“Spot the difference” esakunea, ingelesez, hitz-jokoa da. Publizitate-hizkuntza azterturik, iragarki transformatzaile bat sortu genuen, kontsumo arduratsu eta iraunkorraren mesedetan. Mundu zabaleko hainbat hiritako gazteen artean dauden kontsumo-azturen arteko aldeak agertzen dira: panorama horrek aukera emango digu jokabide horiek premiei edo desirei emaniko erantzunak diren aztertzeko. Kontsumo arduratsu eta iraunkorraren aldeko iragarki transformatzaile bat egitea izango da ikastaroan eginiko lana bilduko duen azken produktua. Esperientzia hau, Munduak elkarlotuz-en edizioan lanean ibilia zen DBHko 3. mailako ikasleekin gauzatu da hainbat ikasgaitan, hala nola: matematika, biologia, gizarte zientziak, musika, heziketa plastiko eta ikus-entzunezkoa, hizkuntza eta ingelesa.
Quiero saber más
Este proyecto se ha realizado en un grupo de 4º de ESO en la materia de inglés, coincidiendo con la campaña electoral previa a las elecciones municipales de mayo de 2015. Después de haber trabajado la propuesta de Conectando mundos, se despierta en el alumnado la conciencia crítica sobre la situación social, económica y política actual, y la necesidad de transformarla. Por eso se les plantea una iniciativa para que aporten soluciones concretas mediante el diseño de un partido político y la elaboración de un programa electoral con propuestas sobre temas específicos. Para poder alcanzar estos objetivos se adopta una metodología de aprendizaje significativo, partiendo de su realidad más concreta, “el...
Quiero saber más
Oraingo honetan, ikastaroa eskolaz kanpoko ordutegian eman zen, DBHko ikasleen trebezia psikologikoak eta ikasketa-teknikak sendotzeko helburuz. Ikastaroa saiakuntza pilotutzat eratu zelarik, ikasleen asistentzia erabat borondatezkoa izan zen. Matrikulatutako ikasleak bi taldetan banatu ziren: batean, DBHko lehen ziklokoak eta bestean bigarren ziklokoak. Saiakuntza bi hilabetez luzatu zen, 2013/2014 ikasturteko lehen hiruhilekoan. Talde bakoitzari astean eskola bat ematen zitzaionez, labur eta trinko samarra izan zen ikastaroa.
Quiero saber más
Heziketa telematikoko proposamena da Munduak elkarlotuz eta, halakotzat, 6 eta 17 urte bitartean dauden hainbat gune geografikotako, hainbat errealitate kultural eta sozialetako ikasleen (DBH eta Batxilergoa) gelako jarduera eta sareko lana uztartzen ditu. Izan ere, mundu osoko ikastegiek parte hartzen dute bertan eta testuak zortzi hizkuntzatan zabaltzen dira. Ekimen honek aurtengoan 13. urtea bete du Oxfam Intermón erakundeko Hezitzaile-Sarearen batzorde baten eskutik. Herritargo globalari dagokion gai edo kontu bat aukeraturik, bost proposamen didaktiko eskaintzen ditu ikasturte bakoitzean, adin-tarteei egokituta.
Quiero saber más
Jarduera honekin, ikasleek kooperatibismo eta ekimenezko proiektuak martxan jartzeko estrategiak gara ditzaten lortu nahi da; horretara begira, kontua da ikaslea gaitzea, gerora gizartean ahalik eta era eraginkor eta gogo-betegarrienean txerta dadin, curriculuma osatzen duten oinarrizko gaitasunak baliatuz, alor desberdinetako gaiei helduta. Jokaera autonomoko azturak hartzean, negoziatzeko gaitasuna garatzean, konpromisoak bereganatzean, hainbat gunetan parte-hartzeko engaiatzean eta —herrialde askotako gizon, emakume eta familien ekonomia hobetzeko tresna den heinean— kooperatiba-sistema zertan den ezagutzean oinarriturik, elkarlan, koordinazio, gatazkak konpontzeko eta arazo eta erantzukizunak bereganatzeko joera eta jokabideak sustatuko dira hemen.
Quiero saber más
Jarduera honek bete behar duen helburua argi dago: ikasleen esku-hartze aktiboa sustatzea eta herritargo globala osatzeko konpromisoa erdiestea, modelatuaren eta gauzak 3D formatuan sortzeko ahalbideak arakatuz. Ikasleek herritargo globalarekin loturiko hitz bat (beraiek horrekin identifikatuak sentitzen direlarik: partehartzea, konpromisoa, justizia soziala, etab.) aukeratuko dute: hautaturiko hitzetatik eta ondoriozko gogoetatik abiatuta, ikasleek poema bat edo kanta-letra bat osatu eta, azkenean, poema edo abestia 3D formatuan inprimaturik agertu behar dute.
Quiero saber más
Jarduera honen abiaburua lau urteko bi gelako mutiko-neskatoekin eginiko lana da, Munduak elkarlotuz 2014-2015 “Eskubideak usteltzean” izeneko proposamenean, aztergaia oinarrizko eskubide sozialak izanik. Testuinguru horretan ikusiko dugu edonori bere izaera, anitza, izateko eskubidea zor zaiola; areago, horrek ez du adierazten bestelakoa baztertzea, batzen ikasi behar dela baizik. Bestelakotasun inklusiboaren logika da hori: aniztasuna ezagutu eta, bertatik abiatuta, batasuna gauzatzea (gure gizarteak osatu beharreko aldaketa sakona, alegia). Gelako errealitateak ikasleen kultura, erlijio, hizkuntza eta bestelakoen aniztasuna aintzat hartzeko erronka agertuko digu, ikaslea baita gu elkarrengandik ikasi eta elkar ezagut dezagun ahalbidea. Helburu behinena, aniztasunean elkar ezagutzea da. Familien laguntzari esker, informazioa bildu eta hainbat modutan landuko dugu.
Quiero saber más
Esperientzia hau Oscar Wilderen “Printze zoriontsua” ipuinetik abiatzen da, bidegabekeria sozialeko egoeren aurrean gure enpatia luzatu eta gure begiak zabaltzeko beharraz eta estereotipoez gogoeta egin dezagun. Antzerki obrara joan aurreko lanetik eta “Printze zoriontsua” ipuinaren egokipen bat irakurtzetik abiatuta, historiak bidalitako mezuaz eta gela eta gizartearen arteko paralelotasunaz gogoeta egin dugu ikasleekin batera. Debate honetatik, gizartea eta gizakiak bereizten dituzten horma-mota zenbait sortu ziren (horma pertsonalak, sozialak, estrukturalak, etab.). Hortik ateratako ondorioek, gerora, migrazio-fluxuen gaian sakontzeko balio izan zuten: pertsona askok jatorriko herrialdeetan bizi dituzten —eta, horregatik, bertatik ihes egin behar izaten duten— arazo ekonomikoak eta “bidegabekeriazko” egoerak.
Quiero saber más
Irakasleentzako “Hitzematea” gida didaktikoaren edizio berritua da hau. Horren helburua, migrazioaren problematikaz sentsibilitatea pizteaz gainera, migrazioen inguruko topiko eta estereotipoak suntsitzea da, hezkuntza formal eta ez formalean, bigarren mailako hezkuntzako ikasleekin. Migrazioa gertakari masiboa den arren, ez da zerbait despertsonalizatua: migratzaile bakoitzak bere historia dauka eta bere emozioak pertsonal, bakar eta berariazkoak dira. Pertsona migratzailea aztertzeko ikusmolde generalizatzaile eta abstraktuaz beste aldera, proposamen didaktiko honen xedea da pertsona horren errealitateaz ikuspegi zehatz eta emozionala sustatzea, hemen proposatzen diren jardueren bitartez. Horretarako, lehen-lehenik, migrazio-eskarmentuarekin loturiko zortzi filmetako bat aukeratu, ikusi eta iruzkintzearen bidez kokatuko da aztergaia. Gidan dator film hori ikusi aurretik irakurtzeko sarrera labur bat eta, ikusitakoan, bera aztertzeko gida...
Quiero saber más
Herritargo globalerako heztea, komunitate lokal eta globaleko kide izateaz jabetutako herritarrak heztea da; herritar horiek, hain zuzen, mundu zuzenago eta jasangarriago bat eraikitzeko konpromisoa hartuak daudelako. Agerkari honen helburua, orientazio-irizpideen sistema batez osaturiko markoa eskaintzea da; irizpide horiek aukera emango digute geure hezkuntza-praktika planifikatu eta ebaluatzeko, herritargo globalerako hezkuntzaren ikuspegitik. Testua hiru kapitulutan antolatu da: lehenean, irizpide-sistema horren logika globala zein den azaltzen delarik, horien osagaiak agertzen ditu ikuspegi jeneralista eta operatibotik: balioak, emaitzak, metodologiak, determinatzaileak, etab. Bigarren kapituluan irizpide-sistema horren erabilgarritasuna azaltzen du modu praktikoan eta, era berean, hainbat ikuspegi, premia edota aukeren arabera baliatzeko pistak ematen ditu. Hirugarrenak, azkenik, orientazio-irizpide horiek lanabes praktiko nola bihur daitezkeen erakusten du...
Quiero saber más
