Jarduera honetan, Garapenean Doazen Herrialdeen (GDH) zorra kitatzearen inguruko rol eta eztabaida joko bat ikusiko dugu, herrialde horien kanpo-zorra kitatzeko justizia eta premiaz sakoneko gogoeta egin dezagun sustatzeko eta, era berean, zorra kitatzea borondate politikoari dagokion gaia dela ikustarazteko. Horretarako, kitapen horren bideragarritasun ekonomikoa frogatuko duten zifrak erakutsiko dira. Taldea bitan banatuko da, bata kitapenaren alde eta bestea, aurka. Eztabaida amaitzean, ikaskideen argudioak entzunik, ekarritako iritzia aldatu duten partaideak zenbatuko dira.
Quiero saber más
Garapenean doazen Herrialdeen (GDH) zorrak nolako bilakaera izan duen jakitea, zor hori sortarazi duten zergatiak eta zorraren biderkapena eragiten duten mekanismoak aztertzea da jarduera honekin lortu nahi dena. Horretarako, kanpo-zorraren jatorri eta ondorioen gaineko testua eta komikiak irakurri eta aztertuko dira eta, era berean, GDH horientzat kanpo-zorrak dituen eraginak ahoz eta idatziz iruzkinduko dira. Jarduera honen iraupena bi ordukoa izango da.
Quiero saber más
Giza Garapenaren Indizearen (GGI) taulatik hasita eta Biziki Zorpeturiko Herrialde Txiroen (BZHT) mapa eskuetan, pobreziaren eta kanpo-zorpetze mailaren arteko lotura ondorioztatu ahal izango da. Lehendabizi, GGI horien datuak ikusi eta aztertuko dira, hiruzpalau laguneko taldeetan. Ondoren, planisferioan berrogeita bi BZHT horiek kokatu eta aurreko informazioarekin lotuko dira. Azkenean, talde txikitan ondorioak idatzi eta denek ezagutaraziko dizkiote elkarri. Jarduera honen iraupena ordubetea izango da.
Quiero saber más
Hainbat testu irakurri ondoren, txirotutako herrialdeen eta berorien kanpo-zorraren mailaren arteko erlazioa ondorioztatu behar da. Lehendabizi, kanpo-zorraren gaia aurkezteko familia zorretan sartzeko beharretik begiratuko zaio eta, ondoren, gaia ikuspegi orokorretik jorratuko da. Jarduera honek ekonomian funtsezkoak diren kontzeptuak —kanpo-zorra, zorraren zerbitzua, etab— lantzeko eta nazioarteko merkataritzaren errealitatera eta nazioarteko finantza erakunde nagusietara gertura gaitezen aukera ematen digu. Bi orduko iraupena izango du.
Quiero saber más
Jarduera honetan nazioarteko finantza erakundeen jatorria eta funtzionamendua aztertzen dira: Nazioarteko Moneta Funtsa (NMF), Mundu Bankua (MB) eta Merkataritzaren Mundu Erakundea (MME). Helburua, egungo nazioarteko egoera ekonomikoan horiek izan duten erantzukizuna ulertzea da. Testu batzuk irakurri eta grafiko zenbait ikusi ondoren, hainbat galdera erantzun beharko ditu ikasleak. Jarduerari amaiera emateko nazioarteko organismoen rolaz gogoeta egingo dute denek elkarrekin eta, ondoren, hori aldatzeko proposamenak aurkeztuko dituzte. Jarduera hau ordubeteko saioan burutu dadin aurreikusi da.
Quiero saber más
Simulazio joko honetan nazioarteko merkataritzazko harreman konplexuak ulertzeko aukera ematen da eta, aldi berean, gure sistema arautzen duten mekanismo ekonomikoetako batzuk erakusten ditu. Jokoaren bitartez, egungo nazioarteko merkataritza sistema honek planetako biztanleriaren gehiengo bati pobrezia larriagoa eragin eta, elikadura alorrean, segurtasuna urritzen diola erakutsiko da. Jarduera horrek, era berean, ekonomi hiztegi klasikoa jorratzeko aukera emango digu: ekoizpen kostuak, prezioak, merkatua, zorra, dumping-a, etc. Jarduera hau egiteko gutxienez ordubeteko hiru saio hartzea aholkatzen da: bata, jokoa bera garatzeko; beste bat, hori aztertzeko eta, hirugarrena, errealitatearekiko paralelotasuna ezartzeko.
Quiero saber más
Simulazio joko baten bitartez, nazioarteko merkataritza arautzen duten legeak, jarduera horrek herrialdeen baitan dituen ondorioak ulertzea eta, testuinguru horretan, arazoen konpontze negoziatuak nola funtzionatzen duen erakustea nahi da. Horretarako, taldea bitan banatzen da; parte bakoitza bere interesak dituen herrialde bat izango da. Negoziazio erronda bat simulatzen duen jokoari ekingo zaio, hortik abiatuta. Jarduera hau bi orduko saioan burutu dadin aurreikusi da.
Quiero saber más
Testua irakurri eta ulertu eta gogoeta eginik, jarduera honen helburua garbi dago: errealitatea eraldatu eta justizia berreskuratzeko egintza batzuk herritar orok burutu ditzaketela erakustea. Botikak nornahik eskuratzearen garrantzia eta herritar ororen indarra aintzat hartzeko aukera ematen du testuak. Jarduera hau ordubeteko saioan burutu dadin aurreikusi da.
Quiero saber más
Urarekin loturiko arazoez eta horien balizko konponbideez ikasleek ikuspegi orokorra izan dezaten lortu nahi da material honen bitartez. Jardueraren hasieran, talde txikiak osaturik, gobernuz kanpoko erakunde bateko kazetari gisa jokatuz, urarekin eta munduarekin loturiko gaurkotasunezko gai bat iker dezaten proposatuko zaie ikasleei, lau gai eskainiko zaizkielarik: ura, haurrak eta osasuna; Narmada-ko presa handia eta Arundhati Roy-ren borroka; ura liskar armatuetan eta, azkenik, badago ura zaintzea. Jardueraren amaieran, talde bakoitzak eginiko lana ikaskideei aurkeztu beharko die eta, gainera, ikasle bakoitzak eginiko ikerlanaz prentsa-artikulua idatziko du.
Quiero saber más
Material honen xedea, ura eta jabetasuna izateko eskubidearekin loturiko egoera jakin bat aztertzea eta justizia soziala lortzeko herritarren egintzak agertzea da. Jardueraren hasieran artikulu bat irakurriko da, gaia bere testuinguruan kokatzeko. Ondoren, Cochabamban izaniko gertakari baten inguruan rol jokoa taldeka egitea proposatuko da. Jokoa bukaturik, Bolivian egiaz zer gertatu zen eta uragatiko liskarrean inplikaturiko agente nagusiek zein jarrera hartu zuten aztertuko da. Horren bidez, urarekin loturiko arazoez eta horien balizko konponbideez ikasleek ikuspegi orokorra izan dezaten lortu nahi da.
Quiero saber más