12 eta 14 urte

Lau argazki, bere narrazio eta guzti, aurkezteari esker, txiro edo behartsu izatearen adieraz gogoeta eginarazi nahi zaie partaideei. Funtsezko helburua, pobrezia kontzeptua identifikatzea da: oinarrizko premiak asetzeko ondasun eta zerbitzuak ez izateaz gainera, nork bere bizitzaz erabakitzeko aukerarik ez izatea ere bada. Horrela, bai Iparrean, bai Hegoan, pobrezia absolutu eta pobrezia erlatiboaren artean bereizketa eginik, horiek sorrarazten dituzten zergatiez gogoeta egin beharko da. Txirotasuna aztertu eta ondorioz sortzen diren galderak erantzun ondoren, bi motatako pobrezia horiez eztabaida egingo da eta, gogoeta eta ezaugarri bereizgarrien laburbiltze gisa, taldearen barometroa taxutuko da. Jarduera hau egiteko gutxienez bi ordu hartzea aholkatzen da.
Quiero saber más
Jarduera honetan, parte hartzaileei proposatuko zaie kontsumitzen dituzten ondasun eta zerbitzuen zerrenda egin dezaten, ezinbestekotzat eta bazter uzteko modukotzat jotzen dituztenez gogoeta egiteko. Banan-banako zerrenda egindakoan, elkarrekin lantzeko erabakiko da ondasun eta zerbitzuetatik zein jotzen diren oinarrizkotzat. Horrela, oinarrizko premiak landu eta eskubide unibertsaltzat har daitezen lortu nahi da. Jarduera honek ordubetea iraun dezan aurreikusi da.
Quiero saber más
Simulazio joko honetan parte hartzen duten pertsonek bizirik irauteko ezinbestekoa zer den pentsatu behar dute. Horri esker, oinarrizko premien eta sorturiko beharren arteko bereizketa sortu nahi da. Proposaturiko dinamika horrek, beste aldetik, konponbideak eta adostasuna bilatzeko gonbitea da. Bi ordu beharko lirateke jarduera hau burutzeko.
Quiero saber más
Iparralde eta Hegoaldeko gizarteetan armek eta indarkeriaren kulturak duten inpaktua aztertu ondoren, Global express honek agerian utziko du diru-iturri oparo horretan zein den irabazle eta zein galtzaile. Ikasleengan indarkeriaren kulturaz jarrera kritikoa garatzeko tresnak eskaintzeaz gainera, material honek bake kulturaren alde jarduteko alternatibak ematen ditu.
Quiero saber más
Kyotoko Protokoloa indarrean sartzeak planetako populazio zigortuenetan izan dezakeen eraginaz gogoeta egiteko elementuak eskaintzen ditu Global express honek. Bost jardueratan zehar materialak kuestionatzen du Protokolo hori indarrean sartzea aski ote den klima aldaketaren eraginak arintzeko eta oinatz ekologikoa geldiarazteko. Bestetik, eragin gehien nozitu dituzten populazioak berotze globalaz ardura gutxien agertzen dutenak direla salatzen du Global express honek eta, bide horretatik, erantzukizun indibidual eta kolektiboari dei egiten die, klima aldaketari aurre egin eta ingurumen alorrean oreka lor dezagun. Material honekin lortu nahi da ikasleak jarrera autokritikoa har dezan eta, horri esker, milioika pertsonaren eguneroko bizimoduak duen eraginaz jabe dadin.
Quiero saber más
Global express honek demokraziaren egungo egoera aztertzeko elementuak eman eta gaur demokraziak duen erronka nagusiari —herritarrak parte-hartzaile eta askeak izatea— erantzuna emateko proposamen batzuk agertuko ditu. Gizartearen eraikuntza herritarren partaidetzaren bitartez bakarrik lor daitekeela eta parte hartzea ikasi, irakatsi eta bizitzen den prozesua dela azpimarratu nahi du materialak, jardueren bitartez. Parte hartze politikoari doakionez, Espainiako demokrazian hauteskundeen funtzionamendua jorratuta, gazteek egiaz politikatik paso egiten duten eztabaida dadin proposatuko da, bi jardueraren bidez. Sei jardueratan zehar adieraziko da edonork har dezakeela parte, nork bere ahalbideen arabera, aditze eta errespetu jarreraz beti ere, horretarako baldintzak aproposak badira. Material honekin lortu nahi da ikasleak parte hartze kontzeptuaz hausnarketa egin eta den-denok eguneroko bizimoduan...
Quiero saber más
Global express honen helburu behinena, ikasleari gure bizimodu eta kontsumitzeko ohiturek petrolioarekiko dependentzia sortarazten duela jabearaztea da. Era berean, erregai horren ekoizpenak Hegoaldeko herrialdeei —aberastasun hori eduki, atera eta komertzializatzeak sortarazten dizkieten ingurugiro eta geoestrategia alorretako arazoez gainera— ekartzen dizkien ondorioak mahai gainean jarriko ditu. Material honen hasieran erakusten den argazkiak gai honetaz dakitena ebaluatzeko aukera ematen die ikasleei. "Petrolioa, aberastasun pozoiduna" materialak, gainera, negozio horren atzean zein dagoen —estatu ekoizle nagusiak, erregaia findu eta komertzializatzen duten enpresa erraldoiak, etab.— argi eta garbi erakusten du. Bestetik, herrialde zenbaitek —Angola, Sudan, Txad, Bolivia, Mexiko, Erdialdeko Ekialdeko estatuak— nozitutako liskar armatuen eta petrolioaren arteko lotura agerian uzten du. Txad-eko André Deoutol laborariaren...
Quiero saber más
Global express-en edizio honetan Milurteko Garapen Helburuen (MGH) egungo egoera aztertzen da, Nazio Batuek onespena eman zietenetik bost urtera. Ikasgelan landu beharreko bost materialen bitartez, haietako bakoitzean gaur arte lorturiko aurrera eta atzerapausoen balantze zehatza agertu eta, era berean, pobreziaren kontrako borrokan Nazio Batuen eta herritarren paperaz hausnarketa egiteko elementuak eskaintzen dira. Nazio Batuen Biltzar Nagusiak 2000 urtean onetsi zituen MGH horien xedeak ziren gizakien duintasuna eta berdintasuna sustatzea, bakea lortzea, oinarrizko eskubideak (osasuna, elikadura, hezkuntza...) bermatzea eta ingurumen oreka erdiestea.
Quiero saber más
Global express honen oinarrizko helburuak bi dira: txirotutako herrialdeetan, batez ere, nagusi dabilen turismo ereduaren inpaktua aztertzea eta, turista garen aldetik, dugun arduraz gogoeta egitea. Lehen jardueraren bidez ikasleari erakutsi nahi zaio emaniko informazioak herrialde beraren bi aldeak agertzen dituela eta leku turistiko batzuez eskaintzen zaigun panorama idilikoak, maiz, pobrezia eta bidegabekeria ezkutatzen dituela. Komiki batzuk aztertu ondoren, toki turistiko ugariren azpialdeko estereotipoak azaleratuko dira eta, azkenik, bereizketa bat egitea proposatuko zaigu: bidaiari gisa ibili ala turista gisa ibili. Albiste batzuk irakurriz lortu nahi da hainbat motatako jarduera turistiko eta beren ondorioak ezagutu eta horretaz gogoeta egitea; beste testu batzuk irakurri eta Estatu espainiarreko turismo ereduaren ezaugarri batzuk eta ondoreak...
Quiero saber más
Global express-en edizio honen helburua gure gizartearen kontsumo-ereduez hausnarketa eginaraztea eta, bide batez, gure kontsumo eta gure ekonomi eredu horiek gizartean eta ingurugiroan dituzten ondorioak aztertzea da. Eguberriak aitzakia harturik, material honek gure inguruan kontsumoak duen eragina erakustea eta dauzkagun gauzez —haietariko asko, gutxiegi erabiliak— kontzientzia harrarazi nahi digu. "Segapotoak" bide ematen digu telefonia mugikorreko enpresa nagusien jokabide ekologikoa aztertzeko, Greenpeace-k ezarri dien puntuaziotik abiatuz eta, bide batez, telefono mugikor horien atzean ezkutatzen den errealitatea agerian uzteko; adibidez, koltanen ekoizle nagusi den Kongoko Errepublika Demokratikoan dagoen gerra. Lan-kondizio ezin okerragoak agerian uzteko jostailuen munduak ere balio du: kontsumitzen ditugun jostailu gehienak emakumeek ekoizten dituzte eta beraiek dira, hain zuzen, lan baldintza...
Quiero saber más