Kidanek altxorra dauka

Baliabideen bilatzailea

Kidanek altxorra dauka

Autorea: Ester Casals
Data: 2006
Gaiak: , ,
Baliabide-mota: Irakaskuntza materiala
Hartzaileak: 6 eta 8 urte
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez
Azalpena:
Material honekin, lehorteak eta gosetea bereizgarri omen dituen Etiopia herrialdeko adibide baten bidez, pobreziaren gaian sakondu nahi da. Kidaneren historia erabateko pobreziaren isla da: bertan agertzen dira aukeren gabezia, erantzunkidetasunik eza, desberdintasuna, bazterkeria eta bizitzeko oinarrizkoak diren premiak betetzeko ezintasuna. Pertsona askok bizi dute pobreziaren errealitatea eta hainbat bidetatik barrena iristen da gure haurrenganaino, txiki-txikitandik iritsi ere. Informazio horiek, ordea, haurrei helarazten zaizkie inolako gogoetarik gabe edo, bestela, iruzkin topiko eta erredukzionisten laguntzaz. Kidane da gure protagonista: etxetik ihes egin beharko du muturreko lehorteak bultzaturik, egun asko-askotan oinez eginez. Halako batean, familiak bizitokia bilatuko du baina handik ere alde egin beharko dute, ospitale bat atzemateko, arreba txikia gaixo baitago. Gurasoek lana aurkitzeak familiari bestelako errealitatea ekarriko die: orain Kidane eskolara joango da eta arrebak tratamendua beteko du. Adibide horren xedea, ikasleak oinarrizko premiez (elikadura, hezkuntza, ura, osasuna, etab.) gogoeta egin eta bere bizitzaren eta Kidaneren historiaren arteko konparazioa egitea da. Azkenean, denen artean lehorteari konponbideak bilatzeko helburudun eztabaida egingo da.
Helburuak:
Karpeta hau, lehen hezkuntzako beste ziklo guztietarako materialak eta bigarren hezkuntzarako baliabide-karpeta bat eskaintzen dituen Zero Pobrezia monografikoaren osagaietako bat da.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre nuestras actividades y propuestas educativas, déjanos tus datos: