Global express-en edizio honen helburua gure gizartearen kontsumo-ereduez hausnarketa eginaraztea eta, bide batez, gure kontsumo eta gure ekonomi eredu horiek gizartean eta ingurugiroan dituzten ondorioak aztertzea da. Eguberriak aitzakia harturik, material honek gure inguruan kontsumoak duen eragina erakustea eta dauzkagun gauzez —haietariko asko, gutxiegi erabiliak— kontzientzia harrarazi nahi digu. "Segapotoak" bide ematen digu telefonia mugikorreko enpresa nagusien jokabide ekologikoa aztertzeko, Greenpeace-k ezarri dien puntuaziotik abiatuz eta, bide batez, telefono mugikor horien atzean ezkutatzen den errealitatea agerian uzteko; adibidez, koltanen ekoizle nagusi den Kongoko Errepublika Demokratikoan dagoen gerra. Lan-kondizio ezin okerragoak agerian uzteko jostailuen munduak ere balio du: kontsumitzen ditugun jostailu gehienak emakumeek ekoizten dituzte eta beraiek dira, hain zuzen, lan baldintza...
Quiero saber más
Global express honetan, Joko Olinpikoak eredu edo adibide harturik, kirol asko negozio-ikuskizun bihurturiko horrek maiz bidegabekeriak dakartzala ikusirik, ekitaldi hori zein enpresak nagusiki babesten duten aztertzen da; ondoren, espiritu olinpikoaren balioak eta kirol arropa eta oinetakoak ekoitzi diren lan-baldintzak konparatuko dira. Sektore horrentzat lanean ari diren fabriketako hiru langileren testimonioetan oin harturik, Indonesia, Marokko, Thailandia eta antzeko herrialdeetako beharginek —emakumeek, batik bat— sistematikoki jasaten dituzten eskubideen urraketaren berri izango dugu. Azkenik, kontsumitzaile garen aldetik, gizartean dugun rolaz gogoeta egitera behartuko gaitu materialak eta errealitate horiek aldatzeko gizakiak eta kolektiboak egin dezaketenaz eztabaida irekitzea proposatuko da.
Quiero saber más
Unitate honen helburua, konponbide negoziatuetara iristeko, ikasle denen artean hainbat bidetatik saiatzea da; horretarako, justiziarik gabe bakerik ez dela aitortzetik abiatu beharra dago. Hiru atal ditu unitateak eta horietako bakoitza bereiz edo beste biekin batera landu daiteke. Lehenean balizko (baina ohiko eta ikaslearengandik gertuko) gatazka egoera bat aztertuko da. Horretarako rol joko bat proposatuko da: bertan, ikasle bakoitzak liskarrean bete nahi duen rola finkatu eta pertsonaia guztiek akordioetara iritsi beharko dute, negoziazio bidez. Bigarrenean eragin handia izan duen liskar baten kausak aztertzea proposatuko da: 2006ko azaroan Frantziako hainbat hiritako periferian izaniko gertakariak. Horretarako, hainbat testu irakur ditzan eskatuko zaio ikasleari, bi aukera emanez: batetik, liskarraren zergatiak aztertzea eta, bestetik, liskarra...
Quiero saber más
Unitate honen hasieran, aldez edo moldez egoera larrian dauden herrialdeetarako bidai eskaintzak era sinbolikoan banatuko dira ikasleen artean: Haiti, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Sudan edo, Estatuan bertan, zeinahi eratako gatazka bizi duten lekuak (institutua, etorkin adingabekoen aterpetxea, tratu txarren biktima izan diren emakumeen zentro edo etxea, etab). Jarduera honetan, ikasleari azaldutako kasuez ikerketa egin dezan proposatuko zaio. Amaiera emateko, indarkeriaren gaia aztertzen duten filmez osaturiko bideo-forum saioa egitea iradokiko da. Unitate honen xedea, ahazturiko liskarrez eta hauek gizakiengan izaniko ondorioez gaztetxoei gogoeta eginaraztea da, liskarren kudeaketa- eta eraldaketa-bideek duten garrantzia nabarmenduz. Era berean, liskar armatuek eraginiko biktima zibilen babesarekin nazioarteko komunitateak dituen konpromiso eta erantzukizunak ere aztergai izango dira.
Quiero saber más
Liskarrak eraldatu eta konpontzeko bideez eta, era berean, liskarrek gizakiengan izaten dituzten ondorioez gogoeta egitea da unitate honen helburua. Darfur-en (Sudan) borroka bertatik bertara bizi zuen gaztea da Yusuf. Bere historian oinarrituriko rol joko batetik abiatuta, eragileek horrelako liskar batean duten paperaz hausnarketa egin behar dute mutiko-neskatoek. Jokoa amaiturik, liskar horretaz eta beste hainbatez hitz egiteko eztabaidari emango zaio hasiera. Jarduera honen bitartez, munduan diren liskar armatuetako zenbaitez hitz egitea lortu nahi da; horietako batzuk nabarmentzeko eta beste batzuk ikusezin bihurtzeko hedabideek duten indarra ere jorratuko da eztabaidan. Era berean, liskar armatuek eraginiko biktima zibilen babesarekin nazioarteko komunitateak dituen konpromiso eta erantzukizunak ere aztergai izango dira.
Quiero saber más
Unitate didaktiko hau, ikasleek elkarrekin irakurriko duten Leon Tolstoi nobelagilearen testu bat irakurtzetik abiatuko da. Horren bitartez, maiz alferrikako liskar-egoera absurdu baterantz garamatzaten alferrikako defentsa absurduen eraikuntzaren aurreko erreakzioa probokatu nahi zaio ikasleari, irakurketatik abiatuta, pertsonaien jardueraz eta bakea helmuga izango duen konponbidea denok elkarrekin bilatzeaz gogoeta egin dezan. Material honen xedea, ikasleari bakearen oinarrian pertsonen arteko konfiantza datzala jabearaztea da.
Quiero saber más
Unitate didaktiko honen helburua bakearen kontzeptuaz gogoeta eginaraztea da. Japoniar ipuin bat ikasleek elkarrekin irakurrita, testua denen artean aztertzeko dinamikak proposatuko dira. Material honen xedea, ikasleari bakearen oinarrian pertsonen arteko konfiantza datzala jabearaztea da.
Quiero saber más
Unitate honen xedea liskarren kudeaketa eta azterketa jorratzea da, ikasleak gertuko dituen egoeretan oin hartuta. Lehen jarduerak dilema morala planteatuko du, ikasgelan gerta litekeen balizko gatazka bat dela medio. Kasuak sortaraziko dituen elkarrizketa eta eztabaidan abiaturik liskarren kudeaketa eta transformazio estrategia zenbait aztertuko dira. Azkenean, ateratako ondorioak agertuko dituen hormako kartel bat egitea proposatuko da. Unitatearen oinarrizko helburua, enpatia, elkarrizketa eta entzute aktiboa sustatzea da, liskarren biolentzia bereizten ikasteaz gainera.
Quiero saber más
Unitate didaktiko honen helburua bakearen kontzeptuaz gogoeta egitea da, ideia erauntsi batetik abiatuz. Denen artean, "gerrarik eza" baino haratago iritsiko den definizioa osatzea da kontua, bakearen gertueneko errealitatera ekarrita: senideekiko edo lagunekiko harremanak, adibidez. Azkenean, ikasle guztien artean bake ekitaldi sinboliko bat egitea proposatuko da.
Quiero saber más
Unitate didaktiko honetan, lau eskola-jardueraren bitartez, bakearen eta liskarren kudeaketa kontzeptuetara hurbilduko da ikaslea. Gertu-gertuko adibideetan —esate baterako, lagunen arteko borroka eskolako patioan— oinarrituz, liskarrak bake-bidetik konpontzea da material honen helburua, komunikazio-arauak eta liskarren transformazioa bereziki azpimarratuz. Bestetik, marrazkien bitartez, bakeak eta gerrak haur txikienengan sortarazten dituzten sentimenduak jorratzea du helburu.
Quiero saber más