Irakasleentzako “Hitzematea” gida didaktikoaren edizio berritua da hau. Horren helburua, migrazioaren problematikaz sentsibilitatea pizteaz gainera, migrazioen inguruko topiko eta estereotipoak suntsitzea da, hezkuntza formal eta ez formalean, bigarren mailako hezkuntzako ikasleekin. Migrazioa gertakari masiboa den arren, ez da zerbait despertsonalizatua: migratzaile bakoitzak bere historia dauka eta bere emozioak pertsonal, bakar eta berariazkoak dira. Pertsona migratzailea aztertzeko ikusmolde generalizatzaile eta abstraktuaz beste aldera, proposamen didaktiko honen xedea da pertsona horren errealitateaz ikuspegi zehatz eta emozionala sustatzea, hemen proposatzen diren jardueren bitartez. Horretarako, lehen-lehenik, migrazio-eskarmentuarekin loturiko zortzi filmetako bat aukeratu, ikusi eta iruzkintzearen bidez kokatuko da aztergaia. Gidan dator film hori ikusi aurretik irakurtzeko sarrera labur bat eta, ikusitakoan, bera aztertzeko gida...
Quiero saber más
Herritargo globalerako heztea, komunitate lokal eta globaleko kide izateaz jabetutako herritarrak heztea da; herritar horiek, hain zuzen, mundu zuzenago eta jasangarriago bat eraikitzeko konpromisoa hartuak daudelako. Agerkari honen helburua, orientazio-irizpideen sistema batez osaturiko markoa eskaintzea da; irizpide horiek aukera emango digute geure hezkuntza-praktika planifikatu eta ebaluatzeko, herritargo globalerako hezkuntzaren ikuspegitik. Testua hiru kapitulutan antolatu da: lehenean, irizpide-sistema horren logika globala zein den azaltzen delarik, horien osagaiak agertzen ditu ikuspegi jeneralista eta operatibotik: balioak, emaitzak, metodologiak, determinatzaileak, etab. Bigarren kapituluan irizpide-sistema horren erabilgarritasuna azaltzen du modu praktikoan eta, era berean, hainbat ikuspegi, premia edota aukeren arabera baliatzeko pistak ematen ditu. Hirugarrenak, azkenik, orientazio-irizpide horiek lanabes praktiko nola bihur daitezkeen erakusten du...
Quiero saber más
Global express honen helburu nagusia, oinarrizko eskubide sozialen berri izatea da, beroriek baitira beharrezko elementuak pobrezia eta desberdintasunaren aurka borrokatzeko, sistema fiskal zuzenak eskubide-sistemari euts diezaiokeela ulertzeko eta, gizartearen aldaketa eragiten lagun dezakeen aldetik, herritargo antolatuaren zereginaz gogoeta egiteko. Proposamen horretan zehar eskubide sozialekin loturiko kontzeptu asko jorratuko dira, hala nola ongizate estatua, demokrazia, fiskalitatea, mugimendu sozialak, ekonomia neoliberala, hipoteka-legeak, etab. Jarduera bakoitzean metodologia desberdinak baliatzea proposatuko da —grafikoen analisia, eztabaidak, jokoak, Interneten informazioa bilatzea, etab.—, gure gelako ikasleen motibazioei eta ikaskuntzen aniztasunei erantzuna eman ahal izateko. Proposamen guztia, eratutako ordenaren arabera landu ahal izateaz gainera, jarduerak diseinatuak daude bloke independente gisa jorratu ahal izan daitezen.
Quiero saber más
Global express honek azaltzen du nola funtzionatzen duen gure elikatze-sistemak: mila milioi pertsonak gosea nozitzen dute eta, bitartean, herrialde industrializatuetako biztanleen erdiak baino gehiagok gehiegizko pisua du. Ikasgelan lantzeko proposamenak eskaintzen ditu bidegabekeria horri aurre egiteko, kontsumo-praktika eta azturak aldatuz. Planteatzen dugun metodologia ikerkuntza-egintzan oinarritzen da, taldekako lanetik eta ondorioen baterako azterketatik abiatuta. Gure erosketa-saskia hasieran ikerturik eta elikatze-sisteman sartzen diren elementu guztiei (asko eta era askotakoak baitira) heltzeko, bost ikerlan egitea planteatzen du proposamen honek, horietako bat taldeka egin dezagun. Ikertalde bakoitzak elikagai bana aztertu beharko du: anana, perka, haragia, artoa eta ogia. Bost ikerlan horietako bakoitza bere ildotik doanez, barreiatze antolatu horrek bidea ematen digu ikasleei beren interes, trebezia...
Quiero saber más
Publikazio honen abiaburua, Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sarearen baitan eta erakunde horren batzorde estrategikoan partaidetzaz garatutako ikerkuntza prozesua da. Prozesuaren ipar-orratza galdera hau izan da: Nolako praktikak izan behar du ikastetxeak, herritargo globalaren ikusmoldetik, gizartearen eraldatzaile izateko? Publikazio honen abiaburua, Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sarearen baitan eta erakunde horren batzorde estrategikoan partaidetzaz garatutako ikerkuntza prozesua da. Prozesuaren ipar-orratza galdera hau izan da: Nolako praktikak izan behar du ikastetxeak, herritargo globalaren ikusmoldetik, gizartearen eraldatzaile izateko? Sareko eta Intermón Oxfam-en herritargo globalerako hezkuntza-ereduan oinarriturik, aldakuntza-ideal horrekin partzialki edo erabat lotzen diren beste hezkuntza-eredu batzuk bildu eta horiekin dihardu kritikoki txosten honek; horiez gainera, bideragarriak diren ibilbide aldakorrak zehazten ditu, hiru mailatako praktiketatik abiatuta: irakaskuntza...
Quiero saber más
Jolas baten bitartez, egungo nazioarteko merkataritzak bideratzen dituen lan-harremanetan dauden botere-harremanak biziarazten da eta, era berean, lan eta greba kontzeptuen inguruan gogoeta eginarazten da. Tangerreko Azulema Allemmen hitzen bidez, material honek Hegoaldeko herrialde askotako lan-munduaren errealitatea ezagutarazten du. Lanaren Nazioarteko Erakundeak jasotako lan-eskubideez azterketa egin dezan proposatzen zaio ikasleari eta Filipinetako Rosalie neskatoaren lekukotza entzunik, Hegoaldeko herrialde askotako lan-munduaren errealitatearen eta, kontsumitzaile garen aldetik, gure arteko lokarria agertzen da. Azkenean, mobilizazio eta salaketa adibide batzuk ezagutarazten dira eta egoera horri buelta ematera dei egiten zaio ikasleari.
Quiero saber más
Lanaren kontzeptuaren hausnarketa egiten da monografiko honetan. Nazioartean aintzat harturiko lan-eskubideetako batzuk ezagutarazteaz gainera, estatuan lan-eskubide horien zein gradutan betetzen diren aztertzen da, gertuenekotik abiatuta. Horretarako, ikasleari proposatzen dio senitartekoei inkesta egin diezaien. Era berean, gizaki guztiok, duintasunez biziko bagara, bete beharreko oinarrizko premiak ditugula agertzen du material honek, argi eta garbi eta, jolas baten bitartez, nazioarteko egungo merkataritzak bideratzen dituen lan-harremanetan dauden botere-harremanak biziarazten ditu. Jarduera horien xedeak bi dira: bidegabekeria nozitzen duten Hegoaldeko langileenganako sentsibilizazioa sorraraztea da eta, eta emakumea galtzaile nagusitzat hartzea, bere lana Hegoaldeko herrialde gehienetako famili sarreren euskarria den arren. Azkenean, kontsumitzaile garen aldetik, geure kontsumo kritiko eta arduratsuari esker, bete dezakegun papera eta eragin...
Quiero saber más
Lanaren kontzeptuaren hausnarketa egiten da monografiko honetan. Gertukoenetik abiaturik, hots, norberaren eta senideen lanetik, lanari esker egin daitekeenaz eta lanak gizakiaren duintasunarekiko adierazten duenaz jabetuko dira neskato-mutikoak. Momema Bangladeshko neskak emaniko testigantzan oin harturik, ordainduriko lana galdutakoan oinarrizko premiak bete ezinik dabiltzan gizaki eta familien errealitatera hurbilduko gara. Era berean, emakume horren hitzak erakutsiko du Hegoaldeko gizaki askok bere lana duintasunez bizitzeko nahikoa ez dutela, makina bat ordu eman eta ahalegin guztiak eginik ere. Mobilizazio kontzeptua ere jorratzen da material honetan, heziketan parte hartzeko eskubidea aldarrikatuz, giza katea osatu zuten Dhakako neska-mutilak euskarri harturik Monografiko hau lau eskola-saiotan lantzeko xedez planteatzen da.
Quiero saber más
Lanaren kontzeptuaren hausnarketa egiten da monografiko honetan. Gertukoenetik abiaturik, hots, norberaren eta senideen lanetik, lanari esker egin daitekeenaz eta lanak gizakiaren duintasunarekiko adierazten duenaz jabetuko dira neskato-mutikoak. Baina Asha eta Tessa Bangladeshko ama-alaben historiak argi asko erakutsiko du Hegoaldeko gizaki askok bere lana duintasunez bizitzeko nahikoa ez dutela, makina bat ordu eman eta ahalegin guztiak eginik ere. Materialak, bidezko merkataritza ere aztergai harturik, gizakiaren oinarrizko premiak zertan diren jorratuko du Proposamen hau lau eskola-saiotan lantzeko eratu da.
Quiero saber más
"Plazetako matxinada" titulupean, Global express honek informazioa bildu eta, era berean, mundu zabaleko bazterretan, han-hemenka, justizia, eskubide zibilak eta egiazko demokrazia errebindikatzen dituzten herritarren mobilizazioen zertzeladak aztertzen ditu. Gelan lantzeko jardueren proposamenaren hasieran, irudi batzuek ikasleari hausnarketa egin dezan eskatzen diote: gizakiak mobilizatzea zerk eragiten duen, horixe da aztergaia. Jarduera hori abiagune hartuko dugu gainerako zereginak egituratzen dituzten lau blokeak lantzeko. Lehen blokean "sumindura" kontzeptuari heldu zaio: zer esan nahi duen eta zerk sumintzen gaituen jorratu behar da. Bigarrenean, bai arabiar herrialdeetako matxinaden, bai (besteak beste) 15M mugimenduaren abiapuntu izan den herritarren sumindura sortarazi duten kausak aztertuko dira. Hori hirugarren blokearekin lotuko dugu: historian zehar izan diren mobilizazio sozialen fenomenoan murgilduko da...
Quiero saber más
