Yusuf-en familia

Baliabideen bilatzailea

Yusuf-en familia

Autorea: Esther L. Delgado Aguilar
Data: 2007
Gaiak: 
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 12 eta 14 urte
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:

Liskarrak eraldatu eta konpontzeko bideez eta, era berean, liskarrek gizakiengan izaten dituzten ondorioez gogoeta egitea da unitate honen helburua. Darfur-en (Sudan) borroka bertatik bertara bizi zuen gaztea da Yusuf. Bere historian oinarrituriko rol joko batetik abiatuta, eragileek horrelako liskar batean duten paperaz hausnarketa egin behar dute mutiko-neskatoek. Jokoa amaiturik, liskar horretaz eta beste hainbatez hitz egiteko eztabaidari emango zaio hasiera.

Jarduera honen bitartez, munduan diren liskar armatuetako zenbaitez hitz egitea lortu nahi da; horietako batzuk nabarmentzeko eta beste batzuk ikusezin bihurtzeko hedabideek duten indarra ere jorratuko da eztabaidan. Era berean, liskar armatuek eraginiko biktima zibilen babesarekin nazioarteko komunitateak dituen konpromiso eta erantzukizunak ere aztergai izango dira.

Helburuak:
Jarduera hau, Indarkeriarik ezaren eta Bakearen Eskola-Egunean (IEBEN) egitea proposatzen bada ere, badago beste zeinahi egunetan ere jorratzea. Intermón Oxfam-en, denontzako mundu zuzenago eta baketsua eraikitzeko ahalegina egun bakar batera mugatzerik ez dagoela uste dugunez, Kaidara-ren bitartez, ildo horretako lanean jarraitzeko bestelako proposamen didaktikoen berri kontsulta dezazuen proposatzen dizuegu.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía gloabal, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.