Hezitzaileak eta hezitzaileak

Idazlan honen bitartez, herritargo globalera begirako hezitzaile sareko Malagako irakasle taldearen eguneroko lanera gerturatuko gaitu autoreak. Egitasmo horretan, 2010-2012 eperako hezkuntza-esperientzien sistematizazio eta auto-prestakuntza proiektua garatzen da eta hiru atalek osatua dago: 1) Herritargo globalera begirako hezkuntzaren oinarriak; irakaslea, aldaketa-eragile; 2) Herritargo globalera begirako hezitzaile sarearen aurkezpena; antolakuntza-eredua eta horren gorpuztea lurralde-eremuan; 3) Malagako taldea osatzen duten irakasleen aurkezpena, antolamendua, lanean aritzeko era, hezkuntza alorrean duen eragina. Bestela adierazteko, sareko hezitzaileen eguneroko lana ikusgarri agertzen da, auto-prestakuntzaren bidez proposamenak egitea eta ezagutza teoriko-praktikoa menperatzea sustatuz, helburu jakin batekin, hots, eskolan hezkuntza-eredu humanista eta herritargo globalaren aldekoa bultzatzeko balioko duten hezkuntza-prozesuak sortzea.
Quiero saber más
Hezkuntza sisteman ikasle batzuek etekin akademiko eskasa ez ezik, heziketako helburuak betetzeko eragozpenak ere agertzen dituzte. Eragozpen horiek, askotan, oinarrizko trebetasun eta jarrera batzuetako gabeziekin daude lotuak: arreta, adimen emozional, motibazio, iraunkortasun eta ikaste-teknikekin, adibidez. Ausart zaitez ikasten! DBH eta Batxilergoaz gozatzera lagunduko dizuten trebezia eta teknikak: programa horrek DBH eta Batxilergoko ikasleari ikasketa-prozesuak optimizatzen lagunduko dio. Xede horrekin, autoreak hautatu dituen jarrera, trebetasun eta teknikak hurrengo eduki-sailetan aztertu ditu: 1) Oinarrizko baldintzak: erabateko arreta, adimen emozionala, ikasteko eta horrela irauteko interesa jorratuko dira; 2) Teknikak: erraztasun osoz maneiatu behar diren teknika batzuk zehaztu eta azalduko dira, hala nola ulertzen irakurtzea, laburtzea, eskema, taula eta grafikoak osatzea, gogoratze-estrategiak, liburutegietan informazioa eskuratzea eta antolatzea; 3) Lan...
Quiero saber más
Gaur egungo garaiotan hezkuntzari buruzko eztabaida politikoa herritargoaren inguruan egosten eta mamitzen ari da. Alde batetik eta bestetik argudioak biderkatzen diren bitartean, hezitzaile izateko ardura daukagunok betiko galderari bueltaka segitzen dugu: nolako herritargoa eraikitzen (laguntzen) ari garen eskolatik. Bizitzarako, ezer arrotz izango ez zaigun mundu baterako heztea da gure asmoa eta horrek, noski, eskola mundua berreratzera garamatza. Hezkuntza eredu humanista eta global berria abiapuntua hartuta, liburu honek eskaintzen digun ikusmoldea kosmopolita, emantzipatzaile, kritiko, parte-hartzaile, demokratiko, eraikitzaile, gogoetatsu, dialogiko eta, batez ere, transformatzailea da. Liburu honek eskola-praktikaren diagnostikoa, premiak eta antolamendurako euskailuak planteatzen dizkigu era zorrotz, didaktiko eta ulergarri batean. Horregatik bihurtu da ezinbesteko irakurketa hezitzaileentzat eta argi-emailea seme-alaben eskola-ereduaz kezkatzen...
Quiero saber más
Hona hemen opari polita, ez-kontsumista (jakina!) eta bikoitza: edukietan hezi nahi gaitu; formetan, goxatu. Ez, noski, bera liburu atsegin edo eskuzabal izatearren; alderantziz, arduragarri gertatzen da, baina jendea, gizartea eta naturarekiko adeitsu agertzen da. Gogoeta kritikoak funtsezko baieztapen honetatik abiatzen dira: hiria merkatu da, herritarra kontsumitzaile. Ikusmolde horretatik, kontsumo partekatu berri bati heltzeko proposamenak ez dira gutxi, ingurumena eta gizartea aintzat joko dituen eredu horrek gizakiaren gaitasunak biderkatuko dituelako. Egungo errealitateak testua (berez, baliagarria) vademecum bihurtu du, berak erakusten duelako alor honetan bide berriak urratu beharko liratekeela, krisia (krisi eta aukera) loratu eta ekonomia gizateriaren premiak betetzea den esentzia egiazko eta bakarra mamitzeko. Hau bezalako saiakera asko beharko dira protozoo intsumiso asko ager daitezen,...
Quiero saber más
Gizateriarekin eta planetarekin arduratsu izango den herritargo globaleko korronte bat osatzeko, euskarriak eskolatik hasita finkatu behar dira. Gelako egunerokotasunean sinesmen horri eusten diogunok badakigu hori ez dela erraza, baina bizi garen mundu honetan aurrean jarri dizkigun erronka batzuek (pobrezia, klima aldaketa eta antzekoak) ezin dute itxaron. Egungo hezkuntza-sistemak erantzun gutxi eskaintzen du. Bestelako hezkuntza-eredua ikusi behar dugu, humanista, elkarrizketan eta elkarbizitzan oinarritua, justiziaren kezka sentituko duen, ingurunera eta mundua zabalik egongo den komunitate-eskola eraikiko duena. Erronka behinena, beraz, "izateko" eta eraldatzeko hezkuntza eraikitzea da. Eskola aldatzeko arrastoak sailak, Desiderio de Paz Abril-en Escuelas y educación para la ciudadanía global; una mirada transformadora liburuaren edukiak jasotzen ditu. Herritargo globalerako hezkuntzaren proposamena sakon eta zabal oinarritzean urte asko...
Quiero saber más
2012ko uztailaren 6tik 8ra Los Negrales-en (Madril), Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sareak antolaturik, “Herritargo globalerako heztea" V. Mintegia egin zen, bertara Espainiako hainbat lekutatik ehunka pertsona bildu zelarik. Hiru egunetan barna, parte hartzaileek ikusmoldeak jorratu eta hezkuntza-esperientziak partekatu zituzten, Sarea topagune eta elkarlanerako gune gisa finkatzeko. Mintegia, lurralde-sareetako hezitzaileen batzordea aitzindari, partaidetzazko prozesuaren bitartez antolatu zen (hirurogei lagun baino gehiagok hartu zuten esku). Bi multzo nagusitan egituratu zen mintegia. Ikastetxe eraldatzaileak izenekoak galdera hau izan zuen ardatz: nolako praktikak izan behar du ikastetxe batek, herritargo globalaren ikusmoldetik, gizartearen eraldatzaile izateko? Lehen multzoko aztergaia galde horren erantzun teoriko eta praktikoa izan zen. Sareko “Centros educativos transformadores: herritargo global y transformación social” (CET dokumentua) dokumentuaren aurkezpenak...
Quiero saber más
Publikazio honen abiaburua, Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sarearen baitan eta erakunde horren batzorde estrategikoan partaidetzaz garatutako ikerkuntza prozesua da. Prozesuaren ipar-orratza galdera hau izan da: Nolako praktikak izan behar du ikastetxeak, herritargo globalaren ikusmoldetik, gizartearen eraldatzaile izateko? Publikazio honen abiaburua, Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sarearen baitan eta erakunde horren batzorde estrategikoan partaidetzaz garatutako ikerkuntza prozesua da. Prozesuaren ipar-orratza galdera hau izan da: Nolako praktikak izan behar du ikastetxeak, herritargo globalaren ikusmoldetik, gizartearen eraldatzaile izateko? Sareko eta Intermón Oxfam-en herritargo globalerako hezkuntza-ereduan oinarriturik, aldakuntza-ideal horrekin partzialki edo erabat lotzen diren beste hezkuntza-eredu batzuk bildu eta horiekin dihardu kritikoki txosten honek; horiez gainera, bideragarriak diren ibilbide aldakorrak zehazten ditu, hiru mailatako praktiketatik abiatuta: irakaskuntza...
Quiero saber más
Integrazio soziala hainbat alorretatik gorpuzten da, eragile askoren parte hartzeari esker. “Integratua" dagoen gizakiak, gure ikuspuntutik, gizarte bateko bizitza sozial, ekonomiko, kultural eta politikoan aktiboki hartzen du parte, eskubideak egikaritzen ditu eta oinarrizko ondasun eta zerbitzuetarako irispidea du. Comillas Unibertsitate Pontifikaleko Nazioarteko Migrazioen Masterrean, Gema Redondo Mazarrón andreak ikasle etorkinak Madrilgo ikastetxeetan sartze eta integratze prozesuez ikerkuntza egin du. Ikerlanaren muina da fenomeno ezagun baten kausak aztertzea, alegia, zergatik agertzen dituzten berariazko problematikak integrazio prozesuek, "interkultural" abizena dutenean eta migrazio ekonomikoen fenomenoarekin loturik daudenean. Era berean, harreman interkulturalak normalizatzeko premia azpimarratu nahi du, ikastetxea aztergai jarrita: bera da gizartean integratzeko prozesuetan toki behienetako bat, nornahiren iritziz. Ikerlan horren xedea da...
Quiero saber más
Haur etorkin askorentzat eskola da errealitate berriarekiko lehen kontaktu-gunea. Ikasle berriak ikastegian sartzeak aurre egin beharreko erronka asko dakarzkie denei: haurrei, ahalik eta lasterren integratu behar dutelako; ikastegiari, eskakizun berriei erantzun egokia eman behar dielako. Eskola da estereotipoak txikitzeko eta desberdintasuna aberaste-iturri bihurtzeko gunea. Esperientzia honetan aurkeztu den Gamo Diana ikastegiko Kulturartekotasunezko egitarauaren helburuak dira: ikasle etorkinak integratu eta egokipena laguntzea, jasotze-prozesuan taldearen inplikazioa erdiestea eta ikastegian bizi diren kultura guztiak hezkuntza-komunitate osoari ezagutaraztea. Bi jarduera-bidetatik garatuko da egitaraua: ikasleekiko zuzeneko esku-hartzea eta tutoretzentzako jardueren planifikazioa.
Quiero saber más
Esperientzia honen helburua ikasleak eskolatik kanporatzeen murriztea eta eskola bertan behera ez uztea izan denez, ikasleei beren jokaera hobetzen lagunduko zien aukera eskaini zaie. Horretarako, Alhaurín de la Torre (Malaga, Espainia) herriko Huerta Alta institutuko baratzean hainbat ikaskuntza antolatu dira. Esperientzia garatu den bigarren hezkuntzako institutuan eskolako baratze proiektua gauzatu da hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioarekin. Metodologiaren ikuspegitik, ikerkuntza-egintzako proiektu honetako atazak planifikazio, esku-hartze eta hausnartze prozesuen bitartez gauzatzen dira. Metodologia aktibo, partaidetzazko, kooperatibo, ludiko, motibo-emaile eta integratzailea da.
Quiero saber más