Praktika horrek proposatuko digu nola landu, Ikaskuntza eta Zerbitzu (IkZ) proiektuetatik abiatuta, udalerriko parte-hartzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 4. mailako ikasleekin. Lana lau esparrutan egin zen: gazteen casal baten sorrera eta jarduera, udal irrati baten sorrera, IkZ-n elkartasun eta garapenerako batzorde baten sorrera eta colla de diables (suarekin eta su-jaiekin loturiko Kataluniako folklore-tradizioetan esku hartzen duen talde kultural) baten eraketa. Helburu hauek jorratu ziren: ikasleekin hainbat kontzeptu lantzea (autonomia, erantzukizuna, elkartasuna, auto-ezagutza eta tolerantzia) parte-hartzea oinarri harturiko landa-lan batetik abiatuta, teoria (gogoeta eginez) eta praktika (ikastetxean, Sahara eta Haitiko herritarrekiko elkartasunezko proiektuak gauzatuz, adibidez) tartekaturik.
Quiero saber más
Esperientzia hau Plácido Fleitas CEIP-en (Telde, Kanaria Handia) burutu zen; ikastegiko proiektu honen xedea munduko pobreziaren aurrean ikasle-irakasleak eta gurasoak sentsibilizatzea da, zergatiak eta ondorioak bilatzeko eta errealitate horren aurrean konpromisoa harrarazteko. Gizabanakoaren konpromisoa landu eta jorratzeko helburuz, irakasleen klaustroak lantegiak antolatu zituen ikasle eta gurasoentzat, Intermón Oxfam-eko hezkuntza-taldearen laguntzarekin. Teldeko herritarrei pobreziaz kontzientzia harrarazteko eta ikasleengan konpromiso demokratikoko arrastoak sortzeko mobilizazio sozial batekin eman zitzaion amaiera lanari.
Quiero saber más
Esperientzia hau Sevillako Gerena BHI-ko zuzendaritza taldeak bultzatu zuen, hezkuntza-zentroa eta bertako jarduera komunitatearengana proiektatzeko xedez. Helburu hori erdiesteko, hitzaldi ziklo bat antolatu zen, bi edo hiru hilean behineko maiztasunez. Ikastegiko zuzendaritzak gomit egin zien bertako irakasleei, herriko Lehen Hezkuntzako ikastetxekoari eta gurasoei gutunak eta mezu elektronikoak bidalita eta tokiko telebistan publizitatea eginda. Horren emaitzaz, irakasle, guraso eta asoziazio mugimenduarekin loturiko pertsonek osatutako talde anitza osatu zen. Bestetik, tertulia batean (“Immigrazioa eta eskola” izenekoan) etorkinek eta bestean (arte garaikidea eta begiradaren heziketari buruzkoan) artean adituek parte hartu zuten.
Quiero saber más
Esperientzia hau Malagako irakasle talde batek eta Intermón Oxfamek Andaluzia eta Kanarietan duen hezkuntzarako arduradunak burutu dute. Denen artean auto-hezkuntzaren proiektua bultzatu zuten, hots, Paulo Freireren bibliografia irakurri eta hori jendaurrean azaltzea, autoreak aldarrikatzen duenez, “bestelako eskola bat” posible delako ideia beren praktikara ekartzeko. Jarduera hori, Andaluziako irakasleen heziketan sartzen da, Antequera-ko José Rodríguez Galán Irakasleak Prestatzeko Zentroan, hain zuzen. Liburuak banatuta, hilabetez hilabeteko saioetan aurkeztu ziren, irizpide kronologikoaren arabera. Irakurketa-fitxak, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ez ezik, herritargo globalera iristeko hezkuntza-planteamenduarekiko lotura ere jasotzen du.
Quiero saber más
Esperientzia honen bitartez, herritargo globalerako hezkuntzaren ikuspegitik hezkuntza-praktikaz gogoeta egitea ahalbidetzen digun metodologiatzat, sistematizaziorako lehen hurrerapena egin dadin nahi da eta, horrekin batera, talde-eraikuntza prozesuei ekiteko eta PVCANT-en bitartez sarea finkatzen segitzea. Prozesuan parte hartu duten zortzi irakasleetako bakoitzak, berak praktikan jarritako hezkuntza-eskarmentu bana ekarri zuen, herritargo globalerako hezkuntzaren marko teorikoarekin elkarrizketan sistematizatua izan zedin. Talde horren bereizgarria da ikasleen jatorrien aniztasuna, alor, maila, lurralde eta esparru desberdinetatik baitatoz, publiko eta hitzartutako landa eta karrika-ikastetxe hezkuntza informaletik hasita, hezkuntza formalaren hainbat mailataraino, ikastegi eta berritze-guneetako esperientzietan barne. Horiei erantsi behar zaizkie bertara aurkezturiko bizipenen anitza ere (ikasgela, irakasle-prestakuntza, ikastegi, interkulturaltasun proiektuak, etab.).
Quiero saber más
Esperientzia honek hezkuntza interkulturalaren funtsezko kontzeptuen lanari heldu dio. Hasieran ikasleek, binaka edo hirunaka, kontzeptu horietako batzuen definizioak (hala nola kultura, liskar etnikoa, giza eskubideak, elkarbizitza, kultur aniztasuna, bakea, xenofobia…) bilatu behar dituzte. Definizioa, berriz, horrekin lotura duten bizpahiru esalditan aplikatu behar dute. Hurrengo fasean, aukeratutako kontzeptuei dagozkien irudiak bilatu behar dituzte ikasleek eta horien jorraketa ahalbidetuko duten bi jarduera eta jolas prestatu beharko dituzte. Azkenean, eginiko lanak partekatuko dituzte taldeek eta bilkuran esku hartu duten beste herrialdeetako ikasleekin burutuko dira jarduerak.
Quiero saber más
Praktika honen bitartez herritargo globalerako hezkuntza indartu nahi da, curriculum integratuago eta demokratikoago bat eta eskola parte-hartzaileago eta etikoago bat sustatzeari esker. Helburu nagusia eskolak benetako hezkuntza-komunitate gisa (ikasten duen eskola, alegia) jardutea da: egiaz parte hartzeko egiturak eta prozesuak sortuz (eskola, familia eta eragile sozialen arteko parte hartze integratua), curriculum integratuago eta demokratikoagoa sortuz, elkarbizitza hobetuz, ikaskuntza dialogiko, kooperatibo eta solidarioa sustatuz eta hezkuntza etikoa ere bultzatuz. Badia del Vall�s-eko (Bartzelona) La Jota eskolako Lehen Hezkuntzako Hastapen Zikloko proiektu gisa abiatu zen baina azkar asko ikusi zen beharrezkoa izango zela eskola osora hedatzea. Horrela, ikastetxeko proiektu bihurtu zen.
Quiero saber más
Esperientzia honen ardatza Castilleja de la Cuesta (Sevilla) eta Malagako Irakasleak Trebatzeko Zentroak gidaturiko irakasleen prestakuntza. izan da. Sei irakaslek osaturiko bi lantaldek, hilean behin elkarturik, Herritargo Globalerako Hezkuntza proiektua garatzen dute, urtebeteko iraupenez. Sevillako taldearen eginkizuna hezkuntza baliabideak (unitate didaktikoak) ekoiztea da batez ere, baina beste irakasleak trebatzeko eskakizunik ere heldu izan zaio. Malagako taldearen helburu behinena, berriz, bere burua eta beste irakasle batzuk prestatzea da. Talde honek, eskarmentuak jorratzeko helburuz, Irakasleak Trebatzeko Zentroen arteko topaketa eratu du eta bizipena mesedegarria izan da. Horren metodologia, hezkuntza-praktikatik, hausnarketan eta azterketan oinarritzenda.
Quiero saber más
ikasgelako praktika den esperientzia honetan gizarte zientziei aplikaturiko matematikako curriculumaren oinarrizko gaitasunak aztertu ziren. Horretarako, Agüimes-eko (Kanaria Handia) Playa de Arinaga Bigarren Hezkuntzako Institutuko DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasle batzuek eginiko lan-egitaraua hautatu zen, telefono mugikor baten erosketa xedea izaki. Prozesuaren zailtasunak topatuko zituzten ikasleek, pixkanaka-pixkanaka: koltaneko meatzarien egoera latza, mineral hori erauztearen ondorioz Kongoko Errepublika Demokratiko herritarrek nozitzen dituzten erasoak, etab. Prozesuaren amaieran ikasleak informazioa jaso zuen hainbat gairen inguruan: kontsumo arduratsuaz, Kongoko koltaneko meatzarien egoera latzaz, arma trafikoaz eta ingurugiroaz. Esperientzian zuzenean 27 ikaslek hartu zuten parte eta, zeharka, hezkuntza komunitateko berrehun lagunek. Lana egiteko unean ikasleak taldeka elkartu ziren eta horietako bakoitzeko arduradunak Messenger-en, posta elektroniko bidez...
Quiero saber más
Global express honen helburua, laborantzetako materietatik ateratako erregaiekin energi krisiari aurre egiteak dituen inplikazioez hausnarketa eginaraztea da. Argazkien azterketan oi9n harturik, ikasleek gure garraio-ereduaz eta horrek ingurugiroan dituen inplikazio sozialez dakitena arakatzen hasten da materiala. Ondoren, talde-dinamikaren bitartez, nekazal erregaiekin loturiko oinarrizko kontzeptuak ezagutarazi eta gure garapen-eredua aztertuko da, hori zein giza talderen mesedetakoa eta zein talde kaltetuko duen ondorioztatzeko. Hainbat lekukoren hitzak irakurriz gizakiaren bizitzan nekazal erregaien ekoizpenak dituen ondorioen inguruko sentsibilitatea piztu nahi da . Azkenean, komiki baten azterketak aukera emango digu jorraturiko gaia eta gure bizimodua elkarrekin erkatzeko, gure energi kontsumoaren patroia berrikusteko eta, kontsumitzaile garen aldetik, daukagun erantzukizunarekiko egintzak sustatzeko.
Quiero saber más
