Zazpigarren ikasturteko ikasleei proposaturiko erronka batetik abiaturik (egungo gizarteak zer-nolako arazoak dituen, gogoeta egin zezaten gomit egin zitzaien) ikasleek ikasturtean Proiektu Alorrean diskriminazioari dagokion problematika landu nahi zutela erantzun zuten. Haien interes eta sentsibilitateen arabera, arrazakeria, xenofobia, etniaz ijito den gizakiaren diskriminazioa, genero bortizkeria eta gizaki ezinduaren bazterketa helburu zuten proiektuak garatu zituzten; horrela, proiektuari ezarri zitzaion izenaz (“Aniztasunean elkarrekin”) adierazpenaren esanahiaz jabetu ahal izan ziren ikasleak . Hezkuntza-praktika hori, Proiektu Alorra, Geografia, Portugesera, Ikuspen Heziketa, Hezkuntza teknologikoa, Dantza eta Zurgintza ikasgaietako ikasleek elkarrekin eginiko lanari esker burutu zen.
Quiero saber más
Munduak elkarlotuz proiektuan parte hartzeak 5. ikasturteko ikasleak eta tutorea inplikatu zituen esperientziaren helburua geroz eta zabalagoa den herrixka global honetako herritarrak ezagutzea zen, hainbat herrialdetako gizakiekiko gizarte solidarioago eta irekiago baten eraikuntzan eta horren gogoetan euskarri harturiko lan batean parte hartzeari esker. Proiektuan esku hartzeak bertako antolakuntzak taxuturiko ildoarekin bat etorri zen: ikasleen eskura jarritako informazioa irakurri eta interpretatzea eta proposaturiko erronkei erantzuneko testuak sortzea, parte-hartzaileek interakzioz jardunez. Esperientzia hau Herritar hezkuntza ikasgaiko curriculumeko kategoria gabeko alorrean burutu zen.
Quiero saber más
Gure eskualdeetan eta munduko beste hainbat herrialdetan gizakien bizitzen artean dauden desberdintasunak uler daitezen erraztea da Portugaldik etorri zaigun esperientzia honen helburu behinena. Proiektu hau Portugesera (testuak lantzea) eta Herritar hezkuntza (herritargora begirako hezkuntza garatzeko gune pribilegiatua baitzen) ikasgaietatik landu zen. Ipuin baten bitartez eta Munduak elkarlotuz proposamen didaktikoaren inguruan, lehen fase batean emozioak landu ziren, ipuineko pertsonaien identifikaziotik hasita; bigarren fasean, berriz, migrazioekin loturiko edukiei heldu zitzaien, hala nola mugak, ezaugarri fisikoak, tradizioak, banderak, etab. Prozesuaren hirugarren fasean, borroken, bakearen eta bortizkeriaren gaia aztertu zen. Azkeneko fasean, egoeraren azterketa kritikoa jorratu zen, nork bere iritzia argudiatu ahal izan zezan sustatuz.
Quiero saber más
Esperientzia hau, diziplinarteko proiektua izaki, Portugalen burutu zen. Portugeserako, Ingurunearen Ikerketa, Adierazpen Plastikoa eta Dramatikoa eta Matematikako irakasleek hartu zuten parte. Haurrek, taldeko tutoreak orientaturik, Haurraren Eskubideen Adierazpenaren markoan, nazionalitaterako, desberdintasunerako eskubideari heltzeko narrazio kolektiboa idatzi zuten. Proiektu horrekin, haurrek partekatu zituzten ahoz eta idatziz beren ikasketak, irakurle eta entzule guztiengana helaraziz. Azken helburua, Elkarteko Haur Eskola bateko talde bati narrazioa irakurtzea zen.
Quiero saber más
Esperientzia hau Portugalgo ikastetxe batean egin zen, partaidetzazko metodologiaz baliatzean oin harturik: hastapeneko planteamendua, izan ere, proiektuan inplikaturiko ikasle guztiek parte aktiboa hartzea eta uneoro iritzia ematea izan zen. Adostasunetara iristeko, hainbat balio lehenetsi ziren, hala nola errespetua, tolerantzia eta denen artean atazak banatzea. Ikasleek ekoitzi zituzten testuak talde txikietan eginiko lanaren emaitza izan ziren eta argitara joan ziren testuak, berriz, talde osoan sorturiko adostasunaren fruitu. Azkenean, migrazioen gaiaren inguruko dokumentu kritiko bat sartu zuten blogean, egindako lan guztia biltzen zuena.
Quiero saber más
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 4.eko ikasleekin egin zen esperientzia honen helburua da, ikasleek immigrazioarekin loturiko egiazko egoerak identifika ditzaten eta horiek kritikoki aztertzeko gai izan daitezen. Munduak elkarlotuz_Enararen ametsak izeneko proposamen didaktiko telematikoan ikasleek immigrazioaren zergatiak eta ondorioak jorratu zituen, mundu zabaleko beste hainbat herrialdetako ikasle adinkideekin eta, ondoren, atzemaniko egoera jasoko zituen bideo bat Informatika eskolan egitea erabaki zuten. Prozesu osoa ikasleek diseinatu zuten, gidoiak egitea, grabatzea eta gainerako lanak beraien artean banatuta. Azkenean, beste hainbat talde eta mailatako ikaskideei emaitza erakusteko tokiak bilatu eta aukeratu ziren.
Quiero saber más
Praktika honetan, estatuko herrialde desberdinetako Unibertsitateko eta Bigarren Hezkuntzako irakasle-talde batek hartu du parte, Global express hezkuntza-proposamena egitea xede izaki. Lantalde horretan bada Este equipo, en el que también hay un miembro del equipo educativo de Intermón Oxfam-eko hezkuntza taldeko kide bat eta denak elkarlanean ari dira, IKTak baliatuz eta bideokonferentzia bidez bilerak eginez. Hezkuntza-proposamenari dagokiola, lantaldeak agerturiko helburu nagusia, ikasgelan herritargo globalerako hezkuntza bultzatu nahi duten irakasleek lanabes izango duten Bigarren Hezkuntzarako proposamen didaktiko bat jorratzea da. Lantalde den aldetik, batzorde eragilearen eta alorraren antolamendu-ereduaren helburua, oro har, herritargo globalerako hezkuntzaren marko teorikoarekin bat etorriko den lan-eredua martxan jartzea da; bestela esateko, herrialdeen desberdintasuna aintzat hartzen duen eta irakaslea...
Quiero saber más
Esperientzia hau Madrilgo Intermón Oxfam-eko hezkuntza-taldeko irakasle eta kideek osaturiko lantaldeak burutu zen, DBHko 4.eko Geografia Ekonomikoa eta Batxilergoko 2.eko Lur Zientziak ikasgaiak antolatzeko helburuz, herritargo globalera iristeko hezkuntzaren ikuspegitik. Esperientzia hori ikaslea bere ikaskuntza-prozesuan, informazio-iturri tradizionalen erabileraren eta informazio eta komunikazio teknologien erabileraren bitartez, protagonista izango duen programazio bat eratzeko beharrak sortarazi du.
Quiero saber más
Praktika hau, zikloko (DBHko lehen ziklokoa, hain zuzen) proiektuko esperientzia da, herritargo globalera iristeko hezkuntza jorratzeko, bai 2. eta 2. kurtsoetako aukerazko ikasgaietan, bai 3.eko derrigorrezko batean ere, Herritargorako Hezkuntza ikasgaitik at. Esperientzia gauzatzean kontuan hartu ziren helburuak hauek izan ziren: Gizarte Zientziak ikasgaiarekin zerikusi zuzena edo zeharkakoa duten edukiak asimilatzea, alor sozialeko gaitasunak lantzea eta bidegabekeria sozialeko egoeren aurrean kontzientziatu eta postura hartzea.
Quiero saber más
Esperientzia hau DENIP-en (Bortizkeriarik ezaren eta bakearen eskola-eguna) inguruan gorpuztu zen. Ikastegiko proiektu horretan, ospakizunaren inguruan, elkarbizitzaren gaia jorratu zen, horretara begirako hezkuntza sustatzeko, eskolako bizitza aktiboan parte hartzea bizkortzeko, taldea sendotu eta trinkotzeko, gaitasun pertsonal batzuk (gogoeta egitea, arazoak aztertzeko gaitasuna, etab.) garatzeko eta bestelakotasuna elementu aberasgarritzat balioztatzen ikasteko. Hasiera batez, eskolako bileran, gaiak hautatu ziren. Geroago, mundu zabaleko liskarrak agertzen zituen hormako mapa egin zen eta ikasle bakoitza herrialde horietako bateko herritar batekin identifikatu zen. Ariketa beste hainbat jarduerarekin osatu zen, hala nola laburmetraiak, elkartasunezko jokoak, gogoetak, jendaurreko azalpenak, etab. Amaiera emateko, bestelakotasunak areagotzen dituzten hitz-adreiluekin harresia eraiki eta, denek batera eginiko gogoeta baten bitartez, eraitsi egin zen.
Quiero saber más
