak, artikuluak eta txostenak
Hartzaileak: Hezitzaileak eta hezitzaileak
Hizkuntza: English, Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:

Publikazio honen abiaburua, Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sarearen baitan eta erakunde horren batzorde estrategikoan partaidetzaz garatutako ikerkuntza prozesua da. Prozesuaren ipar-orratza galdera hau izan da: Nolako praktikak izan behar du ikastetxeak, herritargo globalaren ikusmoldetik, gizartearen eraldatzaile izateko?

Publikazio honen abiaburua, Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sarearen baitan eta erakunde horren batzorde estrategikoan partaidetzaz garatutako ikerkuntza prozesua da. Prozesuaren ipar-orratza galdera hau izan da: Nolako praktikak izan behar du ikastetxeak, herritargo globalaren ikusmoldetik, gizartearen eraldatzaile izateko? Sareko eta Intermón Oxfam-en herritargo globalerako hezkuntza-ereduan oinarriturik, aldakuntza-ideal horrekin partzialki edo erabat lotzen diren beste hezkuntza-eredu batzuk bildu eta horiekin dihardu kritikoki txosten honek; horiez gainera, bideragarriak diren ibilbide aldakorrak zehazten ditu, hiru mailatako praktiketatik abiatuta: irakaskuntza praktikak (ikaskuntza-irakaskuntza eremuan), antolamendu-praktikak (antolakuntza eta harremanen alorrean) eta politika-praktikak (ingurune eta gizarte eraldakuntzari dagokionez). herritargo globalerako hezkuntza-eredua bultzatzen duen ikastetxea da, "Ikastetxe eraldatzailea", gure iritziz, herritargo globalerako hezkuntza-eredua bultzatzen duen ikastetxea da. Eredu hori sustatzen da bertako hezitzaileen eta zuzendaritza taldearen praktiken bidez, inoiz guraso elkarteek, ikasleek edo gizarteak berak bultzaturik, aipaturiko alorren batean. Ikastetxe eraldatzailea izatea ez da egoera ideal batera iristea edo bertan kristalizaturik egotea, hainbat mailatan aldakuntza prozesuak sortarazteko bidean ibiltzea baizik. Atal guztien amaieran egiten diren galderek irakurleak bere burua ebaluatzera inbitatzen dute baina, areago, bakarka edo taldekako hausnarketa prozesu sakonagoak ernaraz ditzakete.

Helburuak:
HERRITARGO GLOBALA BILDUMA Herritargo globala izeneko korronte sozialak, mundu bidezkoago eta iraunkorrago bat lortzeko konpromisoa hartutako herritargo-eredu berri bat sustatzen du. Ikuspegi horretatik, herritargo globalerako hezkuntzak aniztasuna errespetatu eta balioestearen alde, ingurumena babestearen alde, ardurazko kontsumoaren alde eta giza eskubide indibidual eta sozialen alde egiten du. Testuinguru horretan, Intermón Oxfam-en "Herritargo Globala" bildumaren helburua, gure ikastetxeetan eta gizartean elkarrizketa, parte hartzea, erantzukizun partekatua eta eraldatzeko konpromisoa indartuko dituzten lanabes teoriko eta praktikoak eskaini nahi ditu. Publikazioak elkarren osagarriak diren bi bidetatik bideratzen ditu: Jakintzak eta Proposamenak. Aurrenekoan, herritargo globalarekin loturiko ekarpenak eta alternatiba teorikoak biltzen dira. Proposamenak bilduman, berriz, herritargo global horretaz jabetzeko eta bera eraikitzeko estrategiak praktikan jartzen lagunduko duten dibulgaziozko eskuliburu pedagogikoak.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía gloabal, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.