Katalanez

Material honekin, ikasleek uraren erabilera aztertu, horretaz gogoeta egin eta sortzen diren desorekak azpimarratzea lortu nahi da, Mediterraneoko turismoaren kasuan berariaz. Jarduerari hasiera emateko, talde txikiak osatu eta hauek Marokkorako bidaia egitea planteatuko dute. Interneten aukerak bilatuz, taldetxo bakoitzak bere bidai plana eratuko du eta, hau diseinaturik, turismo patroi bakoitzak eragingo duen ur kontsumoa kalkulatuko da. Jarduera honekin lortu nahi da zuzenen eta iraunkorren gerta daitezkeen turismo ereduez gogoeta egitea. Ondoren, munduan eskuragarri dagoen ur edatekoa aztertuko da eta giza eskubideak bete ahal izan daitezen baldintza gisa, ur eskubideaz hausnarketa egin beharko da. Jarduerari amaiera emateko, ordu eta erdiz gogoeta egitea proposatuko da. Aztergaia: planetako ingurune-orekarekin errespetutsuago jokatzeko turismo-bidaietan zer...
Quiero saber más
Jarduera honekin lortu nahi da ura aurreztu eta egokiro erabiltzeko egunero egin behar duguna denen artean erabakitzea eta praktika zuzenen dekalogoa jasoko duen agiria idaztea. Saio bakarrean burutzeko eratu da materiala. Jarduera honek balio izan behar du kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatzeko, partaidetzazko metodologiak baliatuz. Jarduera burutu denetik egun batzuetara, zein konpromiso hartu diren eta zein gradutan bete diren ebaluatzeko tartetxo bat hartzea komeniko litzateke.
Quiero saber más
Jarduera honekin erdietsi nahi da ura aurreztu eta egokiro erabiltzeko egunero egin behar duguna denon artean erabakitzea eta, azkenean, ondorioak jasoko dituen horma-kartela burutzea. Saio bakarrean egiteko asmoz eratu da. Jarduera honetan, partaidetzazko metodologia baten bitartez, kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatu nahi dira. Jarduera burutu denetik egun batzuetara, zein konpromiso hartu diren eta zein gradutan bete diren ebaluatzeko tartetxo bat hartzea komeniko litzateke.?
Quiero saber más
Jarduera honen helburua, denen artean ura aurrezteko eta egokiro erabiltzeko ohiturak eguneroko bizimoduan txertatzea da. Ateratako ondorioak horma-kartelean agertuko dira, "Noaga, ura eta gu" eta "Urarekin jolasean", jarduerei amaiera emateko saioan. Jarduera horrekin, kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatu nahi dira, partaidetzazko metodologia bidez.
Quiero saber más
Material honekin mundu zabaleko uraren banaketa eta eskuragarritasuna landu behar da, uraren banaketaz kontzientzia hartzeko balioko duen esperimentu bat ikasgelan eginez. Ondoren, ur kontsumoa kontinenteka eta sektoreka jorratuko da eta, gainera, kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatzeko xedez, norberak zenbat ur kontsumitzen duen kalkulatuko da.
Quiero saber más
Jarduera honetan, Wangari Maathai Bakearen Nobel Saridunaren bizitzan eta ekintzan euskarri hartuta landuko da uraren gaia. Lehenik, ikasleari ikerlari izan dadin proposatuko zaio, teknologia berriez baliatuz, Bakearen Nobel Saridun hori nor izan zen eta saria zergatik eman zitzaion aurkitzeko. Azkenean, Wangari Maathai emakumeaz eta berak ingurugiroaren, demokraziaren, giza eskubideen eta, bereziki, emakumeen eskubideen alde eginiko borrokaz ikasitakoa bildu eta, talde txikiak osaturik, posterra egin eta, ikasle guztiek eskutitz bana idaztea proposatuko da.
Quiero saber más
Material honetan, mundu zabaleko hainbat lekutan ura eskura izateaz eta horren kalitateaz hausnartzeko gomit egiten da. Hasteko, munduan ur gezaren banaketa agertzen duen mapa aztertuko da. Ondoren, herrialde zenbaitetako ur kontsumoaz eta gure kontsumoak mundu eskalan dituen ondorioez jabetzeko jarduera bat burutuko da. Jarduera horien bidez, ur eskasiaren zergatiak ezagutarazi eta lehorteez gogoeta egitea lortu nahi da. Bestetik, baliabide horren erabilera egokia eta erantzunkidetasun balioetan oinarrituriko jokabideak sustatu nahi dira.
Quiero saber más
Peruko Bety, Etiopiako Hanna eta Espainiako Frank pertsonaiak tarteko, mundu zabalean ura eskura izateaz eta uraren kalitateaz gogoeta egitea lortu nahi da material honen bitartez. Horrek guztiak gizakien osasunean eta bizi kalitatean izango dituen ondorioak ere planteatzen dira bertan, ur eskasiaren zergatiak ezagutu ditzagun. Jarduera horien bidez, baliabide horren erabilera egitea eta erantzunkidetasun balioetan oinarrituriko jokabideak hartzea sustatu nahi da.
Quiero saber más
Espazio ireki batean (patioan, edo) antolatu beharko litzateke jarduera hau bi jokok osatzen dute: "Tantaz tanta" eta "Ur tantak Afrikarentzat". Joko bakoitzaren amaieran eztabaida eta gogoeta egiteko tartetxo bat hartu beharko da. Jokoak egiteko behar den materiala: kartoitxoa, enbalatzeko papera eta era askotako ontziak: baldeak, edalontziak, eltzeak... Jokoa burutzeko ordu eta erdi edo bi orduko iraupena aurreikusten da. Jarduera honekin lortu nahi da ikasleak uraren garrantziaz sentsibilizatzea eta, baliabide horri dagokionez, munduan dauden desberdintasunak erakustea. Bestetik, kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatu nahi dira.
Quiero saber más
Jarduera honekin lortu nahi da urak daukan garrantziaz ikaslea sentsibilizatzea eta, bide batez, baliabide horri dagokionez, munduan dauden desberdintasunak erakustea. Burkina Faso-ko Nogoa haurraren historiari esker, ikaslea bestelako errealitate batera hurbildu eta, horren bidez, kontsumo iraunkorreko jokabideak eta erantzunkidetasunezko balioak sustatu nahi zaizkio. Beste aldetik, gure ur kontsumoa aztertu eta kontzeptu batzuk (ur edangarria, ur eskasia, etab.) ikasiko ditugu. Kontzeptu horiek guztiak jorratzeko marrazki eta argazkiak erabiltzea eta narrazio bat azaltzea proposatuko da.
Quiero saber más