16 urte baino gehiagokoak

Bihotzez irakastea, maisu-maistra izatearen opariaz jabetzea, arimaren erdi-erdian elkarrekin bizi diren bihotzak hunkitzeko trebeziaz jabetzea da. Bihotzez irakastea, egitaraua eta pentsaeraren aurretik emozioa eta sentimendua lehenestea da; geroago dator ikasteko, irakasteko abentura. Esperientzia honetako funtsezko helburuak hauek dira: eskerronetik eta maitasunetik bizitzaren aberastasunaz jabetzea; pertsona garen heinean hazten eta hezten ikastea, eskura ditugun baliabideak erabiliz; hezkuntza-praktika humanoagoa izan dadin, estrategiak, metodologiak eta baliabideak aldatzea; familiarekiko harremanak hobetzea elkarrenganako errespetutik, maitasunetik, jarrera egokitik; emozioak magaltzea, bestea entzutea, halakotzat izateko izatea, elkarbizitzako gelan eta eguneroko eskoletan sentitzen duguna atzematea.
Quiero saber más
Global express honen helburu nagusia, oinarrizko eskubide sozialen berri izatea da, beroriek baitira beharrezko elementuak pobrezia eta desberdintasunaren aurka borrokatzeko, sistema fiskal zuzenak eskubide-sistemari euts diezaiokeela ulertzeko eta, gizartearen aldaketa eragiten lagun dezakeen aldetik, herritargo antolatuaren zereginaz gogoeta egiteko. Proposamen horretan zehar eskubide sozialekin loturiko kontzeptu asko jorratuko dira, hala nola ongizate estatua, demokrazia, fiskalitatea, mugimendu sozialak, ekonomia neoliberala, hipoteka-legeak, etab. Jarduera bakoitzean metodologia desberdinak baliatzea proposatuko da —grafikoen analisia, eztabaidak, jokoak, Interneten informazioa bilatzea, etab.—, gure gelako ikasleen motibazioei eta ikaskuntzen aniztasunei erantzuna eman ahal izateko. Proposamen guztia, eratutako ordenaren arabera landu ahal izateaz gainera, jarduerak diseinatuak daude bloke independente gisa jorratu ahal izan daitezen.
Quiero saber más
Global express honek azaltzen du nola funtzionatzen duen gure elikatze-sistemak: mila milioi pertsonak gosea nozitzen dute eta, bitartean, herrialde industrializatuetako biztanleen erdiak baino gehiagok gehiegizko pisua du. Ikasgelan lantzeko proposamenak eskaintzen ditu bidegabekeria horri aurre egiteko, kontsumo-praktika eta azturak aldatuz. Planteatzen dugun metodologia ikerkuntza-egintzan oinarritzen da, taldekako lanetik eta ondorioen baterako azterketatik abiatuta. Gure erosketa-saskia hasieran ikerturik eta elikatze-sisteman sartzen diren elementu guztiei (asko eta era askotakoak baitira) heltzeko, bost ikerlan egitea planteatzen du proposamen honek, horietako bat taldeka egin dezagun. Ikertalde bakoitzak elikagai bana aztertu beharko du: anana, perka, haragia, artoa eta ogia. Bost ikerlan horietako bakoitza bere ildotik doanez, barreiatze antolatu horrek bidea ematen digu ikasleei beren interes, trebezia...
Quiero saber más
"Ser, estimar,saber" ("Izatea, maitatzea, jakitea") ikastegiko proiektu globalean sustatzen da balioetan heztea, lan autonomoa, kooperatiboa (proiektuka), integrala, aniztasuna talde heterogeneoetan lantzea... Bertan, hezkuntza alorreko komunitate osoa inplikatzea nahi da. Curriculum ofizialak agintzen duen guztitik ikasleek ahal den guztia talde heterogeneoetan ikastea helburua izaki, hiru oinarri nabarmentzen dira: 1) Derrigorrezko hezkuntzan ez dago gutxieneko maila galdagarririk. 2) Hezkuntzak integrala behar du izan: pertsona osoa, curriculum osoa. 3) Taldeek heterogeneoak behar dute izan. Ikastegia 2008-2009 ikasturtetik dabil martxan, 280 ikaslerekin. Esperientzia hau osatzeko aurkezpena helbide honetan aurkituko duzue: http://prezi.com/2m6e5wj2MEPg5/iii-jornadas-pedagogia-sistemica-cudec/
Quiero saber más
Munduan egoera bidezkoago bat lortzen laguntzeko Ipar aldeko herritarrak duen lanabesik eraginkorrenetako bat kontsumo arduratsua da: kontzeptu hau ikasgelan lantzeari esker, ikasle-irakasleak elkarrengana hurbildu eta, elkarrizketa bidez, izpiritu kritiko eta solidarioa hedatzen eta sustatzen lagunduko dute. Dokumentu hau Valentzia eta Murtziako herritargo globalera begirako heziketa-sarean esku hartu duen irakasle taldearen bizipenen emaitza da. Sare horretara biltzen diren proposamenen helburua, Iparreko herrialdeen garapen-eredua birplanteatzera ekarriko gaituen kontsumo arrazoizko eta kontzientearen garrantziaz ikasle-irakasleak kontzientziatzea da. Dokumentuak ikastetxe denetarako lan-gida moduko bat izatea nahi du. Hasteko, jarduera bere funts teorikoan kokatzen du; ondoren, ikasgelara eramanik, kontsumo arduratsua ikastetxeetako ikasleekin jorratzeko, hainbat jarduera praktiko aipatzen ditu. Proposamenari bukaera emateko, jarduera eta ebaluatzeko lanabesak eta,...
Quiero saber más
"Plazetako matxinada" titulupean, Global express honek informazioa bildu eta, era berean, mundu zabaleko bazterretan, han-hemenka, justizia, eskubide zibilak eta egiazko demokrazia errebindikatzen dituzten herritarren mobilizazioen zertzeladak aztertzen ditu. Gelan lantzeko jardueren proposamenaren hasieran, irudi batzuek ikasleari hausnarketa egin dezan eskatzen diote: gizakiak mobilizatzea zerk eragiten duen, horixe da aztergaia. Jarduera hori abiagune hartuko dugu gainerako zereginak egituratzen dituzten lau blokeak lantzeko. Lehen blokean "sumindura" kontzeptuari heldu zaio: zer esan nahi duen eta zerk sumintzen gaituen jorratu behar da. Bigarrenean, bai arabiar herrialdeetako matxinaden, bai (besteak beste) 15M mugimenduaren abiapuntu izan den herritarren sumindura sortarazi duten kausak aztertuko dira. Hori hirugarren blokearekin lotuko dugu: historian zehar izan diren mobilizazio sozialen fenomenoan murgilduko da...
Quiero saber más
Praktika honetan, estatuko herrialde desberdinetako Unibertsitateko eta Bigarren Hezkuntzako irakasle-talde batek hartu du parte, Global express hezkuntza-proposamena egitea xede izaki. Lantalde horretan bada Este equipo, en el que también hay un miembro del equipo educativo de Intermón Oxfam-eko hezkuntza taldeko kide bat eta denak elkarlanean ari dira, IKTak baliatuz eta bideokonferentzia bidez bilerak eginez. Hezkuntza-proposamenari dagokiola, lantaldeak agerturiko helburu nagusia, ikasgelan herritargo globalerako hezkuntza bultzatu nahi duten irakasleek lanabes izango duten Bigarren Hezkuntzarako proposamen didaktiko bat jorratzea da. Lantalde den aldetik, batzorde eragilearen eta alorraren antolamendu-ereduaren helburua, oro har, herritargo globalerako hezkuntzaren marko teorikoarekin bat etorriko den lan-eredua martxan jartzea da; bestela esateko, herrialdeen desberdintasuna aintzat hartzen duen eta irakaslea...
Quiero saber más
Esperientzia hau Plácido Fleitas CEIP-en (Telde, Kanaria Handia) burutu zen; ikastegiko proiektu honen xedea munduko pobreziaren aurrean ikasle-irakasleak eta gurasoak sentsibilizatzea da, zergatiak eta ondorioak bilatzeko eta errealitate horren aurrean konpromisoa harrarazteko. Gizabanakoaren konpromisoa landu eta jorratzeko helburuz, irakasleen klaustroak lantegiak antolatu zituen ikasle eta gurasoentzat, Intermón Oxfam-eko hezkuntza-taldearen laguntzarekin. Teldeko herritarrei pobreziaz kontzientzia harrarazteko eta ikasleengan konpromiso demokratikoko arrastoak sortzeko mobilizazio sozial batekin eman zitzaion amaiera lanari.
Quiero saber más
ikasgelako praktika den esperientzia honetan gizarte zientziei aplikaturiko matematikako curriculumaren oinarrizko gaitasunak aztertu ziren. Horretarako, Agüimes-eko (Kanaria Handia) Playa de Arinaga Bigarren Hezkuntzako Institutuko DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasle batzuek eginiko lan-egitaraua hautatu zen, telefono mugikor baten erosketa xedea izaki. Prozesuaren zailtasunak topatuko zituzten ikasleek, pixkanaka-pixkanaka: koltaneko meatzarien egoera latza, mineral hori erauztearen ondorioz Kongoko Errepublika Demokratiko herritarrek nozitzen dituzten erasoak, etab. Prozesuaren amaieran ikasleak informazioa jaso zuen hainbat gairen inguruan: kontsumo arduratsuaz, Kongoko koltaneko meatzarien egoera latzaz, arma trafikoaz eta ingurugiroaz. Esperientzian zuzenean 27 ikaslek hartu zuten parte eta, zeharka, hezkuntza komunitateko berrehun lagunek. Lana egiteko unean ikasleak taldeka elkartu ziren eta horietako bakoitzeko arduradunak Messenger-en, posta elektroniko bidez...
Quiero saber más
Global express honen helburua, laborantzetako materietatik ateratako erregaiekin energi krisiari aurre egiteak dituen inplikazioez hausnarketa eginaraztea da. Argazkien azterketan oi9n harturik, ikasleek gure garraio-ereduaz eta horrek ingurugiroan dituen inplikazio sozialez dakitena arakatzen hasten da materiala. Ondoren, talde-dinamikaren bitartez, nekazal erregaiekin loturiko oinarrizko kontzeptuak ezagutarazi eta gure garapen-eredua aztertuko da, hori zein giza talderen mesedetakoa eta zein talde kaltetuko duen ondorioztatzeko.  Hainbat lekukoren hitzak irakurriz gizakiaren bizitzan nekazal erregaien ekoizpenak dituen ondorioen inguruko sentsibilitatea piztu nahi da . Azkenean, komiki baten azterketak aukera emango digu jorraturiko gaia eta gure bizimodua elkarrekin erkatzeko, gure energi kontsumoaren patroia berrikusteko eta, kontsumitzaile garen aldetik, daukagun erantzukizunarekiko egintzak sustatzeko.
Quiero saber más