Doktoretza testi honetan, egungo sistema-krisia sortarazi duten kausa nagusiei eta beren ondorioei heltzen zaie, garapen ekonomikoaren eredu jasangarri berri batzuk aintzat hartuta; ereduok hiru hauetan daude oinarrituak: merkatuen eta erakundeen arteko bestelako harremanetan, harreman ekonomiko, sozial eta politikoen tokiko eta munduko alorren arteko elkar osagarritasunean eta herritargo globala eraikitzea bideratuko duen hezkuntza-sistema bat hartzeko aukeran. Helburu horrekin, beraien artean hertsiki lotutako hiru interpretazio-maila jotzen dira aintzat: nagusi den politika ekonomikoaren analisi kuantitatibo eta kualitatiboa; ikuspegi kultural neoliberalaren bilakaera eta, hirugarrenik, iritzi publikoan eragina izanik, eredu horren araberako politikak garatzen lagundu duen sen onaren eta kulturaren paradigma. Aztertzen den gaia da, Oxfam Intermón-eko HGH-rako Hezkuntzaren ikuspegitik abiatuta, erakundeek eta kooperazio-alorreko elkarteek...
Quiero saber más
“Herritargo globalera begirako heziketa” VI: Mintegiak uztailaren 3tik 5era bitartean 113 hezitzaile elkartu zituen, “Hezitzailearen eginkizuna gizartearen transformatzaile den aldetik” gai nagusiaren inguruan hausnartu, eztabaidatu eta iritziak jorratzeko. Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sareak (HGH sarea) garrantzi handia ematen die egungo testuinguru politiko, ekonomiko eta sozialak ezarriak dituen erronkei eta, era berean, gure helburuekin aldez edo moldez bat datozen kanpoko aktore batzuei eztabaidaren ateak zabaltzeari, bai ikuspegi desberdinak aztertzeko, bai sinergiak finkatzeko ere. Horregatik, mintegian hainbat kolektibok hartu zuten esku, hala nola Alboan, Entreculturas eta Intered izenekoak; horiek, Oxfam Intermón-ekin batera, Heziketa Eraldatzailearen eta Herritargo Globalaren aldeko Mugimenduabultzatzen dute. Horiekin batera, La Educación Que Nos Une, Ikasleen Gurasoen Elkarteen Konfederazio Espainiarra, Ikasleen Elkarteen Konfederazio Estatala...
Quiero saber más
Faro de Maspalomas (Gran Canaria) Institutuko Bigarren Hezkuntzako emakume irakasle baten eginiko artikulu honek aukera emango digu Oxfam Intermón-en Munduak elkarlotuz hezkuntza-proposamenean parte hartzeko bizipenera hurbiltzeko. Bertan, duela hamahiru urte hasita, urtero-urtero mundu zabaleko 12 eta 16 urte bitarteko milaka gaztek esku hartzen dute. Plataforma digital eleanitz baten bidez egituratutako planteamendu soil batekin, sormenezko lan autonomo esanguratsua erraztuko duten aplikazio metodologiko eta diziplinarteko lan-prozesua eratuko da, herritargo globala osatzeko funtsezkoak diren gaitasun, eduki, balio eta jokaera batzuk jorratuko dira. Bidaia hezitzaile honek ikasle-irakasleen ateko lokarriak sendotzeko balio du, desberdintasunen balioa erreibindikatzen, kulturarteko kontzientzia garatzen eta norberaren eta gertukoen bizimodua aldatzeko interesa suspertzen du eta, gainera, errealitate lokal zein globalaren transformazioan eragiteko balio...
Quiero saber más
Eskola-txertatzea erdietsi eta eskola-erasoari saihets egiteko modurik egokiena berdinen arteko laguntza dela sinetsirik, hemen planteatzen den egitarauan DBHko 3. mailako ikaslea DBHko 1. mailako ikaslearen tutore izango da, erreferentziako eredu eta, gatazkarik bada, laguntzaile jarduteko. mailako ikasleak hasierako prestakuntza eta hainbat jarraipen-jarduera egingo ditu, harreman horren mesedetan aritu eta prozesua ebaluatu ahal izateko.
Quiero saber más
“Spot the difference” esakunea, ingelesez, hitz-jokoa da. Publizitate-hizkuntza azterturik, iragarki transformatzaile bat sortu genuen, kontsumo arduratsu eta iraunkorraren mesedetan. Mundu zabaleko hainbat hiritako gazteen artean dauden kontsumo-azturen arteko aldeak agertzen dira: panorama horrek aukera emango digu jokabide horiek premiei edo desirei emaniko erantzunak diren aztertzeko. Kontsumo arduratsu eta iraunkorraren aldeko iragarki transformatzaile bat egitea izango da ikastaroan eginiko lana bilduko duen azken produktua. Esperientzia hau, Munduak elkarlotuz-en edizioan lanean ibilia zen DBHko 3. mailako ikasleekin gauzatu da hainbat ikasgaitan, hala nola: matematika, biologia, gizarte zientziak, musika, heziketa plastiko eta ikus-entzunezkoa, hizkuntza eta ingelesa.
Quiero saber más
Este proyecto se ha realizado en un grupo de 4º de ESO en la materia de inglés, coincidiendo con la campaña electoral previa a las elecciones municipales de mayo de 2015. Después de haber trabajado la propuesta de Conectando mundos, se despierta en el alumnado la conciencia crítica sobre la situación social, económica y política actual, y la necesidad de transformarla. Por eso se les plantea una iniciativa para que aporten soluciones concretas mediante el diseño de un partido político y la elaboración de un programa electoral con propuestas sobre temas específicos. Para poder alcanzar estos objetivos se adopta una metodología de aprendizaje significativo, partiendo de su realidad más concreta, “el...
Quiero saber más
Oraingo honetan, ikastaroa eskolaz kanpoko ordutegian eman zen, DBHko ikasleen trebezia psikologikoak eta ikasketa-teknikak sendotzeko helburuz. Ikastaroa saiakuntza pilotutzat eratu zelarik, ikasleen asistentzia erabat borondatezkoa izan zen. Matrikulatutako ikasleak bi taldetan banatu ziren: batean, DBHko lehen ziklokoak eta bestean bigarren ziklokoak. Saiakuntza bi hilabetez luzatu zen, 2013/2014 ikasturteko lehen hiruhilekoan. Talde bakoitzari astean eskola bat ematen zitzaionez, labur eta trinko samarra izan zen ikastaroa.
Quiero saber más
Heziketa telematikoko proposamena da Munduak elkarlotuz eta, halakotzat, 6 eta 17 urte bitartean dauden hainbat gune geografikotako, hainbat errealitate kultural eta sozialetako ikasleen (DBH eta Batxilergoa) gelako jarduera eta sareko lana uztartzen ditu. Izan ere, mundu osoko ikastegiek parte hartzen dute bertan eta testuak zortzi hizkuntzatan zabaltzen dira. Ekimen honek aurtengoan 13. urtea bete du Oxfam Intermón erakundeko Hezitzaile-Sarearen batzorde baten eskutik. Herritargo globalari dagokion gai edo kontu bat aukeraturik, bost proposamen didaktiko eskaintzen ditu ikasturte bakoitzean, adin-tarteei egokituta.
Quiero saber más
Jarduera honekin, ikasleek kooperatibismo eta ekimenezko proiektuak martxan jartzeko estrategiak gara ditzaten lortu nahi da; horretara begira, kontua da ikaslea gaitzea, gerora gizartean ahalik eta era eraginkor eta gogo-betegarrienean txerta dadin, curriculuma osatzen duten oinarrizko gaitasunak baliatuz, alor desberdinetako gaiei helduta. Jokaera autonomoko azturak hartzean, negoziatzeko gaitasuna garatzean, konpromisoak bereganatzean, hainbat gunetan parte-hartzeko engaiatzean eta —herrialde askotako gizon, emakume eta familien ekonomia hobetzeko tresna den heinean— kooperatiba-sistema zertan den ezagutzean oinarriturik, elkarlan, koordinazio, gatazkak konpontzeko eta arazo eta erantzukizunak bereganatzeko joera eta jokabideak sustatuko dira hemen.
Quiero saber más
Jarduera honek bete behar duen helburua argi dago: ikasleen esku-hartze aktiboa sustatzea eta herritargo globala osatzeko konpromisoa erdiestea, modelatuaren eta gauzak 3D formatuan sortzeko ahalbideak arakatuz. Ikasleek herritargo globalarekin loturiko hitz bat (beraiek horrekin identifikatuak sentitzen direlarik: partehartzea, konpromisoa, justizia soziala, etab.) aukeratuko dute: hautaturiko hitzetatik eta ondoriozko gogoetatik abiatuta, ikasleek poema bat edo kanta-letra bat osatu eta, azkenean, poema edo abestia 3D formatuan inprimaturik agertu behar dute.
Quiero saber más