Esperientzia honetan Herritargo Globalerako Hezkuntzako (HGH) edukiak aplikatu dira Gironako Santa Eugenia Bigarren Hezkuntzako Institutuko harrera-ikasgeletan. Harrera-ikasgelak, ikasle etorkinen harrera linguistikoa bideratzeko baliabidetzat soilik hartzen badira ere, HGHrako proposamenak gauzatzeko aukera ematen duten espazio pribilegiatuak dira. Harrera-ikasgelan gauzatzen den hezkuntza praktika hau, Intermón Oxfam-ek antolaturiko "Herritargo globalerako Hezkuntza" ikastaroan sortu eta 2007ko urtarriletik ekainera arte garatu zen. Alderdi praktikoa harrera-ikasgelako ikasleekin garatzen da, 17 herrialdetatik etorritako 50 gazte bertan direla. Praktika hori 2007-2008 ikasturtean gorpuztu zen lau ikasle-talderekin.
Quiero saber más
San Ignacio, El Negrito, Yoro-ko (Honduras) San Ignacio Zentro teknikoan garatutako esperientzia honetan jorratzen da Planetaren hondatze prozesuan gure esku hartzeak duen eragina. Gazteek eta komunitateek ingurugiroarekiko bestelako jarrera eta jokaerak har zitzaten xedez hainbat jarduera burutu ziren. 2008 urteko Munduak Elkarrekin Lotuz programan parte hartzeari esker sortu zuten, klima aldaketa gai harturik, ziklo komuneko hirugarren mailako 31 ikaslek. Bai ikasgelan, bai komunitatean ikerketak, elkarrizketak eta talde-lanak erabili ziren praktika burutzeko. Ikasitako guztia gainerako ikaskideei erakutsi zitzaien, hitzaldi eta ikus-entzunezko aurkezpenetan. Era berean, hiriko telesaio batean parte hartu zuten egileek eta, horri esker, telefonia mugikorreko antenek inguruko populazioaren osasunean izan ditzaketen eraginak ikertzeko beka eskuratu zuten.
Quiero saber más
"Plazetako matxinada" titulupean, Global express honek informazioa bildu eta, era berean, mundu zabaleko bazterretan, han-hemenka, justizia, eskubide zibilak eta egiazko demokrazia errebindikatzen dituzten herritarren mobilizazioen zertzeladak aztertzen ditu. Gelan lantzeko jardueren proposamenaren hasieran, irudi batzuek ikasleari hausnarketa egin dezan eskatzen diote: gizakiak mobilizatzea zerk eragiten duen, horixe da aztergaia. Jarduera hori abiagune hartuko dugu gainerako zereginak egituratzen dituzten lau blokeak lantzeko. Lehen blokean "sumindura" kontzeptuari heldu zaio: zer esan nahi duen eta zerk sumintzen gaituen jorratu behar da. Bigarrenean, bai arabiar herrialdeetako matxinaden, bai (besteak beste) 15M mugimenduaren abiapuntu izan den herritarren sumindura sortarazi duten kausak aztertuko dira. Hori hirugarren blokearekin lotuko dugu: historian zehar izan diren mobilizazio sozialen fenomenoan murgilduko da...
Quiero saber más
Zazpigarren ikasturteko ikasleei proposaturiko erronka batetik abiaturik (egungo gizarteak zer-nolako arazoak dituen, gogoeta egin zezaten gomit egin zitzaien) ikasleek ikasturtean Proiektu Alorrean diskriminazioari dagokion problematika landu nahi zutela erantzun zuten. Haien interes eta sentsibilitateen arabera, arrazakeria, xenofobia, etniaz ijito den gizakiaren diskriminazioa, genero bortizkeria eta gizaki ezinduaren bazterketa helburu zuten proiektuak garatu zituzten; horrela, proiektuari ezarri zitzaion izenaz (“Aniztasunean elkarrekin”) adierazpenaren esanahiaz jabetu ahal izan ziren ikasleak . Hezkuntza-praktika hori, Proiektu Alorra, Geografia, Portugesera, Ikuspen Heziketa, Hezkuntza teknologikoa, Dantza eta Zurgintza ikasgaietako ikasleek elkarrekin eginiko lanari esker burutu zen.
Quiero saber más
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 4.eko ikasleekin egin zen esperientzia honen helburua da, ikasleek immigrazioarekin loturiko egiazko egoerak identifika ditzaten eta horiek kritikoki aztertzeko gai izan daitezen. Munduak elkarlotuz_Enararen ametsak izeneko proposamen didaktiko telematikoan ikasleek immigrazioaren zergatiak eta ondorioak jorratu zituen, mundu zabaleko beste hainbat herrialdetako ikasle adinkideekin eta, ondoren, atzemaniko egoera jasoko zituen bideo bat Informatika eskolan egitea erabaki zuten. Prozesu osoa ikasleek diseinatu zuten, gidoiak egitea, grabatzea eta gainerako lanak beraien artean banatuta. Azkenean, beste hainbat talde eta mailatako ikaskideei emaitza erakusteko tokiak bilatu eta aukeratu ziren.
Quiero saber más
Esperientzia hau Madrilgo Intermón Oxfam-eko hezkuntza-taldeko irakasle eta kideek osaturiko lantaldeak burutu zen, DBHko 4.eko Geografia Ekonomikoa eta Batxilergoko 2.eko Lur Zientziak ikasgaiak antolatzeko helburuz, herritargo globalera iristeko hezkuntzaren ikuspegitik. Esperientzia hori ikaslea bere ikaskuntza-prozesuan, informazio-iturri tradizionalen erabileraren eta informazio eta komunikazio teknologien erabileraren bitartez, protagonista izango duen programazio bat eratzeko beharrak sortarazi du.
Quiero saber más
Praktika hau, zikloko (DBHko lehen ziklokoa, hain zuzen) proiektuko esperientzia da, herritargo globalera iristeko hezkuntza jorratzeko, bai 2. eta 2. kurtsoetako aukerazko ikasgaietan, bai 3.eko derrigorrezko batean ere, Herritargorako Hezkuntza ikasgaitik at. Esperientzia gauzatzean kontuan hartu ziren helburuak hauek izan ziren: Gizarte Zientziak ikasgaiarekin zerikusi zuzena edo zeharkakoa duten edukiak asimilatzea, alor sozialeko gaitasunak lantzea eta bidegabekeria sozialeko egoeren aurrean kontzientziatu eta postura hartzea.
Quiero saber más
Esperientzia hau DENIP-en (Bortizkeriarik ezaren eta bakearen eskola-eguna) inguruan gorpuztu zen. Ikastegiko proiektu horretan, ospakizunaren inguruan, elkarbizitzaren gaia jorratu zen, horretara begirako hezkuntza sustatzeko, eskolako bizitza aktiboan parte hartzea bizkortzeko, taldea sendotu eta trinkotzeko, gaitasun pertsonal batzuk (gogoeta egitea, arazoak aztertzeko gaitasuna, etab.) garatzeko eta bestelakotasuna elementu aberasgarritzat balioztatzen ikasteko. Hasiera batez, eskolako bileran, gaiak hautatu ziren. Geroago, mundu zabaleko liskarrak agertzen zituen hormako mapa egin zen eta ikasle bakoitza herrialde horietako bateko herritar batekin identifikatu zen. Ariketa beste hainbat jarduerarekin osatu zen, hala nola laburmetraiak, elkartasunezko jokoak, gogoetak, jendaurreko azalpenak, etab. Amaiera emateko, bestelakotasunak areagotzen dituzten hitz-adreiluekin harresia eraiki eta, denek batera eginiko gogoeta baten bitartez, eraitsi egin zen.
Quiero saber más
Esperientzia honek hezkuntza interkulturalaren funtsezko kontzeptuen lanari heldu dio. Hasieran ikasleek, binaka edo hirunaka, kontzeptu horietako batzuen definizioak (hala nola kultura, liskar etnikoa, giza eskubideak, elkarbizitza, kultur aniztasuna, bakea, xenofobia…) bilatu behar dituzte. Definizioa, berriz, horrekin lotura duten bizpahiru esalditan aplikatu behar dute. Hurrengo fasean, aukeratutako kontzeptuei dagozkien irudiak bilatu behar dituzte ikasleek eta horien jorraketa ahalbidetuko duten bi jarduera eta jolas prestatu beharko dituzte. Azkenean, eginiko lanak partekatuko dituzte taldeek eta bilkuran esku hartu duten beste herrialdeetako ikasleekin burutuko dira jarduerak.
Quiero saber más
Global express honen helburua, laborantzetako materietatik ateratako erregaiekin energi krisiari aurre egiteak dituen inplikazioez hausnarketa eginaraztea da. Argazkien azterketan oi9n harturik, ikasleek gure garraio-ereduaz eta horrek ingurugiroan dituen inplikazio sozialez dakitena arakatzen hasten da materiala. Ondoren, talde-dinamikaren bitartez, nekazal erregaiekin loturiko oinarrizko kontzeptuak ezagutarazi eta gure garapen-eredua aztertuko da, hori zein giza talderen mesedetakoa eta zein talde kaltetuko duen ondorioztatzeko. Hainbat lekukoren hitzak irakurriz gizakiaren bizitzan nekazal erregaien ekoizpenak dituen ondorioen inguruko sentsibilitatea piztu nahi da . Azkenean, komiki baten azterketak aukera emango digu jorraturiko gaia eta gure bizimodua elkarrekin erkatzeko, gure energi kontsumoaren patroia berrikusteko eta, kontsumitzaile garen aldetik, daukagun erantzukizunarekiko egintzak sustatzeko.
Quiero saber más